1080€ko Ponentziaren erregistroa Eusko Legebiltzarrean, MPEHeko kideengatik

2023ko maiatzaren 15ean, astelehena, Pentsionistak Arabako 3 kidek 1080€ txostena erregistratu zuten Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren izenean Eusko Legebiltzarrean, eta ale bana eskura eman zioten legebiltzar-talde bakoitzari.
Pentsiodunen ordezkariak Ana Azua, Koldo VInaspre eta Jesus M. Soubies izan ziren.
Udal Hauteskundeen ondorioz Legebiltzarreko bilkurak etenda dauden arren, Talde Politikoek Legebiltzarreko atondoan entregatzeko gure eskaerari baietza eman ziguten.
Gonbidatutako 5 taldeak bertaratu ziren:
EAJ: Nekane Etxeberria,
EHBILDU: Unai Fz. de Betoño,
PSE-EE: Elena Gijón,
Partidu Polularra+Cs: Carmelo Barrio

Jesusmarik ponentziaren laburpen bat egin zien, gaur egungo pentsio baxu eta urrien sorrera jasotzen duela azalduz, batez ere emakumeen pentsioen egoera. Ondoren, haien harrera eta arreta eskertuz, agur bat
egin genien.
Bitartean Legebiltzar aurrean gasteizkopentsiodunak zeuden barruko hiru ordezkariei aguntzen
Tratu adeitsua jaso genuen eta bi argazki zorrotz egin genituen. (komentatzen digute)
