“1080 euroko gutxieneko pentsioaren proposamena Arabako Batzar Nagusietara iritsi da”

Atzo, ekainak 20, osteguna, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariek mozio bat aurkeztu zuten Arabako Batzar Nagusietako Gizarte Politikako Batzordean, gutxieneko pentsioa 1080 eurotan osatzeko, Batzar Nagusietan aurkez dadin.
Urrats honekin, mozioa hiru Aldundietan aurkeztu da. VOX (EH-Bildu; PP; PSOE; Elkarrekin-Podemos eta EAJ) izan ezik, talde guztiei azaldu zieten eta guztien oniritzia jaso zuten Batzar Nagusietan aurkezteko. Bereziki EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek babestu zuten.
Galderak ere egin zizkieten, eta erantzun eta argitu egin zituzten. Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariek behin baino gehiagotan salatu zuten pentsioen egoera eskasa eta 1080 euroraino osatu beharra.

Hori guztia Pentsiodunen Mugimenduaren planaren barruan sartzen da, gutxienez 1080 euroko pentsioa lortzeko
