2020.10.01 PRENTSAURREKOA (Senideak)

Gaur, Urriaren 1ean, adinekoen eskubideen nazioarteko egunean, elkarretaratzea egin dugu, Gipuzkoan oraindik egiteko asko dagoela salatzeko.
Gainera, elkartu egin gara Urriaren 6an, goizeko 11: 00etan, Gipuzkoa Plazan hasiko den manifestaziora herritarrak deitzeko.
Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteek, LAB eta ELA sindikatuek eta Duintasuna taldeak deitutako manifestazio hau bat dator Gipuzkoako hirugarren adineko egoitzen sektorean bi sindikatuek deitutako greba-egunarekin.

Manifestazio honekin gogorarazi nahi dugu duela bi urte baino gehiago sektore honetako gatazka indarrean dagoela 240 greba egun baino gehiagorekin, eta bertan lan-baldintza duinak eta sektorearentzako hitzarmen bat eskatzen ari direla langileak.
Gainera, Gipuzkoako gizarteari jakinarazi nahi diogu, pandemiaren 6 hilabete hauek oso gogorrak izan diren arren (200 hildako baino gehiago eta ehunka kutsatu), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta enpresek ez diotela erantzun egokirik eman sektoreari.
Gaur, urriak 1, egoitzak pandemiaren aurretik baino okerrago daude. Ohiko langile falta inoiz baino nabarmenagoa da, lan-kargak areagotu egin direlako zentroak berregituratzearen ondorioz.

Horregatik, herritar guztiak animatu nahi ditugu urriaren 6an parte hartzera. Guztiok jakin behar dugu gero eta zaharragoa den gizarte batean gaudela, eta, beraz, doako gizarte-zerbitzu publiko duinak eta kalitatezkoak bermatu behar ditugula.
Horregatik ez diogu borroka egiteari utziko gure adinekoek kalitatezko zerbitzua eta langileek lan- baldintza duinak izan arte.
LANBALDINTZA ETA ZERBITZU DUIN ETA KALITATZEKO BATENGATIK BORROKAN!!!
