4 urte kalean: BORROKATZEAK MEREZI DU

Lau urte bete dira kalera atera ginenetik, eta une egokia da lortutakoaren eta egiteke dagoenaren balantzea egiteko. 2018. urtean hasi ginen, gure pentsioan % 0,25eko igoerarekin, eta 2019an erretiroa hartzeko asmoa zutenek bazekiten pentsioan murrizketa erantsia izango zutela.
Pentsioen borroka etorkizuneko belaunaldietakoengatik ere bada. Badakigu pentsio publiko duinek berekin dakartzatela lan-baldintza duinak. Hortik abiatuta, esan behar dugu 4 urteko borroka honen MEREZI izan duela:
- Pentsioen Balorizazio Indizea aplikatzeari utzi zitzaion (PPren erreformaren 0,25).
- Jasangarritasun-Faktorea indarrean jartzea atzeratu zen.
- 2018an, oro har, pentsioak % 1,7 igotzea; 2019an, % 1,6; 2020an, % 0,9; eta 2021ean, beste % 0.9, % 2,5era arteko atzerapenekin; gutxieneko pentsioak % 3 izatea 2019an eta 2021ean.
- Alarguntza-pentsioa arautzeko soldataren kalkulua % 56ra igarotzea 2018an, eta % 60ra, berriz, 2019an (igoera horiek garbiak izateko ezarritako baldintzek %16ri soilik eragitea ekarri dute, gehienak emakumeak).
- Zaintzaile ez-profesionalen Gizarte Segurantzako kotizazioa itzultzea.
- LGSa hilean 735.9 €-tik 900 €-ra igaroko da, 2019an, bat-batean.
- 52 urtetik gorakoentzako sorospen-eskubidea berriro berreskuratzea: PPk erretiratu zituenak.
- Erreformaren 1. zatian KONTUEN IKUSKARITZA garatzea onartzen da.
- Gastu desegokiak beren tokira, hots, Estatuko Aurrekontu Orokorretara, pasatzea.
- Gizarte Segurantzako kotizazioak %0,6 igotzea, diru-sarrerak handitzeko.
- Gainera, honako gai hauek azpimarratu egin ditugu: egoitzak, banku-praktikak, lehen mailako arreta, koordainketa farmazeutikoa, tarifazo elektrikoa, etab.

Aldi berean, esan behar dugu 2022ko urtarrilaren 10ean zenbait gai egiteke daudela oraindik:
- Gure pentsioaren igoera, 2022rako, tranpa duen KPIaren arabera kalkulatzen da: 2021eko % 5,6tik 2,5 besterik ez zaigu ematen, eta 3,1 kentzen zaigu atzerapenetan eta pentsioaren eguneratzean. Ezin dugu galdutzat eman eskubide hori: ez KPI tranpari.
- Erreklamatzen dugun gutxieneko pentsioa erreformaren 2. zatirako uzten dute, asmo-adierazpen batekin (batez besteko soldataren % 60).
- Kotizazio-karrera luzeei (40 urtetik gorakoei) ez zaizkie zigorrak kentzen.
- Belaunaldien Arteko Ekitate Mekanismoa, Iraunkortasun Faktorearen ordezkoa da.
- Pentsioen Sistema Publiko banatzailearen zati bat murriztu nahi dute, eta zati hori Banku Pribatuak kudeatutako pentsio-funts pribatuekin osatu.
- Onartu den Erreforma honek, erretiro-adina 67 urtera atzeratzen du, hasierako pentsioa kalkulatzeko urte kopurua handitzen du, %100erako kotizatutako urte gehiago eskatzen ditu eta lan-bizitza luzatzea saritzen du. Bitartean gazteen % 40k lanik ez du aurkitzen.

Beraz, pentsioak KPI errealarekin errebalorizatzeko promesak, 1080ko Gutxieneko Pentsioa, genero-arrakala murriztea, legegintzaldiaren amaierarako gutxieneko soldata batez besteko soldataren %60ra ezartzea, eta lan-erreformen eta pentsioen alderdi negatiboak indargabetzea egiteke daude oraindik. Gure presioa kalean mantendu behar dugu.

Lau urte geroago, astelehenetan Plazetan jarraituko dugu
Urtarrilaren 15ean denok KORREOS PLAZARA 12:00etan
BATAK ALA BESTEAK GOBERNATU, GUK PENTSIOAK DEFENDATU

Vitoria Gasteiz 2022ko urtarrilak 10
