Albiste eta informazio interesgarriak 2024ko abenduak 7

Interesgarritzat jotzen ditugulako zabaltzen ditugu pentsiodunen mugimenduko berri hauek

1.- 2025erako pentsio-igoera urriak eta mugatuak eta azken urteetako erreforma atzerakoiak gainditzeko ezinezkoak 

Hainbat hedabidetan aurre ikusten da 2025erako pentsio gehienen igoera %2,8 izango dela. Baina gutxieneko pentsioei eta kotizazio gabekoei dagokienez, oraindik ez da aipatu zenbat igoko diren, ziur aski ehuneko handiagoa direlarik. Behin betiko igoerak abenduaren erdialdean finkatuko dira, baina litekeena da %2,8ko zifrak bere horretan jarraitzea.

Madrilgo Gobernuak eta hainbat komunikabidek adierazi dutenez igoera hori, Kontsumorako Prezioen Igoeraren (KPI) antzekoa, pentsioek erosteko ahalmenari eutsiko diote. Eta gutxieneko pentsio zein kotizazio gabekoek igoera handixeago batez hobetu egingo dute.

Ahaztu egiten dute, edo ez dute esaten, pentsioen eguneratze horiekin ez dugula berreskuratuko pentsioak izoztuta edo %0,25eko “igoeren” garaian galdutakoa, ezta KPIaren eredu berria aplikatuta ere, zein ordainsari konpentsatzailea baliogabetuz, hau da, Escrivaren garaian nola gauzatu zen pentsioen balioa handitzeko eraz. Ezta pentsio minimoek 1.080€tik oso behera jarraituko dutela eta LGS baino gutxiago handitu direla; gainera kontribuzio gabeko pentsioak oraindik askoz urrunago egongo dira, Europako Gutun sozialak gomendatzen duenetik baino.

Estutu egiten gaituzte pentsioen batez besteko igoerak bakarrik azpimarratuz, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan. Adibidez, EAEn batez besteko pentsioa 1.600€ ingurukoa izango dena, baina ez dute esaten EAEn 525.366 pentsiodunetatik erdiak baino gehiagok kopuru hori baino gutxiago jasoko duela eta 165.000 pentsiodun inguru daudela, emakumeak gehienak, lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) azpitiko pentsioak dituztenak, EHPMk Eusko Legebiltzarrari aurkeztutako HELn eskatzen dugun moduan. Era berean, ez dute adierazi nahi erosketa-saskiaren prezio igoera, pentsiodun gehienen oinarrizko elementua kontsumo edo gastuan, azken urtean KPIren handiagoa izan dela, eta azken urteetan askoz gehiago.

Pentsioen egoeraren ikuspegi positiboa marrazten saiatzen dira, pentsiodun batzuen eta besteen pentsioen arteko desberdintasun esanguratsuak direlarik. Bidezkoa da; horregatik pentsio guztiei gutxienez KPI igotzea eskatzen dugu, baina pentsio ertain baxu edo oso baxuek igoera handiagoak ezagutu behar dituzte duintasunez bizitzeko behar adina diru-sarrera izanik.

Azken erreformek ezarritako murrizketak mantendu egiten dira

Pentsiodun berriengan erregresio-ondorioak modu progresiboan nabaritzen ari dira.  2025. urterako erretiroa hartzeko legezko adina 66 urte eta 8 hilabete izango da. Eta 2027rako 67 urteko izango da. Bakarrik 38 urte eta 3 hilabete kotizatuak dituztenak erretiratu ahal izango dira 65 urterekin. Eta soldata arautzailearen kalkulua azken 25 urteetan kotizatutakoaz egiten da.

2025ean minimo 15 urteko kotizazioa ere mantenduko da pentsio publikoa jaso ahal izateko, baldintza gisa 15 urte horietatik erretiro-data aurreko bi urtean kotizatu izana. Gainera, 15 urte kotizatuta izanez gero, jubilazio-oinarri erregulatzailea %50 baino ez da eskuratuko.

Erretiro aurreratua hartu zuten langileei dagokienez, baita era behartua eta 40 urte edo gehiago kotizatu izan balituzte ere, bizitza osoan penalizazio oso handiak jasaten jarraitzen dute, oso ehuneko altuez pentsioak murriztuta.

Erreforma erregresibo horien guztien helburua da Gizarte Segurantzaren gastuak murriztea, pentsioak okerragotzearen kontura. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarentzat, ekimen propioak bultzatzeaz gain, hala nola Eusko Legebiltzarraren aurrean HEL aurkeztea, oso interesgarria da borrokan jarraitzea Estatuko beste erkidego eta herri batzuetako pentsiodunen plataforma eta mugimenduekin, erreforma atzerakoi horiek indargabetzeko eta horrelako egoera bidegabeak konpontzeko.

2.- “FEKOOR” saria Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduari 

Joan den asteartean, abenduak 3, Fekoor-ek (Desgaitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea) “Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna” ospatu zuen eta Alhondiga Bilbao/Azkuna Zentroan aldarrikapen-ekitaldi bat egin zen.

Ekitaldi ikusgarria eta alaia izan zen, mugikortasun urriko pertsona ugari bildu zituena gurpildun aulkietan, beren errebindikazioak erakutsi nahi izan zituztelarik, zenbaitek baliabide eta laguntza jakin batzuekin bizitza soziala egin ahal izan dutela azpimarratuz, nahiz eta muga batzuk izan, gainerako herritarrek bezala.

Ekitaldian (BPM) Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko ordezkaritzari saria eman zioten. BPMren izenean, Ugaoko pentsiodun batek eskerrak eman eta gogoratu zuen Aiaralde eta Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako lana: mugikortasun arazoak dituzten pertsonak Renfeko trenetan sartu ahal izateko, Urduña eta Bilbo artean; era berean, Pentsiodunen Mugimenduak desgaitasuna duten pertsonen elkarteekiko ekimenak babesteko prestasuna erakutsi zuen, beren eskubideak aitortuak izan daitezen eta beren bizitza garatu ahal izan dezaten, betetasun handienarekin, beste edozein pertsonak bezala.

Aipatzekoa da, halaber, Fekoorreko langile talde handi batek pankartak eta aldarrikapen-txilioak oihukatuz, zentroko sarrera-ateen aurrean ekitaldiaren bitartean bildu zirela. Adierazi zutenez, dibertsitate funtzionaleko beste enpresa batzuetan lan-baldintzak hobetu egin dituzten bitartean hitzarmen propioa izanik, beren lan-baldintzak Estatuko hitzarmen batek arautzen ditu, prekarietatean beren lan-baldintzak eta bizi-baldintzak eragiten dituena, eta, horrekin batera erabiltzaileen bizi-baldintzak. Era berean, salatu egin zuten Bizkaiko Foru Aldundiak publikoak izan beharko liratekeen zerbitzu eta programak azpikontratatu egiten dituela; uste dute Aldundiak ezin duela beste alde batera begiratu langileen lan baldintzak prekarizatzen ari direnean.

3.- Eusko Legebiltzarraren gehiengoak uko egiten dio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) ofizioz izapidetzeari pentsiodunentzat 

Joan den asteko ostegunean, EAJk, PSEk eta PPk ezezkoa eman zuten Eusko Legebiltzarren osoko bilkuran EH Bilduk aurkeztutako eskaera: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta -DBE- ofizioz izapidetzea pentsiodunentzat. 

Behin baino gehiagotan aurkeztua izan da Eusko Legebiltzarrean, sistematikoki atzera bota izan dutena Lakuako Gobernua osatzen duten alderdiek eta Legebiltzarraren gehiengoa dutena, administrazioak ofizioz jarduteko eskaria: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), horretarako eskubidea duten pertsona guztientzat; hau da, eskaera egiteko dokumentazio zabala bete behar izan gabe.

EH Bildu aitzindaria izan da behin baino gehiago aurkeztu denean. Baina oraingo honetan bere proposamena xumeagoa zen, hau da, gutxienez pentsiodunak, gehienak adin oso nagusikoak. Argudio nabarmena: pentsiodunek eta adinekoek eskaera egiteko dituzten zailtasunak eskubide hori eskuratzeko, eskatzen den dokumentazio guztia betetzeko, bai eta horri buruzko ezjakintasuna ere; horren ondorioz, gehienek ezin dute eskuratu. Aldi berean azaldu zen lehen urratsa izan zitekeela DBE jasotzeko eskubidea duten pertsona guztientzat.

Gobernua osatzen duten bi alderdiak jakitun dira eta onartzen dute zaurgarritasun-egoeran dauden eta DBE jasotzeko eskubidea duten pertsona askok ez dutela eskatzen. Eta pentsiodunen kasuan, proportzioa oraindik ere handiagoa da: 2023ko abenduan 15.819 pentsiodunek jasotzen zuten DBE bidez pentsio-osagarria, eta kalkulatzen da eskubidea duten %40ri bakarrik eragiten diela. Hau da 20.000 pentsiodun baino gehiago ez dira eskubide horretara iristen. 

Ez dago arrazoi bakar bat ere, ez bada Jaurlaritzak dirua aurreztea edo ez gastatzea. Eusko Jaurlaritzak ofizioz ez jarduteko, Administrazioak pertsonen diru-sarrera ekonomikoen datu guztiak ditu jakiteko DBE jasotzeko eskubidea duten ala ez, batez ere beste ordaindutako jarduerarik egin ezin duten pentsiodun eta adinekoen kasuan. 

Muturreko zaurgarritasun-egoeran dagoen gizarte-sektorea denean, ez du inolako justifikaziorik onarpen hori ez egitea, dagokien dirua ez gastatzeagatik. Eta are kezkagarriagoa, bidegabeagoa eta demagogikoagoa da, EAJko eta PPko bozeramaileek onartu zutelarik beraiek “DBEren prestazioaren izapidetze automatikoa zabaldu behar zela kolektibo ahul guztiei, eta ez pentsiodunei bakarrik“. 

Egoera horren aurrean, inoiz baino garrantzi handiagoa hartzen du borrokatzeak eta Euskal Herria Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako HEL onartzen lortzeak.

4.- Iazko A30 Greba Orokor Feministaren l. urteurreneko aldarrikapen-ospakizuna

Azaroaren 30ean urtea bete zen greba feminista orokorra egin zenetik. Urtebete Denon Bizitzak Erdigunean plataformak Euskal Herrian zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko greba feminista antolatu zuenetik, zaintzaren egungo egitura soziala eraldatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko euskal sistema bat garatzeko.

Ildo horretan, mobilizazioak eta hainbat jarduera antolatu ziren herri eta hirietan.

Iruñean topaketa bat egin zen etxeko eta zaintzako langileekin eta horma-irudi bat margotu.

Donostian, Tolosaldean, Arrasaten, Oiartzunen, Eibarren, Zumaian eta Hernani-Astigarragan elkarretaratzeak egin ziren, argazki kolektiboak atera ziren eta urteurrenaren helburuen eta jarraitu beharreko borrokaren berri eman zen.

Gasteizen manifestazio aldarrikatzaile bat izan zen. Amurrion, Laudion, Gorbeialdean eta Lautadan ere mobilizazioak izan ziren.

Bilbon goizeko 10:00etan mahai-inguru batekin hastea planteatu zen. Bertan zainketei buruz hitz egin zen lau ikuspuntu ezberdinetatik. Hamaiketakoa Etxaldek prestatu zuen baserriko produktuekin. Gero hiru tailer (hiria haurren begiradatik ‒eskubideak, zaintzak eta atzerritartasuna‒ etxez etxeko laguntza zerbitzuaren paradigma) eta haurren batzar bat. Bazkaria Atxuriko harrera taldearen eskutik izan zen. Ondoren, Tribial Feminista bat eta manifestazioa izan ziren udaletxetik Diputaziora, atzerritarren bulegotik eta Sabin Etxetik igarota. Elektropottotte Elektrotxarangarekin eta bi Dj-rekin amaitu zen eguna. Dena oso interesgarria izan zen, eta jende gazte askok parte hartu zuen.

5.- Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurrena 

Asteartean, hilak 3, Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurrena ospatu zen. Hala Euskalgintzaren Kontseiluak publikoki nabarmendu zuenez, euskararen egoera delikatua da, eta ezinbestekoa da haren berreskurapena, erabilera eta ofizialtasuna edo erabateko koofizialtasuna aitortua izan dadin, bai Euskal Herriko hegoalde zein iparraldean. Desiraz 2025 urte osoa izatea atzerakada geldiarazteko eta euskara biziberritzeko. 

Egun osoan zehar euskara babesteko ekimen ugari gauzatu ziren, baita hainbat ekitaldi instituzional hegoaldean (EAE, Nafarroa) eta Iparraldean, herrialdearen iparraldean. Horietan guztietan nabarmendu zen erabilera bultzatzeak duen garrantzia bizitza sozial eta politikoan. Kontseiluak Nafarroako euskararen zonifikazioa salatu zuen, lurralde osoan koofizialtasuna ukatzen baitu; egoera oraindik larriagoa eta kezkagarriagoa da Iparraldean, non koofizialtasuna berariaz ukatzen duen hizkuntza-politika txobinistak eta Frantziako estatuko zentralistak. Bestalde, auzitegien aldetik bere ebazpenak biderkatzen ari dira, bai EAEn, bai Nafarroako Foru Komunitatean, zuzeneko zerbitzu publikoetan edo erakundeen menpekoetan ukatuz euskararen ezagutza eta erabilera bermatzen, gaztelaniarekiko berdintasunean. 

Euskararen biziberritzea eta bere eguneroko erabilera soziala, gaztelaniarekiko berdintasunean kokatuz hegoaldean eta frantsesarekiko Euskal Herriko iparraldean, erakundeen erantzukizuna da lehenik eta behin, baina baita jendartearena ere. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduari dagokigu gure ekarpena ematea. Gure adierazpen guztiak ele bitan egiten ditugu, astelehenero plazetan eta egiten ditugun mobilizazioetan, euskararen presentzia eta lekua gero eta nabarmenagoa egiten; are gehiago, bultzatu egin dugu euskara sustatzeko ekimen kultural batzuez eta ekintza horiek garatzen jarraituko dugu. Euskararen egoerari buelta ematea jarrera aktiboagoa hartzera behartzen gaitu.

Views: 3
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude