Albiste eta informazio interesgarriak           2024ko ekainak 1

Interesgarritzat jotzen ditugulako zabaltzen ditugu pentsiodunen mugimenduko berri hauek

1.- EHPMaren eskaria, hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoei

Europako Parlamenturako hauteskundeak, ekainaren 9an egingo diren hauteskundeak, non Legebiltzar berria aukeratuko den eta hortik sortuko diren Europako botere politikoko erakunde berriak, garrantzitsuak dira. Horietan politika ekonomikoak erabakiko dira, eta, besteak beste, pentsioen sistema publikoak. Horregatik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, joan den astean egindako “Pentsiodunen eta sindikatuen Plataformen Topaketa”ren eztabaidak eta azterketak egin ondoren, interesgarria jo du alderdiengana jotzea. Hain zuzen hauteskunde horietara hautagaitzak aurkeztu dituzten politikariengana gure eskaera bideratu, Europar Batasuneko herrietan pentsioen sistema publikoak bermatzeko, beren funtsezko jardueren programan sar daitezen, hauteskunde-kanpainan, zein hurrengo legegintzaldian. 

Hauexek defendatzeko eskatzen dizkiegun gaiak: gutxieneko pentsio publiko nahikoak, genero-arrakalaz amaitzea eta 40 urte kotizatuekin erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak ordeztea eta indargabetzea. 

Datorren astelehenean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako pentsiodunak (Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea) manifestazioan joango dira alderdi egoitzetara; bertan idazki bat entregatuko zaie planteatzen ditugun eskaerekin.

2.- Soldatak eta pentsioak, txanpon beraren bi aldeak 

Soldatak eta pentsioak estu-estu lotuta daude. Pentsioak kobratzen ditugu, lehenago gure soldaten zati bat Gizarte Segurantzako kotizazioetara bideratu dugulako. Eta hurrengo belaunaldiei ere gertatuko zaie. Egungo sistemarekin gure pentsioak langileen kotizazioekin estaltzen dira. gaur egun jardunean daudenenak, jubilatuta gaudenok egin genuen bezala aurreko pentsiodunen belaunaldiarekin. 

Kalitatezko lanpostuak eta soldata duinak sortzea ezinbestekoa da Gizarte Segurantzaren kutxan diru-sarrera hobeak izan daitezen eta, horrela, pentsio publikoak eta duinak, bai gaurko zein etorkizunerako. Enpresaburuek, finantza-sistemak eta politikari neoliberalek ez dute horri buruz ezer jakin nahi; aitzitik, zahartze demografiko eta defizit publikoaren aitzakia moduan erabiltzen dute pentsioetara diru murrizketa justifikatzen saiatzeko. Hori bai, aldi berean, babestu eta sustatuz pentsio indibidualen eta kolektiboen sistema pribatuak, “enplegu” izenekoak.

Horregatik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak argi eta garbi defendatzen ditugu bi errebindikazioak, aldi berean: pentsio publiko duinak eta kalitatezko enpleguak zein soldata ere duinak.

Espainiako estatuan ez dira onak enplegu-baldintzak eta soldatak

Espainiako Estatua da langabezia-tasan Europar Batasuneko (EB) rankingaren liderra. 2023an %11,6ra iristen zen eta EBko batez bestekoa %6koa zen. Aldi baterako kontratua duten soldatapekoen tasa, nahiz eta %25,4tik %16,5era igaro den, EBko lan-errotazio handiena da. Horrez gain, lan-ezegonkortasuneko lehen postuan dago Espainia, eta baita lan-pobreziako lehen postuen artean ere.

2022an, Estatuaren batez besteko soldata hilean 1.822€ izan zen eta, ADECCOren arabera, EBkoa 2.302€. Hau da, Europakoa baino %20,9 txikiagoa. 

Ezkutuko ekonomia sektore zabalak zergen kobrantza mugatzen du eta Gizarte Segurantzako diru-sarrera

2020ko Ogasun Teknikarien Sindikatuaren (Gestha) txosten baten arabera, Estatuak ezkutuko ekonomiaren ondorioz ez zituen 270.000 milioi euro sartu. Horietatik 60.600 milioi euro zerga saihestuak dira eta 31.000 milioi Gizarte Segurantzari kuotetan iruzur eginak. 

Generoen arteko arrakala oso larria da soldatetan eta pentsioetan

Gaur egun, soldata-arrakala %18koa da Nafarroan, %19,5ekoa EAEn eta Estatuan, oro har, %18. Baina pentsioetan arrakala askoz handiagoa da: %37.

Gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala guztiz bidegabea izateaz gain, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak egindako txostenaren arabera, arrakala hori gainditzeak ez lizkieke pentsio duinagoak ekarriko emakume pentsiodunei soilik, baizik eta Gizarte Segurantzari ere 18.500 milioi euro.

CEOEren, Bankaren eta enparauen gezurrak Pentsioen Sistema Publikoa mantentzeko ezintasunaz

“Baby boom”aren belaunaldiak erretiroa hartzeak gehi lezake pentsioetara bideratutako dirua Barne-Produktuaren Gordina (BPG) %14ra arte. Baina errealitatea hauxe da: 2024ko lehen hiruhilekoan, pentsioen gastua Estatu espainiarra BPGren %11,5 izan da, 2020an Estatu frantsesa %13 zen, Italia %14,11, Grezia %14,5 eta Portugal %13,7 baino ehuneko txikiagoa beraz.

Bestalde, Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak (AIReF) 2050erako salario-pentsioa ordezteko tasa (azken soldata eta jaso beharreko lehen pentsioa) %53,3koa izatea nahi eta defendatzen du. Hau da, pentsioa erretiroa hartu aurreko azken soldataren ia erdira murrizten da, gaur egun ematen den proportzioa baino mugatuago.

Ahaztu egiten dira Estatuko Administrazioak ez dituela egin Gizarte Segurantzari ez zegozkion gastuen diru-itzultzeak. Baita ere kalitatezko enpleguak sustatzeko beharraz, prekarietatearekin amaitzeaz, gizonei eta emakumeei berdintasuneko baldintzak sortzeaz, belaunaldi gazteei etorkizuna ahalbidetzeaz, eta abarrez, Gizarte Segurantzako diru-sarrerak nabarmen handituko lituzketenak. Baina CEOEk, Bankak eta sistema neoliberaleko gainerako eragileek erabat uko egiten diote neurri horiek bultzatzeari eta, aldi berean, beren kanpainak biderkatzen dituzte jendearen kontzientzian barneratzeko gaur egungo Segurtasun- eta Gizarte-babeseko sistema ezin dela mantendu.

Ahaleginak eta ekimenak koordinatzeko beharra, Pentsiodunen Mugimendu eta sindikatuen artean

Soldatak eta pentsioak estu lotuta daude eta txanpon beraren bi aldeak dira. Horrek pentsiodunen, langileen eta sindikatuen mugimenduari beharrizana planteatzen dio, hots, ahaleginak eta mobilizazioak koordinatzen saiatuz, enpleguak, soldatak eta pentsio publiko duinak defendatzeko. 

Ez da beti erraza izaten, are gehiago lehentasuna duten sindikatu batzuen jarreren aurrean, elkarrizketa eta adostasun soziala lehenesten, lantokietako eta kaleko mobilizazioen kontrajarrita. Era berean, kezkatzen gaitu lantokietan lan ez egiteak pentsioen erreformen aurka eta borrokatzeko beharra ez ikusteak, erretirodunen belaunaldi berriei gero eta murrizketa larriagoak izanik.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, gure autonomia eta subiranotasuna galdu gabe eta gure mobilizazioekin jarraitzeko prestutasunaz, interes oso argia dugu enplegu, soldata eta pentsio publiko duinak defendatzeko prest dauden sindikatuekin harremanak eta loturak ehuntzeko. Eta hori gizarte justu eta solidariorantz abiatzeko ikuspegiarekin, aberastasunaren banaketan oinarritua.

3.- Etxekide: elkarbizitzeko era berriak 

Etxekide irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatiba bat da, Iruñeko Txantrea auzoan 25 adineko elkarlaneko ostatu. Proiektu aitzindari bat Nafarroan, eta 2026an errealitate izango dena. Cohousing izeneko formula hori jadanik duela urte asko Europa eta Amerikako herrialdeetan. 

Kooperatibistek diote ez dutela zahartu nahi, ez bakarrik hil, ezta egoitza baten edo beren seme-alaben mende egon, eta bizitzako azken etapa honetan uste dute independenteak izateko modurik onena dela, baina lankidetzarekin, konpainiarekin eta, hala badagokio, espazio hau partekatzen duten pertsonen lagunarteko laguntzarekin. Bakardadeak kezkatzen ditu, arazo oso garrantzitsua izanik, nahita ez denean askoz errazagoa da gaixo erortzea; hitz egiten ez delako, erlazionatzen ez delako, mundu txiki-itxi batean bizi da-eta. 

Parte-hartzea ezinbesteko baldintza da, gobernantza sistema –soziokrazia- pertsona guztiak errespetatzea, gehiengoak eta gutxiengoak ekiditen saiatzen da, eta akordioak adostasunez lortzen dira; talde txikietan banatzen dira (ekonomia, zaintzak, arkitektura, eta abar) kontseilu errektore bat dago, eta kontseilura taldeko ordezkariak joaten dira eta erabakiak hartzeko hileroko Batzar Orokorra. Oraindik ez dira elkarrekin bizitzen hasi, baina abian jarri dute mendi talde bat, zineforum bat, irteera kulturalak… 

Argi dute arreta integrala nahi dutela, pertsona erdigunean oinarrituta. Horren arabera zainketen lehen mailan plan indibidual bat egingo dute, 15 ordu/hilean zaintzeko, eta mendekotasun-maila handiagoa denean, ertaina edo gorakoa, pertsonen kontratazioak egin beharko dituzte zaintzan laguntzeko. 

Erabiltzaile kooperatibistek ez dute etxebizitza jabetzan hartzen, Kooperatiba da titularra; beti lurzoru publikoaren prezioa aurrezten duen titularra. Ekarpenak bakoitzak 30.000€ inguru, kapital sozial gisa (36.000 bikotea bada), eskatutako maileguaren %20. Beren konpromisoak (estatutuak) bere gain hartzen dituzte gerora sortutako mendekotasun-egoerak artatzea, zerbitzu komunak izatea… Eta uztean beste batzuk etorriko dira, filosofia bera partekatu ahal izango dutenak.

4.- Mobilizazioek aurrera jarraitzen dute Berrizen (Bizkaia), hiru medikuak herriko anbulatorioan izateko

Joan den astean mobilizazioak izan ziren herrian, batez ere arratsaldeko manifestazioa, historikoa izan zena, taberna eta denden itxierarekin batera: 1.500 pertsona baino gehiago, 5.000 biztanle baino gutxiago dituen herri batean. 

Eta aste honetan, Udalak asteazkenean aho batez onetsi zuen mozioa, Berrizko pentsiodunen mugimenduak eskatuta aurkeztu zuen EH Bilduk. Mozioan azaltzen zen egoera, hots Herriko osasun-zentroan, non hiru mediku izatetik gaur egun bat bakarrik, eta egoera hori noiz arte mantenduko den jakin gabe daudelarik. Mozio horretan honako hau jasotzen da: “Udal honek Osakidetzari exigitzen dio bi mediku lanpostu hutsak berehala betetzeko Berrizko osasun-zentroan “. Bestalde, atzo, hilak 31, beste mobilizazio bi izan ziren: eguerdiko 12etan elkarretaratze bat anbulatorioaren aurrean eta manifestazioa arratsaldeko 7etan Udaletxetik, aurreko astekoa bezala jendetsua izan zena. 

5.- Pentsiodun eta sindikatuen Plataformen Topaketan onartutako manifestua

Joan den astean Bilbon egindako Topaketaren interesa dela-eta, osorik argitaratzen dugu jarraian. Bilbon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean egindako Topaketan (Sarriko) parte hartu, Manifestua egin eta sinatu zutenak: Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, Estatuko hainbat herri eta komunitatetako pentsiodunen plataforma eta mugimenduak. 

Egun hauetan bilerara joan ziren sindikatuen babesa eta atxikimendua jasotzen ari da. Eta, ondoren, beste sindikatu batzuei helaraziko zaie, bereziki batzarrera joaterik izan ez zuten europarrak, Topaketaren Manifestuarekin bat egiteko. 

Europa Sozialaren eta Herrien alde

Pentsio publiko, duin eta nahikoak

Agiri hau sinatzen duten pentsiodunen plataforma eta mugimenduek eta sindikatuek, EBko hainbat herritakoak, positiboki baloratzen dugu Bilbon (Euskal Herria) egindako TOPAKETAn, eta publiko egiten dugu Europako Batzordearen zein Estatuen zuzentarau eta gomendioetatik inposatzen ari diren pentsio-sistemen erreformei modu partekatuan aurre egiteko erabakia.

Europako herrietako pentsio-sistemen egoera homogeneoa ez bada ere, bat gatoz pentsioei eta banaketa-sistema publikoei dagokienez ezartzen ari diren erreformen ezaugarriak honako elementu hauek direla:

  1. Pentsio-sistema publikoen prestazioen murrizketa progresiboa (PSP), bai soldaten erosteko ahalmena galtzearen eta enpleguaren prekarizazioaren igoeraren ondorioz, bai erretiroa hartzeko behar den adina igotzen duten lege-erreformen ondorioz, pentsioak kalkulatzeko aldiak handitzen dira, hasierako pentsioak murrizten dituzten iraunkortasun-faktoreak sartzen dituzte,  etab.
  2. Estatu bakoitzean indarrean dauden gutxieneko soldatatik gero eta apalagoak eta ez-nahikoak diren gutxieneko pentsioak ezartzea. 2022/2041 Europar Batasunaren Zuzentaraua betetzen ez duten gutxieneko soldatak, oso zorrotzak ez badira ere. 
  3. Genero-arrakala %30 eta %40 artean betikotzea, hori ezabatzeko hartutako neurrien tamaina eskasa dela eta.
  4. Pentsioen ordezko tasa murriztea eta pentsio pribatuak sustatzeko zerga-abantailak eta kotizazio sozialak handitzea.
  5. Gero eta pentsiodun gehiagok ikusten dute beren bizi-baldintzak okertzen ari direla, eta beren pentsioa osatu behar dute, lan-bizitza prekarietatean luzatuz.
  6. Azken batean, enpresa-onurak handitzeko gogo neoliberalak areagotu egiten du langileek sortutako aberastasunaren banaketa ezberdina, ongizate-estatuaren oinarria, salgaien eta zerbitzuen prezioak handituz, soldatak eta pentsioak murriztuz eta emaitza-kontua hobetzeko baliabide publikoak erabiliz. 

Bileran izandako eztabaiden ondoren, eskatzen dugu:

1.- Gure eskubideak eta pentsioak murrizten dituzten erreformen alderdi atzerakoi horiek indargabetzea, eta bereziki, erretiroa hartzeko behar diren urteen igoera, pentsioen erosteko ahalmena galtzea eta pentsioaren gehieneko ehunekoa eskuratzeko baldintzak okertzea.

2.- Europako herri bakoitzean banaketa eta diru-sarrera nahikoak dituzten banaketa eta diru-sarreren PSP bermatzea, pentsiodunek bizi-baldintza duinak eskuratu ahal izan dezaten eta soldataren eta pentsioaren arteko birjartze-tasak, batez ere soldata baxuenak, lan neketsu eta osasungaitzagoekin lotuta baitaitezke, eta,  horrekin, batez besteko bizi-itxaropen txikiagoa eta osasun txarragoa.

3.- Soldata eta pentsioen genero-arrakala ezabatzeko neurri eraginkorrak, bai lan-arloan, bai gizarte-babesaren eta pentsioen arloan. 

Pentsioetan genero-ekitatea lortzeko programa eraginkorra sortzea.

Genero-ekitatea EBren oinarrizko printzipioetako bat bada ere, eta lan beragatiko ordainsari-berdintasunaren printzipioa duela 60 urte baino gehiago sartu zen, 2019an Europar Batasuneko pentsioen arrakala %29,4koa zen. Pobrezia eta gizarte bazterketa pairatzen duten  gehienak emakumezkoak dira: Eurostat-en arabera, 64,6 milioi emakume eta 57,6 milioi gizon pobrezia egoeran daude. 

Pobrezia eta gizarte bazterketa arriskua %22,9koa zen emakumeen artean, eta %20,9koa gizonen artean. Beharrezkoa da Europako Parlamentuaren 2022ko uztailaren 5eko Ebazpena eraginkortasunez betetzea, Europako emakumeen pobreziari buruzkoa, Europako Batzordeari eta Estatu kideei 2030erako jarduera-programa bat eskatzen diena, genero-arrakalaren aurka borrokatzeko helburu zehatzekin. 

Onartezina da soldata-transparentziako arau berriek, hala nola 2023ko martxokoak edo 2021eko urtarrileko genero-berdintasunerako EBk duen estrategiari buruzko ebazpenak, edo diputatuek emakumeentzako pentsio baxuenen arazoari aurre egiteko eskatzen duten eskakizuna, eragin izugarria izaten ari direla eskaera horiek zuzentzen dituzten Europako Batzordearen ekintzarik eza dela-eta genero-arrakala murrizteko. 

4.- Pentsio publiko duinetarako eta banaketako-PSPrako eskubidea Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean oinarrizko eskubide gisa txertatzea.

5.- Berrikusitako Europako Gizarte Gutunean (EGSb) gutxieneko pentsio publiko baterako eskubidea txertatzea, gutxieneko soldatarako ezarritako nahikotasun-irizpideekin, eta, gutxienez, batez besteko soldataren% 60 zehaztean.

6.- 1996ko Europako Gizarte Gutunaren(berrikusia) 12.artikuluan ezarritakoa betetzeko estatuek nahitaez bete behar duten betebeharra indartzea, “Gizarte Segurantzako araubidea maila egokian mantentzeari dagokionez, gutxienez 102 zenbakiko lanaren nazioarteko hitzarmena berresteko beharrezkoa dena”, eta 23.artikuluan, adineko pertsonek gizarte-babeserako duten eskubideari buruzkoa. 

7.- Banakako pentsio pribatuen Europa arteko planak (PEPP) arautzen dituen 2019/1938 Europako Erregelamendua indargabetzea , eta horiek garatzeko, Europako Batzordeak proposatu du estatuek lehendik dauden produktuei ematen dieten tratu fiskal bera aplikatzea, nahiz eta PEPPek ez dituzten betetzen desgrabazio fiskaleko estatu-irizpideak. 

Europako Batzordearen helburua, EBZ (Europako Banku Zentrala) erakundearen eskutik, banakako pentsioen finantza-merkatuan kudeatutako aktiboak handitu nahi ditu, 2018an 0,7 bilioi eurotik 2030ean 2,1 bilioi eurora.

8.- Europako erakundeei plan zehatzak eskatzen dizkiegu, aberastasuna ekitatiboa banatzeko politika eraginkorrak bultzatzeko, Europako herrietan kalitatezko enplegua eta pentsio duinak sortzeko, eta Europako funtsak eskuratzeko modu positiboan garatzeko. 

9.- Banaketa-Pentsioen Sistema publikoak indartzearen aurkako legeak egiten ari diren erreformen aurka oposizio tinkoa azaltzea. 

Europako herri bakoitzean banaketarako PSP indartzearen aurkako legeak egiten ari diren erreformen aurkako oposizioa garatzea.

Belaunaldien arteko banaketa- eta elkartasun-pentsioen sistema gizarte-babeseko eskema baten ardatz nagusia izan behar da lan-etapa amaitu zuten langileentzat.

10.- Europar Batasuneko Estatu kide bateko nazionalitatea ez duten pertsonei pentsio duinak eskuratzeko bermea eskatzen diegu , baldin eta, bizileku- eta lan-baimenak aitortu ez bazitzaieten, ezkutuko ekonomian lan egiten badute, lan- eta soldata-baldintza oso prekarioak eta estatu bakoitzean indarrean dauden legezkoak baino txikiagoak badira. Berehala erregularizatzea eskatzen dugu. Era berean, zirkulazio-askatasuna bermatu behar zaie, kotizazioen totalizazioa aplika diezaieten, estatu kide batean baino gehiagotan lan egin badute. 

11.- Arrazoi horiek guztiak direla eta, EBko herri guztietan mobilizazio partekatua egiteko deia egiten dugu, datozen hilabeteetan zehaztuko direnak.

Eskaera horiek Europako Parlamentuari, Batzordeari eta Europako herrietako parlamentuei aurkeztuko zaizkie, horiek eraginkortasunez bete daitezen.

Azken urteotan pentsiodun eta langile gisa egiten ari garen borrokek erakusten duten bezala, mobilizazioak emaitzak lortzen ditu eta gure helburuak lortzeko bermerik onena da.

Agiri hau sinatu nahi duten pentsiodunen elkarte eta sindikatu europar guztien atxikimenduari irekita, guztion artean pentsio publikoen eta banaketa sistema publikoen murrizketak eta mehatxuak iraultzea lortuko dugu.

Gure eskubideak ez dira adinarekin iraungitzen.

Borroka hau irabaziko dugu. 

Bilbo (Euskal Herria) 2024ko maiatzaren 24a

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude