ADINEKO EMAKUMEOK, ETA GAINERA, BAKARRIK

Mundu guztiarentzat zailak diren garai hauetan, adineko, pentsiodun edo pentsio propiorik gabeko emakumeen populazio ikusezina dago.
Bakarrik bizi dira, senideen laguntzarik gabe (ez dauzkatelako edo gertu ez daudelako), prekarietate-egoeran, diru-sarrera murriztuekin eta mugikortasun murriztuarekin, eta ez dute inolako kontrolik edo zaintzarik beren buruena baino. Agian batzuk etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen laguntzarekin ordu batzuez. Gehienak laguntza hori gabe, ez direlako eskatzera iritsi eskatzen dituen izapide zailengatik edo hainbat arrazoirengatik ukatu zaielako. Gure autonomia erkidegoko erakundeek udal-erroldetan aurki ditzakete.

Jakin nahi genuke administrazioen kezka dela emakume bakarti eta zaurgarri horiei beren egunerokotasunean behar duten etxeko arreta eta osasun-arreta iristea. Jakin nahi genuke emakume horien etxera udaletako eta aldundietako Gizarte Zerbitzuak iristen direla “ofizioz”, eta haiekin hitz egiten dutela eta lehen eskutik ikusten dutela zer egoeratan dauden eta zer erabaki hartzen duten beren ingurunea mantentzeko, bakoitza bere etxean, medikazioa, banku- eta administrazio-izapideetarako laguntza eta euskarria emanez, hain problematikoak diren gure mundu digitalean. Egokitzapen seguruak behar dituzten etxebizitzetan arrisku-egoerak hautematen dituztela. Telelaguntza. Gure euskal agintariak bakardadean bizi diren adinekoen ongizatea bermatzeaz arduratzen direla gustatuko litzaiguke. Izan ere, pertsona horiek gizarte-bazterketa eta -isolamendua jasateko arrisku handiagoa daukate, eta arreta, zaintza eta jarraipen handiagoa behar dute. Administratzaileek baliabide publikoak erabiltzea gustatuko litzaiguke, guk, adinekook, bizitza duina izan dezagun.
Euskadin, 65 urtetik gorako 84.400 emakume bizi dira bakarrik. Horietatik, %30ek gutxi gorabehera, 85 urte baino gehiago daukate.

Covid19ren urte honetan, gutxi batzuei deitu digute telefonoz udaletxetik zerbait behar ote genuen galdetuz. Laguntzeko edo gure egoera ezagutzeko oso modu eskasa da honelako hau. Udal Gizarte Zerbitzuek eta Aldundiek etxeetara joan beharko lukete, adinekoen atea joz. Ez dugu propaganda behar, benetako arreta baizik, krisia denean eta krisirik ez denean ere.
Gure gizarteak ezin du onartu, eta ez du onartu behar, azken krisi hau berriro ere pertsona behartsuenekin amore ematea, besteak beste, bakardadean dauden adinekoekin. Euskal erakundeen erantzukizuna da horrelakorik ez gertatzea.
Gutxieneko Pentsioa 1.080 euro. Gutxieneko Soldata 1.200 euro
Emakumeok aurrera!!! Astelehena 2021/05/03
