2021eko aurrekontoek ez diezagutela osasun eskubidea urratu

Loli Pisón ochoa de Eribe

Emakume pentsiodunok, gure herri eta hirietako plazetan gure lankideekin harreman zuzena izanik, milaka emakume, premia-egoeran, gure etxeetako ateen atzean ezkutatuta bizi garen prekarietate handiko egoeraz jabetzea lortu dugu. Adineko emakumeok bizitza osoko doako zaintza-lanengatik pentsio propioa jasotzeko eskubiderik ez izateak dakarren injustizia historiko handia transmititzen ari gara, Seguritate Sozialean kotizatu ez izanaren ondorioa dena.

Adineko emakumeok ikusezin izateari uztea lortzen ari gara, dauzkagun agintariekin alderatuta; izan ere, omenaldiak egiteko eta gure botoa eskatzeko bakarrik gogoratzen gaituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko berehalako aurrekontuen aurrean, Pentsionista-Mugimendua garen aldetik, honako aldarrikapen hauek eskatzen ditugu, besteak beste: 

Zerbitzu sozio-sanitarioetan:

  • Erakunde-arteko talka-plan bat planteatzen dugu (EAEko Gobernua, Foru Aldundiak eta Udalak), erabiltzaileen, langileen, erabiltzaileen senideen eta pentsiodunen parte-hartzearekin egina, helburu hauekin:
    • Onuradunentzako kalitatezko arreta kolektiboa, indibiduala, publikoa eta unibertsala bermatzea.
    • Langileen baliabide nahikoak, sindikatu, erabiltzaile eta senideen aldarrikapenen arabera.
    • Kutsatzeak, baliabide materialak, langileen prestakuntza eta osasun-laguntza eta familia-harremana bermatzeko prebentzio-neurriak.
    • Zerbitzu-eskaintza hobetzea eta zabaltzea.
    • 2006ko Mendekotasun Legearen murrizketak baliogabetzea.
    • Sare publiko unibertsal bat sortzea.
    • Informazio osoa, egiazkoa eta objektiboa, mendekotasuna artatzeko sistemaren benetako egoeraren diagnostikoa egiteko.
    • Pribatizazioen eta publiko egitearen kostuaren auditoria egitea.
    • EAEko Legebiltzarraren Legearen bidez, mendekotasunaren arretarako zerbitzu sozio-sanitarioak bermatzea. 
  • Osasunean:
    • Osasun-txartelean musukoak sartu.
    • Koordainketa farmazeutikoa ofizioz itzultzea, EAEko Gobernuaren 2011ko abenduko Agindua aldatuta.
    • Indarrik gabe uztea medikuaren aginduz adinekoentzat beharrezkoak diren botiken koordainketa.
    • Izandako murrizketak lehengoratzea eta osasun-gastua handitzea, BPGaren ehunekoan Europar Batasuneko batez bestekoarekin parekatu arte.
    • Osasun-politiken ebaluazioa eta kontrol soziala egin. 

Bizitza eta pertsonak, boteretsuenen interesen aurretik.

Gutxieneko Pentsioa 1080 euro, Gutxieneko Soldata 1200 euro. 

Aurrera Emakumeok!!!!  Kalera!!!

Astelehena, 2021eko otsailaren 1a

Views: 3
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude