“Ahora 1.080€ Orain” (eus.)

Gaur Legebiltzarrera jo dugu, “Ahora 1.080 € Orain” Herri Ekimena bultzatzen dugun Nafarroako eragile eta sindikatuen izenean agerraldi baten eskaera erregistratzeko. Parlamentuko talde guztiei gure eskaera helarazteko eskatu diogu Ganberako lehendakariari.
Gizarte Ekimenetik salatu nahi dugu 1.080 €-ko gutxieneko pentsioa dela eta ezinezkoa dela Gizarte Segurantzak ematen duen 743 €-ko pentsioarekin bizitza duina ziurtatzea. Nafarroako bizitzaren garestiak diru gehiago eskatzen du bizimodu duina ziurtatzeko.
Horregatik guztiagatik, Parlamentuko taldeei lehenbailehen jakinarazi nahi diegu 2024rako etorkizuneko aurrekontu-legean gutxieneko pentsioa 1.080 €-raino osatuko duen partida bat jaso behar dela 14 ordainsaritan.

Azkenik, dei egin nahi diegu eragile sozial, sindikal eta politiko guztiei gure proposamenarekin bat egin dezaten, 1080orain@ni.eus helbidera aldeko mezua bidaliz eta azaroaren 11ean 17:30ean Iruñeko Baluartetik eginen dugun manifestazioan parte hartuz.
Hauek dira orain arte “Orain 1080€ Orain” Gizarte Ekimena osatzen dugun taldeak:
Eragile sinatzaileak / Colectivos firmantes:
CGT, COESPE Navarra, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, EHNE, ELA, Ernai, ESK, LAB, Martes al Sol, Movimiento Feminista de Navarra, Nafarroako Pentsiodunen Mugimendua, Nafarroako Pentsionistak Martxan, Oneka, Plataforma Navarra de Salud, REAS Navarra (Economía Social y Solidaria), Sasoia, STEILAS,
