Albiste eta informazio interesgarriak 2023ko uztailak 1

Interesgarritzat jotzen ditugulako zabaltzen ditugu pentsiodunen mugimenduko berri hauek

1.- Europako topaketa pentsioduna Euskal Herrian 

“Herrien Europa Sozialaren Alde, pentsio publikoak eta duinak” Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM), baita Espainiako Estatuko gainerako Herri eta Erkidegoetako plataforma eta pentsiodunen mugimenduek, Europako Pentsiodunen Topaketa bat antolatu du, uztailaren 20 eta 21ean egingo dena, EHUn (Euskal Herriko Unibertsitatean), Ekonomia eta Enpresa sailean, Bilboko Sarrikon. Topaketaren helburuak hauexek dira:

• (PSP) Pentsioen Sistema publikoen aurkako eraso iraunkorrei buruzko diagnostiko bat partekatzea, Europar Batasunaren eta Estatu kideen politiken ondoriozkoak. 

• Partekatutako balizko helburuen proposamenak sortzea, murrizketa-politikekin amaitzeko eta aldarrikapen- zein mobilizazio-dinamika puntualak koordinatzea Europako hainbat herritan. 

Topaketaren egitaraua 

Hilak 20, osteguna, 17:00etan akreditazioak emango zaizkie bertaratutako gonbidatuei (beharrezkoa Topaketako ekitaldietara joateko). 

18:00etan, Topaketaren inaugurazioa, antolakuntzaren eta gonbidatutako erakundeen aurkezpenarekin. 

Hilak 21, ostirala, 9:30ean jardunaldiaren aurkezpena. 9:45ean parte hartzen duten erakundeen Osoko Bilkura labur azalduz Pentsioen Sistema Publikoen (PSP) eta etorkizuneko diagnostiko funtsezkoena. 

11:45ean atsedenaldia. Eta 12:15ean: Erakunde parte-hartzaileen Osoko Bilkura, balizko helburuen proposamenak eta unean uneko mobilizazio-dinamikak koordinatzearen komenigarritasuna partekatzeko. 

14:00etan bazkaltzeko geldiunea. 16:00etan bi talde sortuko dira goizeko Osoko Bilkuretan aurkeztutakoa baloratzeko. Talde batean Pentsio Sistema Publikoen egoeraren diagnostikoa osatuko luke. Bestean, partekatu beharreko helburuak landu eta helburu horiek lortzeko jarduerak argituko dira. 

18:00etan. Taldeetan izandako eztabaidak aurkezteko Osoko Bilkura. Ondoren onartu azken manifestua eta bukaerako agurrarekin amaitu. 

Topaketa euskaraz eta gaztelaniaz egingo da; horrez gain, gutxienez ingelesez-gaztelania eta frantsesa-gaztelania aldibereko itzulpen sistema ere egongo da. 

Europako herrialde garrantzitsuetako hainbat sindikatutako ordezkari pentsiodunek parte hartuko dute; baita Espainiako Estatuko gainerako Herri eta Erkidegoen pentsiodunen plataforma eta mugimenduetakoek ere, harremanetan zein aldarrikapen pentsiodunak eta mobilizazioak askotan jadanik elkarrekin beraiekin eginak. Halaber, Topaketan parte hartuko dute Euskal Herriko sindikatuetako ordezkariek eta Estatukoek ere. 

Topaketetan 200 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute. Horietako asko, noski. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako Pentsiodunen Mugimenduko lagunek osatuko dute. (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa).

2.- EAEko lau langiletik batek urtean 19.000 € baino gutxiago kobratzen du 

Urkullu lehendakariak Elkargik Donostian hilaren 23an egin zuen topaketaren amaierako ekitaldian honakoa adierazi zuen: Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 31.000€/urteko soldata dago batez bestekoa, baina lau langiletik batek 19.000€ baino gutxiago irabazten du. “Pertsona onaren edo zintzoaren” adierazpen-alardea eginez, soldatak igotzeko eskatu zuen eta “arreta gazteengan jarri behar zela nabarmendu, zeren eta gehienetan, gutxien ordaindutako langileak baitira”. `Ahaztu´ egin zitzaion aipatzea emakumeak direla soldata horiek (19.000€ azpitik) jasotzen dituztenen gehiengo handia osatzen dutena. 

Urkullu lehendakariak aurkeztutako datu horiek esan nahi dute EAEko 250.000 langile inguru 19.000€/urteko baino gutxiago kobratzen dutena, hau da, 1.357€ 14 ordainsaritan. Europako Gutun Sozialeko gomendioak aplikatuko balira, batez besteko soldataren 31.000 €/urteko erreferentziatzat hartuta, EAEn Gutxieneko Soldata Lanbide artekoa 1.328€ izan beharko litzateke. Hau da, soilik 19.000€ kobratzen dutenek ozta-ozta gainditzen dute LGSk izan beharko lukeena; eta 18.600€ baino gutxiago kobratzen duten guztiak LGS hori jasotzera ere ez dira iristen, horiek baitira milioi laurden langiletik gehien-gehienak, 19.000€tik behera daudenak.. 

Halaber, Europako Gutun Sozialaren gomendioei jarraituz, eta Urkulluren datuen arabera, EAEko gutxieneko pentsioa 1.195,71€ izan beharko litzateke 14 ordainsaritan. Soldatak hobetzeaz eta pentsioak bermatzeaz hitz egiteak eraman beharko luke Urkullu honako ondorioetara, apur bat arduratsua eta kontsekuentea balitz: 

Alde batetik, enpresaburuak estutu soldata baxuenak igotzeko eta soldatak oro har, inflazioaren edo KPIaren arabera eguneratzera, eta ez enpresariekin bat egitera langileek grebak egiten dituztenean eta haien soldaten hobekuntzen alde mobilizatzen direnean. 

Bestetik, pentsioak gutxienez 1.080€ra arte osatzera. Kopuru hori bada nahiko behera aipatutako 1.195€tik, Lakuako Gobernuaren eta Nafarroako Gobernuaren funts ekonomikoak eta zerga-bilketa handitzeko aurreikuspenak (enpleguaren hobekuntzagatik eta zergen bidez lortzen direnak, gehienak PFEZarenak eta BEZarenak) gutxieneko pentsioa arazorik gabe osatzeko aukera ematen dute 1.080€ra. Ez dute egiten borondate politikorik ez izateagatik eta begirunerik ez izateagatik hamarnaka mila pentsiodunei, gehienak emakumeak (EAEko zein Nafarroakoak), okerren pasatzen ari direnak.

3.- Gutxieneko soldatak Europako Gutun Sozialaren arabera eta gutxieneko pentsioak 

Europa Konfederazio Sindikalaren arabera, gutxieneko soldaten igoerak mesede egiten dio soldaten igoera orokorrari. Soldata-arrakala eta lan-pobrezia ere murrizten ditu.

Gizarte Eskubideen Europako Komiteak (GEEK), Europako Gutun Sozialaren interpretazioaz arduratzen den erakundeak, zera adierazi du: Gutunaren 4. artikuluak ezartzen duen bidezko ordainsariak eskatzen du gutxieneko soldatak (LGS) ez duela izan behar estatu bakoitzeko batez besteko soldataren %60 baino gutxiago. Ildo beretik, Europako Parlamentuak 2008an ebazpen bat erabaki zuen, non LGSak herrialde bakoitzaren batez besteko soldataren %60 izan behar zuela (2016ko txosten batean berretsia). 

2017ko apirileko Europako Batzordearen Gomendioaren 6b artikuluak honako hau dio: “Gutxieneko soldata egokia bermatu beharko litzateke, langilearen eta haren familiaren beharrak asetzea ahalbidetuko duena, egoera ekonomiko eta sozialen arabera, eta aldi berean, enplegua lortzea eta lana bilatzeko pizgarriak zaintzea. Langileen pobrezia saihestu beharko da”. 

2004tik 2020ra bitarteko aldian, hiru urteko ebazpen askotan, eta azkena 2022an, GEEKak ebatzi du Espainiako Estatuak sektore pribatuan ez duela soldatarik ezarri, bizi-maila duina bermatu dezakeena. Europar Batasuneko (Eurostat) estatistika Bulegoko datuen arabera, gutxieneko soldatekin (LGS) alderatuta, 2004tik 2022ra bitarteko urteetan, inongo urtetan ez da LGS %60 horretara iritsi. 

2018ra arte, urte horietako bakar batean ere ez zen %40 baino handiagoa izan. 2019tik aurrera, erlazioaren gorakada garrantzitsua, baina 2021ean eta 2022an gelditu egin zen, hurrengo taulan ikus daitekeen bezala.

2023rako LGSa onartzen zuen Dekretuan esaten denez, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata aurten 15.120€ (=1.080€, 14 ordainsaritan) “eta horrekin amaitzen da batez besteko soldataren %60ko helburua, 2023an”. Baina baieztapen hori ez da egia. Oraindik 2023rako batez besteko soldataren zifra ofiziala ez dagoen arren, kalkulatzen bada batez besteko soldata igotzea %4,5 eta zifra berriari %60 aplikatuta, LGS %51,02 baino ez litzateke. Eta %60 horretara iristeko, Dekretuan aldarrikatutakoak 1.270,14€/hil. izan beharko luke; hau da, gaur egungo 1080€ baino 190,14 gehiago. Gutxieneko pentsioen erreferentzia gisa hartutako %90 aplikatuta, pentsio horien zenbatekoa 1.143€ izan beharko litzateke, 14 ordainsaritan. Hori bat etorriko litzateke estatuko batez bestekoarekin. 

Euskal gehiengo sindikalak erabilitako datuen arabera, Hego Euskal Herriko batez besteko soldata kontuan hartuta, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) 1.400€ izan beharko litzateke, Europako Gutun Sozialaren irizpideak aplikatuz. Eta gutxieneko pentsioa 1.260€. Baina holako LGS bat lortzeko, zalantzarik gabe, mobilizazio indartsuak antolatu beharko dira, lanbide arteko hitzarmen kolektibo baten negoziazioa behartzeko, Langileen Estatutuaren 83.3 artikuluan aukera hori ezartzen den moduan.

4.- Osakidetzari buruzko kexak ugaritu egin dira

Aurreko udetan bezala, anbulatorioetako ordutegi-murrizketak, baita horietako batzuen itxiera ere ‒bereziki aholkularitzakoak‒, ugaritu egingo dira aurtengo uztailean, abuztuan eta irailean.

Osakidetzaren beraren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 342 osasun-zentroetatik 136k ordutegiak murriztuko dituzte edo ateak itxiko dituzte udan, pazienteen eskaera txikiagora egokitzeko eta osasun-profesionalei atsedena hartzeko. Horrek osasun-zentro guztien %39,7ri eragingo dio. Ehuneko hori are handiagoa da Bizkaian. Lurralde horretako 171 osasun-zentroetatik, 89 (%52) izango dira murrizketa horiek jasango dituztenak.

Osasun Sailak eta Lakuako Gobernuak ez dituzte beren gain hartzen Osakidetzaren egiturazko arazorak, mediku, erizain eta beste osasun-zerbitzu batzuetako langilerik ez dagoelako. Eta adabakiak baino ez dituzte jartzen, aparteko orduak egitea proposatuz langile falta arintzeko, horien ordainketa hobetzen saiatuz, baina ez langile guztientzat.

Osakidetzaren narriadurari buruzko kexak eta atsekabea gero eta handiagoak eta orokortuago dira. Deustu-barometroak berriki egindako inkesta baten arabera (Deustuko Unibertsitateko pertsonek egina), EAEko biztanleen %81ek uste du baliabide gutxi bideratzen direla Osakidetzara, eta kezka agertu dute, oso luzez itxaron behar delako medikuekin egoteko eta aurrez aurreko arreta mugatzen edo desitxuratzen ari delako, pazienteen prebentzioaren eta arreta medikoaren jarraipen egokia egiteko funtsezko modua izanik. Era berean, osasun publikoa hobetzearen eta indartzearen alde agertu dira argi eta garbi, pribatizazio-prozesu ororen aurrean.

Eta aste honetako asteartean, Arabako herri txikietako osasun langileek 60.000 sinadura eraman zituzten Gasteizko Legebiltzarrera, besteak beste, langileen murrizketak eta itxierak ekarriko dituen Osakidetzaren aldaketaren aurka.

Badirudi Osakidetzaren sakoneko arazoei benetako konponbideak eskatzeko protestek eta mobilizazioek eta gehiengoaren iritzi sozialak, gero eta zabalagoa eta kritikoagoa Osasun Sailaren eta Lakuako Gobernuaren kudeaketarekin, ez zaiela inporta, gertatzen ari denaren erantzuleak beraiek ez balira bezala. Itsu eta gor mantentzen dira, eta, gainera, duten prepotentzia-maila gero eta ulergaitzagoa egiten zaigu. Herritar gehienek uste dute osasun-profesionalek ematen duten arreta-lana ona dela, baina arazoa Osakidetzako arduradun publiko eta politikoen kudeaketan dagoela. Modu bateratuan mobilizatzen jarraitu behar da, interes korporatiboak alde batera utzita, osasun publikoko sindikatu eta langileen eta gizarteko beste sektore batzuk ordezkatzen eta antolatzen dituzten plataforma eta elkarteen arteko konbergentzia bilatuz.

5.- Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua Tourraren atarian izango da bere aldarrikapenak ikusarazteko

Gaur hasiko da Bilbon hiru etapatan zehar Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako errepideak zeharkatuko dituen Tourreko lasterketa. Hiriburuetan eta lasterketa igaroko den herri askotan EHPMko pentsiodunen taldeek beren petoekin (1.080 euroko gutxieneko pentsioaren eskaria nabarmenduz) beren zapiak eta ikurrak erakutsiko dituzte. Ahal duten lekuetan ere pankartak jarriko dituzte. Bilboko pentsiodunei dagokie lehen txanda gaur eguerdian Tourra Bilboko Udaletxearen aurretik igarotzean.

6.- Maiatzaren 23ko hauteskunde orokorretarako kanpainan EHPMa kalean izango da bere eskaerak adierazteko

Iruñeko pentsiodunek manifestazioa egingo dute astelehenean, hilak 3, berehala hasiko baitira Sanferminak. Donostian eta Gasteizen hilaren 15ean, larunbatean, egingo dute. Eta Bilbon, hilaren 17an, astelehenean. Horrela, gizarteari eta alderdi politikoei erakutsi nahi zaie, besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, alarguntasun-pentsioa (%100), genero-arrakalarekin amaitzea eta pentsio guztiak benetako KPIarekin eguneratzea, erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileez bukatzea, e.a., ez dutela atzerapenik onartzen. Hori dela eta, Madrileko Parlamentuan ordezkaritza lortzen duten alderdi politiko guztiek onartu eta planteatu behar dute Diputatuen Kongresuan berehala onartzea eta aplikatzea.

Views: 1
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude