Adinekook kalitatezko arreta soziosanitarioa jasotzeko eskubide subjektiboa daukagu.

Loli Pisón Ochoa de Eribe Urtarrilaren 25ean, astelehena

Pandemiak agerian utzi du gizarte-zerbitzuak funtsezkoak direla bizitzari eusteko, eta zerbitzu horien funtzioa ez dela aintzat hartzen. Zerbitzu horiek gutxi batzuen negozioa izatera iritsi dira, erabiltzaileen osasunaren eta langileen baldintza txarren kontura, paradoxikoki, funtsezkoak direnak.

Gizarte-babeseko sistemen ahuleziak eta pobrezia-egoeren gorakadak laguntza-formetarantz atzera egitea eragin dute.

Gizarte-zerbitzuen arreta, adinekoentzat, gure eguneroko bizitzan beharrezkoa den laguntza da, adinagatik edo gaixotasunagatik laguntza pertsonala behar dugunean. Alde batera utzita, familiak, maite gaituztenak, zaindu egiten gaituztela, Administrazioak baliabideak izan behar ditu mendetasunak dituzten edo kalteberak diren pertsonen, familia dutenen edo ez dutenen osasuna eta ongizatea ziurtatzeko.

Bizkaian, 65 urtetik gorako 44.000 emakume bizi ddirabakardadean, gutxi gorabehera. Horietatik, 12.000 inguruk 85 urte baino gehiago dauzkate, askok mendetasunak dauzkate edo balorazio baten zain daude. Inkestek erakusten duten datu bat da mendetasunaren balorazioetan genero-arrakala dagoela. Emakumeoi ebaluazioak geroago egiten dizkigute, kultura patriarkal honetan, modu okerrean, pentsatzen dugulako oraindik ere ahal dugula guztiarekin.

Ezinbestekoa da norberaren etxean pertsonaren zaintza indartzea.

Egoitza publikoen sare bat behar da, % 100ean.

Eredu soziosanitario erabat publikoa, unibertsala, doakoa, kalitatezkoa eta kudeaketa zuzenekoa eskatzen dugu.

Gutxieneko pentsioa 1080 euro, Gutxieneko Soldata 1200 euro.

Emakumeok aurrera!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *