Albiste eta informazio interesgarriak 2023k0-maiatzak 6


Interesgarritzat jotzen ditugulako zabaltzen ditugu pentsiodunen mugimenduko berri hauek

1.- Maiatzak 1, nahiko parte-hartzailea, baina sindikatuen arteko desadostasunek markatuta

Milaka langilek, pentsiodunek eta beste hainbat herri sektorek, manifestazioa egin zuten Euskal Herriko hiriburuetako eta eskualdeko hainbat hiritako kaleetan, joan den astelehenean, maiatzaren 1ean. Sindikatu-jarreretan, ñabardura desberdinekin, honako eskari hauek nabarmendu ziren: soldatak hobetzea inflazioaren eta prezioen neurrigabeko igoeraren aurrean; pentsio publiko eta duinen defentsa; zerbitzu publikoak mantentzea eta bultzatzea pribatizazioaren aurrean; mundu osoko langile eta herriekiko nazioarteko elkartasuna esplotazio kapitalistaren eta gerren aurka; eta, bereziki, emakumeen aurkako diskriminazioaren eta indarkeriaren aurkako salaketa, sindikatu gehienek aurtengo udazkenerako aurreikusitako greba feministaren alde egitea nabarmenduz.

Gaur egungoa bezalako krisi sozialeko egoera batek, mundu osoa zeharkatzen duena, Europa eta Euskal Herria hortik kanpo ez gaudelarik, langileen, emakumeen, gerrak eta goseteak jasaten dituzten herrien aurkako era guztietako erasoekin, lurraren eta naturaren harrapari den sistema kapitalistaren emaitza, zalantzarik gabe batasun eta mobilizazio sindikal, sozial eta herrikoiaren esparru ahalik eta zabalenak eskatzen ditu. Desadostasunek eta liskarrek, sindikatuetakoek ez ezik, bestelakoek ere ez dute laguntzen ezagutzen ari garen erasoen aurrean aliantzak edo erresistentzia-fronte komunak sortzen. Bere apaltasunetik, Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua beti egongo da prest ahalik eta modu bateratuenean eta zabalenean gehiengo sozialaren interesen alde egiten diren mobilizazio guztiak babesteko.

2.- Maiatzaren 13an eta 25ean Hego Euskal Herrian izango diren pentsiodunen mobilizazioak prestatzen jarraituko dute

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua (MPEH) animoz eta ilusioz ari da maiatzaren 13 eta 25eko mobilizazioak prestatzen. Larunbatean, hilak 13, manifestazioak egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan: Bilbon (18: 00etan plaza Eliptikoa). Gasteiz (12: 00etan Artiumen). Donostia (12:00etan, Alderdi Ederren). Iruña (11:00etan Udaletxe plazan)

Pentsioen erreformaren bigarren zatiari buruzko errege-dekretuari egindako zuzenketen esparruan, Diputatuen Kongresuak 1.080 euroko gutxieneko pentsioa onartu eta berehala aplikatzeko eskatzea izango dute helburu. Sindikatu gehienek (ELA, LAB, ESK, Steilas, CNT, CGT) eta hainbat gizarte-kolektibok, horien artean Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, adierazpen horiek babesten dituztela adierazi dute.

Maiatzaren 25ean Gasteizen egingo den mobilizazioari dagokionez, Eusko Legebiltzarraren inguruan amaituko dena, aurreko egunetan pentsiodunek, oinez, hainbat ibilaldi egingo dituzte. Bizkaikoa astelehenean, hilak 22, eguerdiko 12:00etan hasiko da Bilbotik, eta Gipuzkoakoa Bergaratik aterako da egun eta ordu berean. Arabakoak, bat Aguraindik abiatuta eta bestea Iruña Okatik. Ibilaldietan ehun bat pentsiodun ibiltarik hartuko dute parte, eta haien kopurua handituta ikusiko dute zeharkatzen dituzten herrietatik gertu eta, batez ere, gauetan afaltzera eta lo egitera doazenean. Dagoeneko autobusak antolatzen ari dira eskualdeka, hilaren 25ean Gasteizen egingo den manifestaziora joateko. Zalantzarik gabe, adoretsua izango da, koloretsua, peto berdeekin baitoaz, eta oso parte-hartzailea.

Mobilizazio horrek Gasteizko Legebiltzarrari eta Lakuako Gobernuari eskatuko die 1.080 euroko gutxieneko pentsioa berehala osatzeko. EAEko eta Nafarroako administrazioak desberdinak direla kontuan hartuta, nahiz eta erkidego bietako parlamentu eta gobernuei eskaera bera egin, Nafarroako pentsiodunen mugimenduak manifestazioa egingo du maiatzaren 29an Iruñeko Parlamentuaren aurrean.

3.- EHPMaren txostena, 1.080€ gutxieneko pentsio osagarriari buruzkoa.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) egun hauetan txosten zabal bat zabalduko du, bai eta horren laburpena ere, gutxieneko pentsioak nola osatu 1.080€ra Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan. Horretan azpimarratuko da, batez ere, osagarri horrek eragin berezia izango lukeela emakume pentsiodunengan, gehiengoa baita miseria-pentsioez egoera pairatzen dutenak. Txosten horren arrazoiak eta ondorioak, labur-labur:

EHPMak bultzada berri bat eman nahi dio berehalako eskariari: 2023. urtean finkatu 1.080 €ko gutxieneko pentsioa, eta erreklamazio hori Estatuko, EAEko eta Nafarroako gobernuei bideratzen zaie. Azken horiei eskatzen diegu Estatukoak kopuru hori finkatzen ez duen bitartean, gutxieneko pentsioa osa dezatela 1.080€ 14 ordainsaritan, pertsona pentsioduna erreferentziatzat hartuta, ezkontidea ardurapean izan ala ez. Erabaki hori hartzea borondatezkoa  baino ez da, bai EAEko eta Nafarroako gobernuena zein bi parlamentuena, eta ez dago arrazoi  politikorik, ez ekonomikorik eragozten dutenak. 

Eskari hori azaltzen duten arrazoiak

Egungo testuinguruan bizi-kostuaren hazkunde esponentzialaz, adineko eta pentsiodunen kopuru gero eta handiagoak aukerak etenda ikusten ditu bere beharretara egokitutako etxebizitza osasungarri batera sartzeko, oinarrizko eta kalitatezko elikadura eta arreta eraginkorra, mendekotasuna dutenentzako arreta-premiak arintzeko… Gaur egun 167.718 pentsiodunek EAEn eta 51.306k Nafarroan 1.080€tik beherako pentsioa dute, gehienak emakumeak. Nafarroan gaur egun dagoen soldata-arrakala %23,22 eta EAEn %19,5. Eta pentsioena, askoz handiagoa %37.

Gizonen eta emakumeen arteko soldata- eta pentsio-arrakalaren oinarria, baldintza diskriminatzaileak ezagutu dituzten eta oraindik ere pairatzen ari diren emakumeen lan-baldintzetan dago. Eta ez baita inoiz onartu zainketen lana oinarrizko gizarte-jarduera gisa, hein handi batean ordaindu gabea, horrela emakumeen zati handi bat, ahultasun-, marjinazio- eta pobrezia-egoeran bizitzeko kondenatuz. 

Gure proposamenak

EAEn eta Nafarroan esparru espezifiko berri bat gutxieneko pentsioaren osagarria garatzeko. Gizarte Segurantzaren Oinarrizko Legea garatzeko bidea aztertzea, gutxienez ezarritako eskumenen transferentzietan Euskal Herriko Autonomia Estatutukoak eta Nafarroakoak; azken finean, planteatzea pentsio publiko duinak eta bizitzeko bestekoak bermatzeko ekimen zehatzak. 

Pentsioak 1.080€ra osatzeko behar den aurrekontuaren kuantifikazioa 

EAEn eta Nafarroan 

Kalkuluak egiteko Gizarte Segurantzaren estatistiketako datuak hartu dira erreferentzia. Kalkuluan pentsio bikoitzak kentzen dira eta tratu desberdina ematen zaie Umezurtz-pentsioei eta Senideen Aldekoei. Eta barne hartzen du kotizaziopeko pentsioen diru-sarrerak 1.080€ 14 ordainsaritan baino txikiagoak, Gizarte Segurantzak osagarrirako gutxieneko baldintzak alde batera utzita. Ateratzen den zenbatekoari honako ordainketa hau kendu beharko litzaioke: EAEn dagoeneko egiten dena -Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren bidez- eta PFEZaren Legearen bidez Nafarroan. Bestalde, eragin ekonomikoaren balorazio osoa egiteko, kontuan hartu behar da pentsioaren gehikuntzagatik pentsionistek ordaindutako zuzeneko eta zeharkako zergak diru-kutxa publikoetara bideratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoa. Osagarriaren kostua 1.080€ko pentsioa edukitzeko, 173,6 milioi euro/urteko izango litzateke 60.702 emakumeren kotizaziopeko, erretiroko eta alarguntzako pentsioak. Ordea, 25.294 gizonena, 60,8 milioi euro/urteko. Guztira, 234,4 milioi euro/ urteko.

Nafarroako Foru Erkidegoa. 47,27 milioi euro beharko lirateke urtean 18.576 emakumeren pentsioak 1.080 euro osatzeko eta 20,28 milioira 9.448 gizonenak. Guztira 28.024 pentsiodun eta 67,6 milioi euro/urteko. 

EAEko aurrekontuetan eta Nafarroakoetan guztiz posible direnak eta nabarmen arinduko luketenak 219.024 pentsiodunen egoera Hego Euskal Herrian, 1.080€ beherako pentsioak, edo askoz txikiagoak, gehienak emakumeenak dira. 

4.- Bankuen eta energia enpresa handienen mozkinak biderkatzen dira 

Oso hurbileko adibide batzuk baino ez. Aurtengo lehen hiruhilekoan BBVAk 1.846 milioi euroko mozkinak izan ditu, iazko aldi bereko %39ko gehikuntzarekin. Beste horrenbeste gertatu da Kutxabankekin, irabaziak 110,7 milioi eurokoak izan dira, 2022ko lehen hiruhilekoaren %47,3ko gehikuntzarekin. 

Energia enpresa handienak ez dira atzean geratzen: Iberdrolak 1.485 milioi euroko irabaziak,  iazko lehen hiruhilekoan baino %40 gehiago, igoera-ehuneko hori pixka bat arindu daiteke urtearen amaierakoan, nahiz eta José Ignacio Sánchez Galán presidenteak agindu dien akziodunei %25 inguruan mantenduko dela. Bestalde, Repsolek 1.112 milioi euroko irabaziak izan ditu.

Gainera etekin itzel eta eskandalagarri horiek dira koiunturazko zergak kenduta, bankuak hondoratu eta lehiarako gaitasuna murriztuko zutenak, energia enpresa handiei Pedro Sanchezen Gobernuak ezarritakoak. Horrek agerian uzten du banku eta enpresa horien adierazpenak demagogia, gezurra eta presio hutsa izan ziren Gobernuarekiko, gobernu neurriak aurrera eramateko ausartu ez zedin. 

Bestalde, gogoratu behar da, Kontu Auzitegiaren beraren arabera, iazko urtarrilaren 1etik aurrera, non zegoen banku-erreskatearen kostu berreskuratu gabea: 71.387 milioi euro. 

Bankuek eta energia-enpresa handienek soldaten edo pentsioen igoerak izoztea ala KPIaren azpitik mugatzea, zein gastu sozialak, inflazioari eusteko eta zor publikoa murrizteko, lotsagabekeria da eta, gainera, plazaratzen dituzte beren onura eta etekin gero eta handiagoez harro egon gaitezke, langileekiko, pentsiodunekiko eta gainerako giza sektoreekiko mespretxua erakutsiz, gizartearen gehiengo zabalarekin osatzen dugunokin.

Hainbesterainokoa da mozkin hauen eskandaluzko gehikuntza, Gasteizko gotzaina, Juan Carlos Elizalde, -oso kontserbadorea- joan den astean homilia batean, eta gero komunikabideen aurrean, zera salatu zuen: “Onura neurrigabe horiek, inolako mugarik gabe igotzea, soldata eta pentsio oso baxuak mantentzen diren bitartean, baita gizarte-laguntzak ere, eta gainera hori narriadura-egoera baten barruan, inflazioa eta prezio oso altuen igoera, familia asko itotzen dituztenak”. Are gehiago, sistema produktiboaren hazkuntza eta mugarik gabeko mozkinak bilatzeak planeta eta bere etorkizuna arriskuan jartzen ari da. 

5.- Pentsiodunen mugimenduaren tokiko eta eskualdeko ekimen ugari

Elorrio. Bi urte daramatzate Eguneko Egoitza baten alde borrokan, animatzaile nagusienak herriko pentsiodunak izanik. Denbora horretan, 1.155 sinadurak jaso eta mozio bat aurkeztu zuten Udalean eskaera hori defendatzeko. EH Bilduren eta Elkarrekin-Podemos-IUren aldeko botoarekin onartutako mozioa baina EAJren abstentzioa. 

Alkatearen babesarekin eta Aldundiaren aurrean egindako gestioekin, iaz bilera bat izan zuten Sergio Murillo diputatuarekin. Azken horrek CPSri (merkatua eta iritzia ataleko taldea) eskatu zion proiektu horri buruzko balorazioa eta informazioa. Txostenean eta, besteak beste, Elorrion, 7.393 biztanlek, 60 urte baino gehiagoko 2.440 lagun dituzte, eta horien artean 140 pertsona 90 urte edo gehiagokoak. Baina, batez ere, azpimarratu behar da, Bizkaiko Foru Aldundiak emaniko datuez, udalerriko 128 pertsona 2. eta 3. mailako mendekotasuna dutela. Premiazko beharren datu horiekin, beste eragile sozial batzuekin batera, herriko pentsiodunek Eguneko Egoitza bat eskatzeko protesta-ekimenak indartuko dituzte. 

Berriz. Elorriokoa baino biztanle gutxiago izanik, denbora daramate Eguneko Zentroa eskatzen. Baina udalerri honetan, EAJko alkatetza batekin, ez da ezer mugitzen ari Eguneko Zentro horren alde eta luzamendutan dabil ea herriko pentsiodunak eta beste eragile batzuk aspertu eta uko egiten dioten. “Ordainetan”, erretiratuen zentroa berritzea eskaini du, baina hori ere oraindik ez dago bukatuta. Pentsiodunen mugimenduak eta herriko beste gizarte-eragile batzuek, ordea, ez dute etsiko. 

Barañain. Aurreko biak baino askoz biztanle gehiago dituen Nafarroako herria ere aspalditik ari da mobilizatzen, eguneko zentro baten aldeko pentsiodun ugari eta babes sozial handiarekin. Udal berria eratu eta berehala, hurrengo hauteskundeen ondoren, udal horretara jotzeko asmoa dute, udal hori bultzatzeko eta babesteko konpromisoa har dezan.

Aiaraldea. Duela hilabete batzuk, Aiaraldeko (Araba eta Bizkaia arteko mugan) pentsiodunen mugimenduak mozio bat aurkeztu zuen eskualdeko udaletan, Urduñatik irten eta Amurrio eta Luiaondotik igaroko den autobus-linea bat sortzeko laguntza eskatzeko. Linea hori Laudiotik Galdakaoko Ospitalera joango da zuzenean, Bizkaiko herrietan geldialdirik egin gabe, eta, horrela, bidaiek dakarten denbora gehiegizkoa murriztuko da. Mozioa eskualdeko udal guztietan onartu zen.

Otsailaren 28an Arabako Batzar Nagusietan izan ziren beren argudioak azaltzen, eta alderdi guztiak beren planteamenduarekin ados zeudela adierazi zuten. Bestalde, gaia Bizkaiko Batzar Nagusietan aztertu da, eta argi geratu da Arabako Aldundiak ez diola ekarpen ekonomikorik egiten egungo autobus-lineari. Eta Bizkaiko Foru Aldundiarentzat beste linea bat da Bizkaiko gainerako lurraldeen artean, eta, beraz, aldaketaren bat egiten bada, hitzarmena berriro berritzen denean egingo da, 2023ko abenduan.

Arabako Batzar Nagusietan, udalek onartutako mozioaren ondoren, inolako kontsultarik gabe, horren muina alde batera uzten zuen eta pentsiodunen mugimenduarentzat funtsezkoa den mozio bat onartu zuen. Helburua lortzeko, sinadura-bilketa masibo bati ekin diote, eta Arabako Foru Aldundiari zuzendu zaizkio, udalek Galdakaoko Ospitalerako eskualdeko autobus zerbitzu zuzena izateko onartutako mozioei laguntzeko egin beharreko kudeaketak egin ditzan, Bizkaibusek ematen duen egungo zerbitzuaren osagarri.

Uribe Kosta. Bizkaiko eskualde honetako Pentsiodunen mugimenduak erakusketa ibiltari bat antolatu du, bertako hainbat herritan zehar, argazki eta kartelak Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren borroka eta mobilizazioak hasi zenetik, duela 5 urte baino gehiago. Beste ekimen batekin bat dator, Hego Euskal Herriko borroka pentsiodunaren V. urteurrenaren inguruko kanpaina. Maiatzaren 8an eta 14an hasiko da erakusketa Astrabudua-Erandioko jubilatuen zentroan. Ondoren, Altxaga-Erandio, Berango, Leioa, Plentzia eta Sopela udalerrietatik igaroko da.

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude