ADINEKO EMAKUMEAK, DUINTASUNAREN ADIBIDE

Loli Pisón Ochoa de Eribe

Atzeraldi ekonomikoko garaian, pobrezia-egoeran bizitzeko arriskua zuten pertsonak, gehiengoa emakumeak izan ohi garenak, egoera ahulean gaude, bai pentsiodunak garenak, bai lan-merkatuan daudenak.

Europako Batzordeak eskatutako eta estatu kideek aplikatutako austeritate-politikek, azken urteetako krisi ekonomikoari eta Covid19rekin bizitzen ari garen krisialdiari gehituta, ezberdintasunak areagotu dituzte eta bereziki emakumeoi eragin digu, gure egoera larriagotuz.

Landa-eremuetan bizi diren emakumeak pobreziak eragiten die modu nabarmenago batean. Emakume asko ez daude lan-merkatuan erregistratuta, edo langabetu gisa zenbatzen dira. Eremu horietako emakumeen langabezia-tasa oso altua da, eta enplegatuta daudenek soldata oso txikiak dauzkate. Horren guztiaren ondorioz, oso pentsio txikiak edo pentsiorik ez dute jasotzen.

Adinekook ez ditugu gure eskubideak galtzen, behar espezifiko batzuk dauzkagu, eta horiei erantzun behar diegu, baina ez dauzkagu bermatuta. Pobreziaren mehatxupean bizitzeak gizarte-bazterketa eta bizitza kolektiboan parte ez hartzea dakar.

Pobreziak etxebizitza egokia eskuratzea eragozten du mendetasun-egoeretan, elikadura egokia, berotzeko energia, Gizarte Segurantzan sartzen ez diren medikazioak, maskarak orain, aisialdirako eskubidea.

Zahartzaroko bizitza duina gutxieneko diru-sarrerei lotuta dago. Gure errenta bakarrak pentsioak dira, duinak izateko gutxienez 1080 eurokoak izan beharko lirateke, 14 ordainsaritan.

Toledoko Ituneko Elkarrizketa Sozialerako Mahaira eramandako gobernuaren neurriak kapitalistak, antisozialak eta langileen aurkakoak dira. Gure pentsioak “izoztu” egiten dituzte eta etorkizuneko pentsiodunak pobreziara kondenatzen dituzte.

Dirua dago:

Enpresa handiek, baita EAEkoek ere, ia zergarik ez dute ematen, soldatapeko pertsonek eta pentsiodunek ez bezala. Enpresa horiek irabazien %7,6 itzultzen dute Sozietateen gaineko Zergagatik, baina %24 ordaindu beharko lukete.

Gasteizko Gobernuaren arabera, AHTaren lanak beste bost urtez luzatuko dira, “tradizionalki” gertatzen ari den bezala. Milaka milioi euro 15 urteko obretan. Badirudi alferrikako AHT honen negozioa lanak eurak direla. Zenbat eta gehiago luzatu, orduan eta gainkostu eta diru publiko gehiago gobernukoen lagunen enpresa eraikitzaileentzat.

Duintasuna daukagu eta plazetan erakutsiko dugu.

Gutxieneko Pentsioa 1080 euro, Gutxieneko Soldata 1200 euro.

TOLEDOko ITUNARI, EZ!

Emakumeok aurrera!!

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude