500 bizilagunek diote “ez gure ikastetxeko irakasleen esleipenean egindako murrizketari”, Mendialdea IPI


Mendialdeko herritarrek, hezkuntza komunitateak, bidaltzen diguten testua eta komunikatua erreproduzituko ditugu.

“500 lagun inguruk hartu dugu parte gaur arratsaldeko 18:00etan Santikurutze Kanpezun izandako mobilizazioan, gure ikastetxean irakasletan emandako murrizketak eten daitezen eskatuz.  Datorren ikasturteari begirako Lanpostuen Zerrenda egiterakoan eskolako zuzendaritza taldeak informatu bezala, aurreko urtean baino 4 irakasle gutxiago ematen baitituzte gure herrietako eskola xume honetarako. Hori guretzat zifra izugarri handia da eta zailtasunak detektatu dira eskolako eginkizunak modu egokian aurrera atera ahal izateko. Badira jada bi aste baino gehiago borrokan gaudela: egunero mobilizatzen eskolan,pasa den astelehean (ekainaren 12an), legebiltzar aurrean… Atxikimendu asko jasotzen joan gara aste honetan zehar eta gure SSetatik zabaldu izan ditugu”.

Ez dugu onartuko gure eskualdean, Arabako Mendiadea, itotzen uzterik, dela eskolako langileria murrizten, dela landa eremuko osasungintzan murrizten (hala mobilizatu izan dira aurreko hilabetetan gure osasungintzako langileok). Gure zonaldea zaintzea eta hornitzea Administrazioaren lana da, eta entzungor egiten ari dira. Hemen Hezkuntza komunitatea oso-osorik batuta gaude, gure Ikastetxe Públiko Integrala (HHtik, DBHko 4.mailarartekoa), indartzeko, gure zonaldearen etorkizuna ez zapuzteko. Eskolako zuzendaritzak hainbat bilkura izan ditu Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzarekin eta gaur gaurkoz ez dugu aurkeztutako alegazioen erantzunik. Datorren ikasturtean gure eskola aurrera atera ahal izateko kendu dizkiguten 4 langiletik, 2 eskatzen ari gara.  Ez dugu onartuko landa eremu hau hiltzen uztea. Hemen jarraituko dugu Mendialdea Aurrera lelopean murrizketen aurkako borrokan, dagokiguna eta justua dena aldarrikatzen: kalitateko zerbitzu publikoak.

Kanpezun, 2023ko ekainaren 17an
Santa Cruz de Campezo, a 17 de junio de 2023

2000.urteko Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, 14. artikuluan ezartzen du pertsona guztiek dutela hezkuntzarako eskubidea –ikaskuntza inklusiboa eta kalitatekoa doan jasotzeko ahalmena–, beren bizitza-proiektuan arrakasta lortzeko gaitasunak eskuratu eta gizartean bete-betean parte hartzeko.

No es poca la responsabilidad que se le otorga a la educación, debe ser garantista para integrar, socializar, ser transmisora de valores, costumbres, tradiciones… Es el pilar fundamental para una sociedad democrática.

Así cita el primer párrafo de la futura Ley de Educación para la Comunidad Autónoma del País Vasco: La educación es la apuesta estratégica más importante para un país que persiga la cohesión social, la igualdad y el desarrollo económico armónico, en el marco de los valores democráticos propios de una sociedad avanzada. La tarea más apasionante, la responsabilidad mayor que tenemos, es educar a quienes protagonizarán el esfuerzo por superar los retos del mundo contemporáneo y llevar a cabo las grandes transformaciones que requieren las actuales sociedades.

Hitz polit guzti hauek, noski, orokorrak dira, eta lekuan lekuko egoerei erantzun beharko lieketela uste dugu. Hezkuntza ez baita bakarrik hitz politak txukun idazten jakitea, hori praktikara eramatea eta lurra hartzea da benetako erronka. Gure herrietan dauden ikastetxeen neurrirako trajea izan beharko luke.

Es ahí donde situamos precisamente la reivindicación de hoy en Mendialdea: queremos un traje a medida que nos valga para esta comarca. Queremos que se tomen en cuenta nuestras necesidades. No se trata de poner un número, un presupuesto e ir a la baja. No. Esto es mucho más importante que todo ello. Es la educación de nuestras hijas, vecinas, compañeros y compañeras… Es darle vida o dejar morir a esta zona.

Oteo, Lagrán, San Vicente, Antoñana, Maeztu, Ullibarri, Navarrete, Kanpezu, San Román, Korres, Aguilar de Codés, Antzin, Genevilla, Zuñiga… Herri txikiak akaso guztiak, baina balio handikoak. Bat eginik aurkitzen gara hemen, inoiz baino indartsuago, gure ikastetxeak, Mendialdea IPIk, ganoraz funtzionatzeko ezinbestekoa duen irakaslegoa eskatzeko.

Estamos convencidas de que no le está siendo fácil al departamento de Educación hacer oídos sordos con Mendialdea. Amamos nuestra tierra, nuestros pueblos, y la mejor manera de cuidarlos es que nos den servicios públicos y de calidad: profesorado, recursos sanitarios, ayudas para proyectos, facilidades económicas… El futuro empieza por reforzar nuestro centro educativo.

Mendialdean, datorren ikasturtean 4 irakasle gutxiago egongo direla jakinarazi zigutenetik, zuzendaritzatik eta ikastetxetik, borrokan gabiltza: 2 langile gehiago gutxienez eskatzen ditugu eskola aurrera eraman ahal izateko. Haientzat ez da ezer, guretzat den-dena da. Ez gara geldituko gure helburua lortu arte.

MENDIALDEA AURRERA!!

MENDIALDEA AURRERA (vecinos y vecinas, comunidad educativa de Mendialdea)

Views: 0
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude