2025-10-13 astelehena (argazkiak eta bideoak)





















































































Doinua: Mutil koxkor bat…
1)Nagusiaren eguna berriz,
Ospatuko dugu jada
Eta goraino beteta dugu,
Haserrearen kikara
Loratzainekin elkartasuna
Bertan behera ezin laga
Gure bidean jartzen digute
Mila oztopo ta traba
Mespretxuz hartzen gaituzte baina
Gero ta gehiago gara (bi)
2)Politikoen jokabidea,
Ari gerade ikusten
Eskubideak defendatzera
Kalera behar da irten
Herri Ekimen Legegilea
Aurkeztu genuen aurten
Ezetza eman ziguten baina
Boorroka ez dugu eten
Bakar bakarrik eskatzen dugu
Errespetatu gaitzaten (bi)
3)Nahiz eta gure nahia gauzatzen
Ez daukagun oso errez
Borrokalari sortu ginen ta
Holakoak gara geurez
Lorpenik gabe guk borrokatik
Ez dugu egingo ihes
Beti bezala agintariak
Oso oker dabiltzanez
Langabezira bidal ditzagun
Andueza eta Pradales (bi)
4)Aldaarazi behar diegu
Orain daukaten jarrera
Gure eskutan dagoelako
Berdingabeko aukera
Edo bestela izan daiteke
Guztiontzako galera
Beraz oraindik garaiz gaudenez
Joateko denok batera
Pentsiodunok ta Lorazainok
Borrokan beti aurrera(bi)
Ricardo López de Duranaren bertsoa
