Adineko emakumeok = pentsio eta bizitza duinak!

Loli Pisón Ochoa de Eribe.
Astelehena, 2021eko ekainaren 14a

Emakume pentsiodunok ahotsa altxatu nahi dugu esateko, atzera begiratzen dugunean, emakumeok gure etxeetan beroa, samurtasuna eta elikagaia izan garen eta bagaren irudiak agertzen zaizkigula.

Zaintzaileak izan gara eta bagara, bizitzaren ingeniariak izan gara eta bagara. Borroka egin behar izan dugu, askotan arrakastarik gabe, enpresetan ateak irekitzeko. Ezkutuko ekonomiara eta soldata txikira kondenatu gaituzte. Irabaziak gure eskubideen gainetik jartzen dituztenen boterea jasan dugu, eta lehen eta orain “emakumeak etxeko kontuetan eta gizonak arlo publikoan” erabakitzen dutenen boterea ere pairatu dugu. Horrela, erretiroa hartzeko adinera iritsi gara, eskubide gutxiagorekin eta gure lanaren zati handi bat ikusezin eginda eta ordaindu gabe.

Ordainduriko eta ordaindu gabeko gure lanaren aitorpen soziala eta ekonomikoa eskatzen dugu, bai eta gizarteari eta bizitzari eusteko egiten dugun ekarpena ere.

Estatuko eta Eusko Jaurlaritzako Gobernuekez 1.080 eurotik beherako izan ez dadin eskumen- edo konpentsazio-neurriak har ditzatela eskatzen dugu, hamalau hilekotan banatuta, duintasunez bizitzea ahalbidetuko digun pentsioa (alarguntza-pentsioak eta kotizaziopekoak ez diren pentsioak barne).

Askatasunik gabe egon diren emakume guztiek ere bidezko pentsioa jasotzeko eskubidea izatea eskatzen dugu.

Mendekotasunaren eta Autonomiaren Legea behar dugu, murrizketarik gabe beteko dena, gure ingurune sozialean etxebizitza duinetan bizitzeko aukera emango diguna eta, beharrezkoa izanez gero, tutoretzapeko apartamentuetara eta kalitatezko egoitza publikoetara sartzeko aukera emango diguna, legez kanpoko koordainketa bidegabeak ezabatuz.

Koordainketa farmazeutikoa ezabatzea premiazkoa da. Laguntza ekonomikoa eskatzen dugu ahoko arretarako, gure osasunaren zaintzan dagoen ezberdintasuna gainditu ahal izateko.

Gizartearen beharra daukagu eraso fisiko eta hitzezko guztiak, eta gureganako umiliazioa edo mespretxua lehenbailehen desagerrarazteko.

Erakundeen erabakietan parte hartzeko daukagun eskubidea aldarrikatzen dugu, gure ongizate ekonomiko eta sozialari dagokionez.

 Elkartasuna adierazten diegu edozein motatako indarkeria eta bizi-baldintza miserableak pairatzen ari diren gure lurraldeko eta lurraldetik kanpoko emakume eta neska danei, denbora eta leku guztietan eta errefuxiatuen Munduko Egunaren (ekainaren 20a) ospakizunaren aurrean, eta gogorarazten dugu emakume errefuxiatu eta migratzaile askok enplegu kalteberak, feminizatuak, txarto ordainduak eta lan-babesik gabeak dauzkatela, eta, beraz, euren giza eskubideak urratuak izateko arrisku handiagoa daukatela.

Mila eta laurogei euroko Gutxieneko Pentsioa!

Mila eta berrehun euroko Gutxieneko Soldata! 

Gutxieneko pentsioa: 1.080 euro!

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude