Maninifestazio jendetsua Bilbon, Toledoko Itunaren murrizketen aurka

Manifestazio jendetsua Toledoko Itunaren murrizketen aurka eta pentsio publiko eta duinen alde.


Komunikatua, argazkiak eta bideoetarako estekak argitaratzen ditugu

KOMUNIKATUA

Murrizketadun itunei ez . Pentsio publiko eta duinak

Gaur, abuztuak 23, Bilboko Aste Nagusiko astelehenean, iazko moduan aurten ere ospatu ezin dena, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak pentsio publiko duinak, bidezkoak eta nahikoak lortzeko borrokan jarraitzeko erabakia hartu du.

Pentsioen erreforma martxan dago, eta Gizarte Segurantzako ministroak eta Madrileko Gobernuak erreforma horrekin behin eta berriz adierazi duten helburua pentsioak murriztea eta lan-bizitza luzatzea da; lan gehiago egitea pentsio txikiagoa jasotzeko.

Gure argudioei eta mobilizazioei esker, Pentsio Sistema Publikoa guztiz bideragarria dela eta pentsioen errebalorizazioa bizitzaren kostuaren igoeraren arabera egiten dela frogatzea lortu dugu; baina 2011ko pentsioen erreformak indarrean jarraitzen du eta Iraunkortasun Faktorearen izen aldaketa baino ez da egongo.

Toledoko Ituna eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaia ez dira tresna izan pentsiodunen gehiengoaren beharrak asebetetzeko; adostutako gomendioek eta hartutako akordioek aurreko murrizketa ia guztiei eusten diete, eta ateak zabalik uzten dituzte beste murrizketa batzuk egiteko.

Hiru urteko etengabeko mobilizazioek erakusten digute gure helburuak lortzeko berme bakarra mobilizazioa dela; horregatik gaude hemen, eta astelehenetako kontzentrazioekin, zein beste ekimen batzuekin, eta bereziki urriaren 1ean eta azaroaren 13an Hego Euskal Herriko kaleak beteko ditugu pertsona guztientzako pentsio publiko duin eta nahikoak lortzeko; ez gara geldituko mobilizazioak erakunde sozial eta sindikal gehienekin partekatuz eskatzen ditugun oinarrizko eta premiazko aldarrikapen guztiak lortu arte.

Estatuko Gobernuari zein Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako gobernuei eskatzen diegu, behingoz, 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformek eta 2010eko eta 2012ko lan-erreformek dakartzaten murrizketak indargabetzeko, kalitatezko enpleguak eta soldata duinak ahalbidetzeko, langileen bizitza duin bihurtzeko eta Gizarte Segurantzako diru-sarrerak hobetzeko, gaurko eta etorkizuneko pentsio publiko eta duinak bermatzeko. 

Baina uda ez da pentsioen aurkako erasoan sakontzeko bakarrik aprobetxatzen ari; uda agerian jartzen ari da murrizketen eta horietan egindako inbertsio eskasaren ondorioz zerbitzu publikoek okerrera egin dutela; osasun-arloko eta zerbitzu soziosanitarioetako murrizketak areagotzen ari dira zuzeneko arretako zerbitzuak itxi eta murriztearekin; bankuak pandemia baliatzen ari dira sukurtsalak ixteko eta arreta pertsonalizatua murrizteko; eta argindarraren ordainagiria hazkunde esponentziala agerian uzten ari da argindar-etxeen monopolioaren boterea eta Gobernuaren permisibitatea. 

Soldatak, pentsioak eta zerbitzu publikoak murrizteak, energiaren oligopolioen eta finantza-zerbitzuen esku uzteak, hala nola energia, kreditua eta aurrezkia, gehiengoa pobretu egiten gaitu gutxi batzuk aberasteko. Egoera onartezina da, eta erantzuna emango dugu. 

Pentsio publiko duinak. Kalitatezko zerbitzu eta kalitatezko enplegua. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna. Aberastasuna eta lanaren bidezko banaketa.

Berdin dio nork gobernatu, guk pentsio publikoak defendatu!

BIZKAIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA

 Bilbo, 2021eko abuztuaren 23a

Spread the love

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *