Albiste eta informazio interesgarriak 2023ko ekainak 3

Interesgarritzat jotzen ditugulako zabaltzen ditugu pentsiodunen mungimenduko berri hauek

1.- KPIaren eta erosketa-saskiaren prezioen igoeraren arteko aldea 

Maiatzean KPIa %3,2koa izan dela iragarri da. Horrek esan nahi du jaitsiera izan dela aurreko bi hilabeteei dagokienez, batez ere apirilaren aldean (%4,1). Oraindik ez da argitara eman maiatzean urte arteko erosketa-igoera, oinarrizko produktuena, baina zertxobait murriztu arren apirilekoarekin alderatuta, gogoratu behar da apirilean %12,9koa izan zena.

KPIaren eta erosketa-saskiaren igoeraren arteko aldeak bere horretan jarraitzen du, itzela da. Eta hori ezkutatzen saiatzen ari dira, esanez egoera ekonomikoa hobetzeko bidean doala, KPIa arinduz doalako, arazo larriari erreferentziarik egin gabe: oinarrizko kontsumo-produktuen igoera, populazio gehiengoak pairatzen ari dena. 

Bankuei, multinazionalei eta enpresari handienei interesatzen zaien gauza bakarra da irabaziak handitzen jarraitzea, inflazioaren eta prezioen igoeraren kontura, eta bakarrik kezkatzen hasten dira kontsumoa nabarmen gutxitzen denean, erosketa-ahalmenaren mugara iritsita, eta prezio altuengatik ezin dituztenean salmentak mantendu. 

Biztanle gehienen diru-sarreren zatirik handiena gastu hauetara bideratuta dago: bizitzeko oinarrizko produktuak. Azken hauen igoera eta soldaten zein pentsioen igoeraren arteko aldeak murrizketa dakar jendearen erosteko ahalmenean, ondorioz populazio gehiengoarena gutxitzen ari da eta pobrezia gero eta jende gehiagorengana zabaltzen ari da.

Bizitza-kostuaren benetako hazkundearen arabera gero eta premiazkoagoa egiten du soldatak eta pentsioak igotzea. Eta, jakina, 1.080€ko gutxieneko pentsioa lortzea atzeraezina da, Hego Euskal Herriko 219.000 pentsiodunentzat eta Estatu osoko 4 milioi inguruko pentsiodunentzat.

2.- Pentsiodunen mobilizazioak Iruñean eta Tafallan, astelehenean, hilak 29, maiatzaren 25eko Gasteizko bideari jarraituz

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, bi manifestazio egin ziren astelehenean Nafarroan. 120 lankide pentsiodun bildu zituen Tafallan. Bestea, Iruñean, beste 200 pentsiodun baino gehiagok egin zuten manifestazioaNafarroako Parlamentu eta Gobernuaren egoitzen aurrean, gutxieneko pentsioa osatzea eskatzeko ‒2023rako, 1.080 euro 14 ordainsaritan‒, Estatuko Gobernuak pentsio minimo hori bermatzen ez duen bitartean.

Manifestazioaren amaieran ohar bat irakurri zen, honako hau azpimarratuz: erakunde publikoak herritarrei bizi-baldintza duinak bermatzeko daude, adinekoen eta pentsiodunen kasuan, gutxieneko diru-sarrera nahikoak ziurtatuz. 

Komunikatu horretan islatzen eta txalotzen ziren EAEko mobilizazioak 1.080€ko gutxieneko pentsioa osatzeko, hots, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunek eginak: martxoaren 22an abiatu ziren Bilbon eta Bergaran, eta Agurainen 23an. Hilaren 25ean hiru martxako mobilizazio handi batekin amaitu zen Gasteizko Legebiltzarraren aurrean eta igaro ziren herri guztietan jende askoren babesa eta maitasuna jaso zuten, gure aldarrikapenekin bat etorriz. 

Argi eta garbi adierazia! Ez dago arrazoi politiko edo ekonomikorik hori eragozten duenik. Nafarroako zein Euskal Autonomia Erkidegoko parlamentu eta gobernuen borondate politikoaren araberakoa da 1.080€ko gutxieneko pentsioa osatzea. 

Era berean, Nafarroan 51.306 eta EAEan 167.718 pentsiodun daude 1.080€tik beherako pentsioak dituztenak, gehienak emakumeak. Gutxieneko pentsioak, aldaera guztietan, emakumearen aurpegia du. 

Astelehenean Iruñean eta Tafallan egindako mobilizazioak Gasteizen egindakoaren jarraipena baino ez ziren izan, biak Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak helburu berarekin antolatuta: gutxieneko pentsioa berehalaxe 1.080€ izatea. EAEn luzamendurik gabe egin dezakete. Nafarroan, Legebiltzar eta Gobernu berria osatu arte itxaron behar da. Baina azken horietan ere aitzakiarik ez, hartu beharreko lehenengo neurrietako bat da, eta urgentziaz, 50.000 pentsiodun baino gehiago zain daukatelako eta betetzeko erantzukizun soziala delako. 

3.- Osakidetzaren ospitaleetako biltegiak zentralizatzea: pribatizatzeko beste proiektu bat 

Gurutzetako, Basurtuko eta Galdakaoko ospitaleetako langileek, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, elkarretaratzea egin zuten berriro astelehenean, Osakidetzaren biltegien zentralizazioa salatzeko, EITBren egoitza zaharrean, Iurretan (Bizkaia). 

Gauza bera egin zuten maiatzaren 15ean ere, eta modu aktiboan parte hartu zuten maiatzaren 18ko eta 19ko greba eta mobilizazioetan, sindikatuek deitua Osakidetza osorako. Osakidetza publikoa eta kalitatezkoa defendatzea zuten helburu, apurka-apurka desegitearen eta pribatizazioaren aurrean.

Osasun Sailak dio zentralizazio proiektu horrekin “eraginkortasuna lortuko dela eta ukatzen du kaleratzerik dakarrenik”. Sindikatuek eta plantillek ez dute sinesten. Beldur dira ez ote dien eragingo plantillaren lanpostuei arlo horietan. Salatu egiten dute “zerbitzuen azpikontratazioak, gainera, enpresa pribatuak diru publikoaz aberastea, enplegu publikoa kentzea, aldi baterako langileekin hasita”. Ondorioz, honako hau erreklamatzen dute: Osakidetzak proiektua berehala geldiarazi eta funtzionamendua zein biltegien kudeaketa dagoen bezala mantendu. 

4.- Pasadizo hunkigarriak joan den asteko martxa pentsiodunetan 

Galdakao

Bi lagunen harrera “Gure Uzta, Gure Kosetxa” goiburu hitzez.

Zergatik isildu pentsamendua ahotsik gabe utziz eta zentzumenak hitzik gabe?

Ez al dakizu isiltasuna ereiten baduzu ahanzturaren uzta jasoko duzula?

Eta horrela gaude pentsamendu eskeletikoaz ia, galdu egin dugu gure adinean. edertasunaren bidez adierazteko arte handia.

Ez gara asko elkartasunean sinesten dugunok, ozta-ozta oraingo memoria.

Gure konfiantza oinarritzen da mundu bidegabe eta zorigaiztokoarekiko mesprezu sakonean.

Baina gure bizitza emango dugu hemen astelehenez astelehen.

Eta zer esan gaur Gasteizerako martxan jarri zaretenoi buruz.

Elkartasunezko milaka urrats, ezerk ez dezan bere horretan jarraitu.

Eskerrik asko lankideak.

Ez dugu pentsamendua ahotsik gabe utziko. Ezta zentzumena ere hitzik gabe.

Ez dugu inoiz isiltasunik ereingo.

Gure uzta, zuei esker, ez da inoiz ahaztuko, ezta inoiz ahaztua ere.

5.- Macronen aurkako borrokak aurrera jarraitzen du

Datorren asteartean, ekainaren 6an, greba eta manifestazio jardunaldi berri bat egingo da, sindikatu guztiek deituta. Macronen edo bere gobernuko kideen lekualdaketen aurka azken asteetan egiten ari diren eltze-joaldien ondoren, gizarte-haserrea ez da itzali.

Gobernua asko haserretu duen azken gertakaria Canesko Urrezko Palmaren irabazleak kultura ministroaren aurrean emandako hitzaldi bikaina izan da: “Aurten, pentsioen erreformaren aurkako protesta historiko, boteretsu eta ahobatezko batek arindu du herrialdea. Protesta hori modu eskandalagarrian ukatu eta erreprimitu dute”. Aldi berean, gobernuak kultura demokratikoa merkantilizatu duela salatu du.

Ekainaren 6ko jardunaldia erretirorako legezko adina 64 urtera atzeratzea indargabetu nahi duen ekimen parlamentario batekin lotuta dago, eta hilaren 8an bozkatu beharko litzateke. Asteazkenean, Asanblea Nazionaleko Gizarte Gaietako Batzordeko diputatuek atzera bota zuten 1. artikulua, parlamentu-ekimen horren lege-proposamenaren giltzarria, eta horrek lehen zailtasuna dakar, aurkeztutako testua hilaren 8an Batzar Nazionalaren osoko bilkuran aztertu baino lehen. Baina are gehiago, gobernua, autoritarismo despotikoaren ariketa berri batean, bozka dadin baliogabetzen saiatzen ari da, Konstituzioaren 40. Artikulua erabiliz. Artikulu horren arabera, parlamentariei debekatu egiten zaie “finantza publikoak okertzen dituen lege-ekimenik” abiaraztea. Sekulako eskandalua!

Horregatik, ekainaren 6ko mobilizazioa garrantzitsua da. Mobilizazioarekin batera, mobilizazio sorta izango da datozen asteetan, eskubide berdintasunaren aldeko harrotasun martxak, Darmanin barne ministroaren Legearekin eskubide murrizketa berrien aurkako mobilizazioak, Lyon-Turin abiadura handiko proiektu alferrikako eta garestiaren aurka

Frantziako politikan agenda markatzen jarraitzen duen gatazka sozial batean gaude. Pentsioen Erreforma onartzeak ez zuen amaierarik ekarri, eta sektore borrokalarienak ziur daude epe ertainerako pultsua dela.

6.- MPEHren elkartasun-adierazpena, Espainiako beste herri eta erkidego batzuetako pentsiodunen plataformekin batera

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM), Penalizatu gabeko Erretiro Aurreratuaren Elkartea (ASJUBI40), Pentsio Sistema Publikoaren Defentsaren aldeko Estatuko Koordinakundea(COESPE), (Movemento Galego en Defensa das Pensions e os Servizos Públicos (MODEPEN),  Pentsiodunen Estatuko Koordinakundea (UNIDAD COESPE) eta Badajozeko eta Mostoleseko PENTSIODUNEN PLATAFORMEK aditzera eman dutenez, Macron presidentearen pentsioen erreformaren aurka lau hilabete baino gehiago daramatzan Frantziako langile-klasearen borrokarekiko elkartasun babesa dute. Eta oraintxe bertan, ekainaren 6an egingo da Frantziako Estatu osoan greba eta manifestazioen 14. jardunaldia.

Nabarmendu dute langile klasearen batasuna funtsezkoa izan dela gaur egun garatzen ari den pentsio publikoen defentsaren eta lan- eta gizarte-eskubideen aldeko borrokak herritarren babes handia izan dezan, Macronen eta haren gobernuaren politika antisozialen aurkako borrokarekin batera. Eta, gainera, eredu da Europako eta munduko herri guztientzat.

Nabarmendu dutenez, kapitalak pentsio-sistema publikoen aurka egiten duen erasoaldia komuna da Europan eta munduko herrialde guztietan. Eta haien aldarrikapenak gureak ere badirela, gogoratuz Espainiako Estatuko Herri eta Erkidegoetan bost urte baino gehiago daramatzagula pentsio publiko eta duinen alde etengabe borrokatzen.

Amaitzeko, pentsio publikoen, soldata duinen eta lan- eta gizarte-eskubide guztien defentsan ditugun borrokak koordinatzearen alde egiten du. Etsai bera baitugu: erantzunak bateratua, indartsua eta nazioartean koordinatua izan behar du.

Joan de asteko IBILADIko anekdotak

Durango

Egilea: Kristina Mardaras Sedún 

habanera melodiaz abestua

Views: 0
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude