Albiste eta informazio interesgarriak 2024ko abuztuak 31

1.- Ikasturte sozial eta politiko berriaren hasiera
Bihar irailean sartuko gara eta ikasturte sozial eta politiko berri batean, gizarte mailako zenbait larrialdirekin erantzunak eskatzen dituztenak atzerapenik gabe, besteak beste, pentsioak, osasuna eta zainketak.
Aurre egin beharreko erronkak oso garrantzitsuak dira, eta ez diegu arreta kenduko; Euskal Herriko pentsiodunok aurre egin beharreko arazoak aztertu eta zehaztu behar ditugu, planteatuko diren aldarrikapenak eta eskariak eta, batez ere, erantzunak eta mobilizazioak prestatu helburuak gauzatzeko.
Erronka eta eskari espezifikoak Euskal Herrian
Orain arte eskaera horri emandako erantzuna, Gasteizko Legebiltzarraren gehiengoak eta Jaurlaritzak erabat errefusatu dute. Eta Iruñeko Gobernuaren eta Parlamentuaren gehiengoaren aldetik, 2025erako 1.080 euroko pentsioa osatzeko nolabaiteko konpromisoa egon da, PFEZaren aitorpeneko kenkarien bidez. Baina ezin da argi eta garbi esan “nolabaiteko konpromisoa” errealitate bihurtuko denik.

Eskaerei emandako erantzuna, orain arte, Gasteizko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren gehiengoak erabat errefusatu du. Eta Iruñeko Gobernuan eta honen partaide diren indarren aldetik EH Bilduko taldearekiko nolabaiteko konpromisoa baino ez da izan: lantalde bat sortzea, lege-neurriak eta arau-aldaketa batzuk sortzeko, PFEZaren aitorpenean kenkarien bidez gutxieneko pentsioei 15.120€/urteko errenta bermatzea (1.080€ x 14) 2025erako. Baina ezin da argi eta garbi esan “nolabaiteko konpromisoa” errealitate bihurtuko denik.
EAEko eta Nafarroako baldintza ekonomikoei esker, gutxieneko pentsioak 1.080€ osatzeko aukera dago, are gehiago azken urteetan Aurrekontuak handitu direnean, Ogasuneko diru-sarrera hobekuntza esanguratsua dela-eta. Hori gauzatzeko arazoa da borondate politikorik eza, EAEn 160.000 pentsiodun baino gehiago eta Nafarroan 50.000 baino gehiago direlarik, gehienak emakumeak, eta diru-kopuru horren azpitik edo oso azpitik bizi direlarik. Irmo borrokatu beharko da ikasturte honetan 1.080€ko gutxieneko pentsioa errealitatea izateko.
Pentsiodunen Mugimenduarentzat funtsezkoa den beste arazo edo erronka Osakidetzarena eta egoitzak, etxeko arreta eta bestelako zaintza-zerbitzuak. Uda honetan, aurrekoetan baino gehiago, ordutegi-murrizketak eta anbulatorioen itxierak, baita EAGenak eta ospitaleetako Larrialdietan murrizketak jasan behar izan ditugu; gainera horiei gehitu behar zaizkie osasun-larrialdietako zerbitzuen ezintasuna eta kudeaketa txarrak sortutako arazoak. Eta hartu diren neurriak, mediku faltak eta gainerakoek eragindako urritasun eta arazo horietako batzuk estaltzeko zera izan da, besteak beste, aparteko orduak gehitzea eta horien ordainketa handitzea. Hori, ahaztu gabe premiazko ebakuntza mediko batzuk osasun pribatura desbideratzea.
Osakidetzaren arazoak ez dira egoeraren araberakoak, egiturazkoak baizik. Eta Gasteizko Gobernu berria “Osasunaren aldeko herrialde-itun” bat proposatzen ari da; ikusiko dugu zertan zehazten den, baina ezin da aitzakia edo koartada bihurtu premiazko neurriak luzatzeko edo ez hartzeko Osakidetzaren gabezia larrien aurrean.
Bestalde, egoitzen arazoak, etxez etxeko arretarenak, etab. erakundeen kezken zirkuitutik kanpo daude, adinekoentzako arreta-premien eta kalitatezko zainketen defentsari buruz egindako adierazpenetatik haratago, ez da neurri zehatzik hartzen, eta horrek aukera ematen du egoitzak kudeatzen dituzten enpresekin egiten diren hitzarmenetan, enpresa horiek onura mamitsuak lortzeko. Gauza bera gertatzen da Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuak (ELZ) kudeatzen dituzten enpresekin egindako akordioekin, erakundeek erantzukizun horretaz ez arduratzeko baino ez dute balio, eta enpresa kudeatzaileak, modu berean, onura pribatuak ahalbidetzeko.

Ekimen zabalak eta anitzak hartzea oso beharrezkoa izango da Osakidetza osasun-zerbitzu publiko eta kalitatezkoa berreskuratzeko, bere profesionalentzako lan-baldintza duinekin. Era berean, adinekoen gizarte-zerbitzuei arreta emateko zerbitzuen kontzertazioen eta pribatizazioen aurrean, horiek izaera publikokoak, unibertsalekoak eta doakoak izatea eskatzen jarraitzea interes eta premia sozial handiko lana da.
Estatuko Kongresuari eta Gobernuari egiteke dauden pentsiodunen eskaerak
Pentsioei buruzko azken akordioak, Gobernuaren, CEOEren, Cepymeren eta CCOO eta UGT sindikatuen artean, hobekuntza partzial txiki batzuk ekarri ditu, baina ez die galgarik jarri azken urteetako narriadura eta murrizketei eta bere helburu nagusia honakoa da: erretiroa hartzeko batez besteko adina luzatzea eta pentsioen kostuak gutxitzea.
Pentsiodunen plataformen eta mugimenduen kasuan, -horien artean EHPM- Estatuko ekintza-unitatean parte hartzen dutenek, eta egiteke dauden oinarrizko aldarrikapenak izaten jarraitzen dute: pentsioetan 2011tik galdutakoa berreskuratzea eta KPIren igoera bermatzea; pentsio minimoak nabarmen hobetzea, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) maila lortu arte; soldata eta pentsioaren ordezkapen-tasa berreskuratzea, pentsioen murrizketen ondorioz jaisten ari dena; generoa-arrakalaz (%37) amaitzea; Gizarte Segurantzaren kontuen auditoria betetzea; 40 urte edo gehiago kotizatuta duten erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak kentzea; pentsioen sistema publikoa bermatzea, kalitatezko enpleguak sortuz eta soldatak eta kotizazioak nabarmen hobetuz; 12/2022 Legea indargabetzea, enplegu-pentsioen planak sustatzeari buruzkoa.
Horrelako ezer ez da izan uztailaren 31n hitzartutako negoziazio eta akordioetan Gobernuaren eta CEOE, Cepyme eta CCOO eta UGT sindikatuen artean. Eta Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroa Elma Saiz Salgadok oraindik ez dio erantzun estatu mailako ekintza-batasuneko pentsiodunen plataformek eta mugimenduek maiatzean egin zioten bilera-eskaera.
Horregatik, mobilizatzen jarraitzea beste aukerarik ez dago, oinarrizko eskaera horiek entzunak izateko. Aurreikusitako eta partekatutako ekimen batzuen artean hauxek dira: deialdi deszentralizatua, irailaren 30ean -astelehena- egingo dena, Adinekoen Nazioarteko Egunaren bezperan eta manifestazio bateratua Madrilen, urriaren 26an.

2.- EHPMak datozen asteetan berriro ekingo die kontzentrazioei, ekimen berriekin
Udan zehar, herri batzuetako Pentsiodunen Mugimenduak jarraitu egin du herriko jaietan aldarrikapenak zabaltzen. Adibide aipagarriena abuztuaren 19an -astelehena- Bilboko Aste Nagusian egindako manifestazioa, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak (BPM) antolatua eta 2.000 pertsona bildu zituena.
Datozen bi asteetan bai hiriburuetan zein Hego Euskal Herriko herri gehienetan (75 inguru), EHPMa presente eta ezarpen nabari dagoenetan, ohiko kontzentrazioak berrabiaraziko dira. Zehazki, Iruñean etzi hasiko dira -irailak 2-; Gasteizen eta Bilbon hilaren 9an eta Donostian hilaren 16an.
Bestalde, irailaren 3an Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren Koordinakundea (EHPM) bilduko da; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ordezkariak bertan izango dira. Bileran aurretik ditugun arazoak eta erronkak aztertuko dira eta datozen hilabeteetarako lanerako plana eta ekimenak ezarriko dira. Plan hori azken hilabeteetan zirriborratu izan da eta bertan sakoneko ekimen batzuk sartu dira, bileran eztabaidatu eta zehaztuko direnak, ondoren herri guztietako plazetako kontzentrazioetan aurkezteko eta partekatzeko. Aldizkari honen hurrengo zenbakietan adosten ditugun ekimenen berri emango dugu.
Protestekin eta mobilizazioekin jarraitzeko gogoa eta prestasuna nabaria da EHPMan. Zailtasunen gainetik, erabateko uste osoa dago borrokaz hobekuntza partzial batzuk lortu direla eta egiteke ditugun eskaerak lortzeko borrokan jarraitzea ezinbestekoa dela, pentsiodunen artean espazioak zabaltzen eta beste sektore sozial eta herrikoi batzuekin aliantzen itun eta ekintza batasuna lortzen oinarrizko errebindikazio helburuen alde, gizartearen gehiengoari axola eta interesatzen zaizkionak.
Horixe da ikasturte berri honetarako aurrean duguna; eta ziur gaude EHPMak ahalegin guztiak egingo dituela helburu horiek lortzeko.
3.- Manifestazioa Laudion auzokide bat hil dela salatzeko, herriko anbulantzia medikalizatuan mediku faltagatik.
Joan den ostegunean, abuztuaren 29an, manifestazio garrantzitsu batek Laudioko kaleak zeharkatu zituen arreta mediko egokia eta beharrezkoa ez jasotzeagatik herriko pertsona baten heriotza salatzeko, eta Osakidetzako egiturazko arazo larriei, bereziki Lehen Mailako Arretan, premiazko konponbideak eskatzeko.
Joan den asteko ostegunetik ostiralerako gauean Laudioko bizilagun bat bihotz-geldialdiagatik hil zen, osasun-laguntza atzeratzearen ondorioz. Arazoa izan zen Laudioko unitate mugikorrak ez zuela medikurik, beraz, Bilboko ZIU mugikorrera jo behar izan zutela ospitaleratzeko, eta azkenean beranduegi izan zen. Gainera, gau horretan bertan, beste pertsona batek ere bihotzekoa izan zuen, eta Bilboko unitate mugikorra itxaron behar izan zuen era berean ospitalera eramana izateko, eta bere osasuna arriskuan egon zen.
Euri zaharraren gainean euri berria ari du
Urtarrilean, Laudioko beste bizilagun batek bihotzekoa izan zuen, eta, azkenean EAGan hil zen, ez zegoen medikurik. Uda honetan zehar 100 aldiz baino gehiagotan zerbitzu hori osasun-larrialdiko premiei ez zaie behar bezala erantzun, Osakidetzako Larrialdietako Taldearen kudeaketa kaskarragatik. Hain zuzen ere anbulantzia medikalizatuak medikuaz ez hornitzean eta 112-Osakidetzako koordinazio zentroen langileen kopurua minimoetan uztean.

Osakidetzako sindikatu guztiek, bereziki Larrialdi-zerbitzuan dihardutenek, irmoki salatu dute egoera hori. Osasun sailburu berriak adierazi du “bere konpromisoa hurbileko eta kalitatezko Osakidetzarekin”. Bere adierazpenak sinesgarriak izateko neurriak hartu beharko ditu arazo hau berehala konpontzeko; horrela jarraituz ikusten ari gara zer ondorio tragiko eragiten dituen.
Pentsiodunen Mugimendutik gure babes eta elkartasun osoa adierazten diegu hildakoen senide eta hurbilekoei, Osakidetzako Larrialdietako Taldearen ezgaitasun eta zabarkeria horiengatik. Era berean, gure babesa eta elkartasuna gaur egun aurrera eramaten ari diren protesta sozial eta herrikoi guztiei.
