Albiste eta informazio interesgarriak 2024ko ekainak 15

1.- Eskuinak eta eskuin muturrak Europako Parlamentuan duten boterea sendotu dute
Europako Parlamenturako igandeko hauteskundeen emaitzak eskuinaren eta eskuin muturraren finkatze politikoa dakar. Indar politiko horiek bankuen eta botere ekonomiko handien interesak ordezkatzen dituzte eta, beraz, Europako herri guztien gehiengo sozialaren eskubide sozial eta demokratikoen murrizketak are gehiago areagotu daitezke eratuko diren erakunde politiko berriekin. Eta horien artean Euskal Herria dago, noski.
Murrizketei buruz hitz egiten dugunean, pentsio, soldata, zerbitzu publiko eta babes-zerbitzuen sistema publikoetan aplikatzen saiatuko dira, baita askatasun demokratikoetan. Europako sistema politikoetan arriskua ikusten dugu gero eta autoritarioagoak baitira: emigrazioa arbuiatzen dute, ez dituzte eskubideak babesten eta bakea eta herrien aitorpena defendatu beharrean, herri palestinarrarekin egin beharko luketen moduan, politika militarista sustatzen dute, gastu militarrak handitzen gastu sozialen ordez.
Maiatzaren 23 eta 24an egin genuen Pentsiodunen eta Sindikatuen Plataformen Topaketan, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Bilbao), agerian utzi genuen, besteak beste, Euskal Herrian, Estatuan, eta Europako herri guztietan pentsio eta soldaten sistema publiko duinen beharra. Eta ekainaren 3an, astelehenean, Euskal Herriko pentsiodunok alderdi politikoek Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean dituzten egoitzetara joan ginen aurrez aurre gutun bat ematera; bertan zera eskatzen genien: hauteskunde kanpainan eta hurrengo Europako Parlamentuan gure eskariei erantzuna ematea.

Alderdi batzuek ia berehala adierazi ziguten prest zeudela eskariak defendatzeko. Orain, aukeratuak izan diren euskal europarlamentariei dagokie aldarrikapen horien defentsa irmo planteatzea. Hala ere, Europako parlamentu berrian emango diren indar politikoen erlazioekin, ezin da espero oihartzun handirik izatea.
Entzun eta kasu egin diezaguten, Euskal Herriko pentsiodunok, Espainiako Estatuko herrialde batzuetako eta Europako beste herrietakoekin batera, mobilizatu egin beharko dugu pentsio publikoen sistema duinak defendatzeko. Aldi berean, soldatekin estuki lotuta daudenez, ez dago beste aukerarik mobilizazioak eta bestelako ekimenen bidez, harremanak eta loturak estutzea langileekin, sindikatuekin eta beste sektore batzuekin, prest badaude horiek mantentzeko edota hobetzeko.
2.- Renfek neurriak hartu behar ditu mugikortasun urriko pertsonak trenetara sartu ahal izateko
Badira aste batzuk Aiaraldeko eta Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak Renferen C-3 linean, Urduña eta Bilbo artean, neurriak hartzeko kanpaina bultzatzen ari direla, mugikortasun murriztua edo zailtasun fisikoak dituzten adineko pertsonak geltokietan trenetara sartu ahal izateko, ibilbide hori egiten duten trenetara.
Eskaera horren alde mozioak aurkeztu dituzte hainbat udaletan, trena igarotzen eta geltokiak dituzten herrietan. Orain arte, mozio hori Laudio, Ugao eta Arrigorriagako udaletan onartua izan da. Bidebieta-Basaurikoan ez zen osoko bilkuran eztabaidatu ere egin, argudiatuz “udalez kanpoko” gaia zela; horrek pentsiodunen taldearen haserrea eta protestak eragin zituen, osoko bilkuran zeudenen artean. Urduñako, Amurrioko eta Arrankudiaga-Zolloko udaletan ere aurkeztua izan da, Bilbokoan bezala; azken honetan, aurreikuspenen arabera, osoko bilkuran aztertuko da ekainaren 27an.
Azken asteetan trena igarotzen den herrietan sinadurak biltzen egon dira, banakako erreklamazioei erantsiko dizkietenak, eta etzi, astelehen 17an, aurkeztuko dira geltokietan. Ekimenarekin batera pentsiodunen kontzentrazioak izango dira Urduña, Amurrio, Laudio, Ugao, Arrigorriaga, Bidebieta-Basauri eta Bilboko Renfeko geltokien aurrean.
Protesta eta elkarretaratze horiekin, informazio-orriak eta pankartekin joango direlarik, saiatuko dira ahalik eta informazio gehien ematen C-3 linea horretako erabiltzaileei eta herritar guztiei Renfek sortutako gizarte-arazoaz, mugikortasun urrikoa duten pertsonek pairatzen dutena mugikortasun-arazo fisikoak dituzten adinekoena, gurasoak trenetara haur-kotxetxoez sartu ahal izateko eta haien mugikortasun eta gizarte-harremanen beharrak asetzeko. Egiten ari den promesetatik haratago, eta tren berriekin arazo hori konpontzeko duen borondateari buruz, Renfek bakarrik egingo du kasu konturatzerakoan protesta sozial gogorra dagoela konponbideak eskatzen.

3.- BPMak Bizkaiko Ogasun eta Finantzetako foru diputatuarekin aurreikusitako bilera
Joan den ekainaren 5ean, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak bilera bat eskatu zion Itxaso Berrojalbiz BFAko Ogasun eta Finantza diputatuari, pentsiodun mutualistei egiteke dauden ordainketei buruz, eta zenbait zalantza dituela gaia argitzeko, pentsiodunen talde honi gehiegi ordaindutakoa konpentsatzeko. Hain zuzen argitu nahi diren gai esanguratsuenetako batzuen artean honakoak daude:
- Bizkaiko Foru Aldundiak ordainketa hori kalkulatzeko erabiliko duen behin betiko formula
- 2019tik 2022ra urteetako diru-kopuruak ordaintzeko gutxi gorabeherako datak
- Zer gertatuko den, behartuta ez egoteagatik, Errenta Aitorpena egin ez duten pertsonekin
- Zer gertatzen den alarguntza-pentsioa dutenekin
Era berean adierazi zitzaion pentsiodun askok eskatua dutela kobrantza horien ordainketa, bai aurretiko erreklamazioez zein 2023ko Errenta Aitorpenean, eta premiazkoa dugula ezagutaraztea bere sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako erabakitako behin betiko prozedura. Bestetik, epeak agortzen ari dira eta gustatuko litzaiguke bilera hori ahalik eta lasterren gertatzea.
Ekainaren 10ean, Foru Aldundiko Ogasun sailetik eskaera horri erantzunez, bilera hori uztailaren 9an egitea proposatu zuen eta BPMko ordezkaritza joango da.
4.- Osasun Publikoaren Defentsarako Plataformen protestak eta mobilizazioak Barakaldoko Rontegiko Osasun Zentroa
Atzo, ostirala, Barakaldoko Osasun Publikoaren Defentsarako Plataformak (BOPA) Rontegiko Osasun Zentroaren aurrean elkarretaratzea egin zuen, udako ohiko murrizketak gero eta ugariagoak direla salatzeko eta gero eta osasun-zentro gehiagori eragiten diotela. Aurten Osakidetzako 339 zentroetatik murrizketak 184ra zabalduko direla salatu zuten, iaz baino 70 gehiago; hirukoiztu egin da murrizketa horiek hasi zirenetik. Bizkaian murrizketen hazkundea %26koa da, ondorioz zentroen itxiera puntualak eta arreta-ordutegien murrizketak ekarriko ditu.
Halaber, salatu egin zuten murrizketen denbora-tartea luzatu egin dutela. Horrela aurtengo udakoa ekaineko lehen astetik hasi da eta irail osoan zehar zabalduko da. Bestalde, oso kezkatuta agertu ziren, medikurik gabeko osasun-zentroak ere ugarituko direlako, arreta kalitatea okertuz eta pazientearen segurtasuna eta osasuna arriskuan jarriz. Kalkulatzen da EAGetan (Etengabeko Arreta Gunea) udan ez dira 1.000 lan-txanda beteko, eta horietan ez da bermatzen lantalde osoa.
Osasun eskumen gehiago Lan-Mutualitateei transferitzeko hitzarmenaren aurkako protesta Bilbon
Bizkaiko Osasun Publikoaren Defentsarako Plataformek elkarretaratzea egingo dute Eusko Jaurlaritza aurrean Bilbon, datorren asteartean, ekainaren 18an, 11:00etan, honako hau exijitzeko: ez dezala inolako akordiorik edo hitzarmenik sinatu Lan Mutualitateekin, jardunean dauden langileen osasun eskumenak transferitzeko; bertan behera uztea Mutuek langilearen historia klinikoa eskuratzea, ahalegina erraztuko dielako lanaz kanpoko kausak topatzen, lan-jatorria hainbat kalte ukatzeko; eta Mutuek langileentzako zerbitzu eta arreta guztiak Osasun publikora itzultzea.

Hitzarmen hori errefusatzen dute, osasun publikoa pribatizatzeko beste urrats bat delako eta negozio pribatuari mesede egiten diolako, mutualitateen prestazioen %20 osasun pribatura desbideratzen modu zuzenean eta iruzurrez; horrek esan nahi du dirua ematea erakunde pribatuei beren jarduerak ordaintzeko, osasun publikoaren deskapitalizazioa eta ahultzea, eta horren ondorioz, arreta emateko baliabide gutxiagorekin kalitatezko baldintzetan artatzeko haurrei, adinekoei eta langabeei; gainera bi osasun-sistema sortuko ditu: bata beharrezko baliabide guztiekin langileen alta medikoak bizkortzeko, eta bestea deskapitalizatua eta baliabiderik gabe biztanle guztientzako.
Elkarretaratzea Gasteizen, Lehendakari berriaren inbestidura egunean
EAEko osasun publikoaren aldeko herri plataformek elkarretaratzea egingo dute Eusko Legebiltzarraren aurrean ekainaren 20an, goizeko 9etan, Lehendakari berria izendatzeko egunean, Imanol Pradales ziur aski. Bertan agerian utziko dute Imanol Pradalesek Osakidetza hobetzeko konpromisoa hartua duela, baina Osakidetzako zuzendaritzak oraingo arazoak eta narriaduraren aurrean neurri batzuk hartzen hasi beharrean, orain arte egin duen gauza bakarra uda honetarako murrizketak iragartzea izan da, aurreko urteetan ezagututakoak baino ugariagoak.
Hori dela-eta, zera adieraziko dute: “Ez dugu promes hutsik behar“, baizik eta benetako eta premiazko konponbideak Osakidetzaren egitura-arazoentzat. Hori dela eta, sailburu berriari bilera bat eskatuko dio krisi honetatik ateratzeko zer asmo dituen ezagutzeko, eta gure proposamenak eskainiko dizkiogu: besteak beste, Lehen mailako Arreta indartzea, bere presupostua gehituz eta plantilla nahikoa ahalbidetzen duen osasun-aurrekontua guztira %25 arte handituz, horrela gaixotasunaren prebentzioan eta osasuna sustatzean oinarrituta, hurbiltasunezko arreta eskainiz, genero-ikuspegiarekin, eskuragarritasun ona bermatuko duena eta osasun mentaleko baliabideak handituko dituena.
5.- Pobrezia Nafarroan
Nafarroako Pobreziaren Aurkako Sarea kezkatuta dago Foru Komunitatean pobrezia-arriskuan daudenen kopurua azken urtean handitzeagatik, Estatistikako Institutu Nazionalaren azken inkesta bizi-baldintzei buruz. Inkesta horren arabera biztanleriaren %14,5etik %17,2ra igo da, hau da, ehuneko 2,7 puntuko igoera. Datu oso kezkagarria da prezioen eta inflazioaren igoera kontuan hartuta; horrek esan nahi du jende askok 10.088 eurotik beherako diru-sarrerak dituen etxekoen unitate batean bizi dela kontsumo-unitate bakoitzeko (840,6 euro 12 hilabeterako). Eta pertsona ahulen parte-hartze politikoa aldarrikatzen dute, garapen inklusibo eta iraunkorra lortzeko.
Joan den astelehenean, gizarte-bazterketako egoeran zeuden pertsonak parlamentariekin bildu ziren, beren beharrak eta eskariak azaltzeko helburuaz. Bilera “30 urte gizarte aldaketaren aldeko SAREA” lelopean egin zen, Sarearen bere 30. urteurrenean, non puntu garrantzitsuenetako bat den pertsona kalteberen parte-hartze politikoa sustatzea.
Behin bilera amaituta, Unai Hualdek -Nafarroako Parlamentuko presidentea- eta Andrea Corerak -Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako SAREAko presidentea- zera azaldu zuten, jarduera hori “praktika politiko egokitzat jo zuten, gizarte-errealitate desberdinak ezagutarazteko: kasu honetan, gizarte-bazterkeriari lotutakoa, eta, beraz, uste dugu funtsezkoa dela Nafarroan horrelako topaketak sortzea”.

Hualdek fokuan jarri zuen Ganberak duen konpromisoa, aurreko legegintzaldian sinatu zena, Pobrezia eta desberdintasunaren aurkako Nafarroako Itunarekin, eta gaur egun ere indarrean dagoena: “batez ere une hauetan baztertuta dauden pertsonen azken ehunekoak txarrera egin dute-eta. Espero dugu datu horiek leheneratzea plan estrategiko hau abian jartzean” bultzatu zuen.
Era berean, Sareko presidenteak adierazi zuen Nafarroak funtsezko erronka bat duela: Politika publikoak gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei egokitzea: “ezinbestekoa da bidezko eta kalitatezko politiken diseinuan parte hartu ahal izatea”, nabarmendu zuen ordezkari politikoen eta pertsona hauen arteko topaketa sustatzearen garrantzia, pertsona guztien beharrak kontuan hartzeko, kalitatezko politika publikoak diseinatzerakoan. Beste alde batetik, Sarearen 30. urteurrena ospatzeko hainbat jardunaldi, hitzaldi eta ekintza egingo dituzte, egoera sozial hori eragiten duten arazoei buruz herritarrak sentsibilizatzeko helburuaz.
6.- Mobilizazio handia Gasteizen, Txagorritxuko Larrialdien kolapsoaren aurka
Joan den larunbatean, Txagorritxuko Larrialdien kolapsoaren aurka protesta egiteko manifestazio handi bat egin zen Gasteizen. Mila pertsona inguru bildu zituen, horien artean Larrialdietako langileak eta Gasteizko Pentsiodunen Mugimenduko kide talde zabala.
Mobilizazioan parte hartu zutenek salatu zuten Taxorritxuko larrialdiak erabat kolapsatua zela, segurtasun-istiluak izan zirela eta langilerik ez zegoela. Era berean, adierazi zuten urteak daramatzatela mobilizatzen Lakuako Gobernuak Arabako hiriburuan ezarritako osasun-murrizketak salatzeko, eta horrek Txagorritxuko Larrialdien saturazioa areagotu besterik ez duela egin.
Osakidetzaren arazoen eta narriaduraren beste adibide bat da, eta Osakidetzako zuzendaritzak uda honetarako osasun-arretan programatu eta abian jarri dituen murrizketei gehitu behar zaie. Langilerik eza estaltzeko, aparteko orduak egitea besterik ez zaio bururatzen, ordainketa handixeagoarekin.
7.- Protestek aurrera jarraitzen dute Berrizen, eta Zumaian hasten dira anbulatorioetan medikurik ez dagoelako
Azken asteetan, Berrizen izandako protesta eta manifestazio masiboen berri eman dugu, mediku bakarra zegoelako herriko anbulatorioan, hiru urte zituztenean eta behar zituztenean. Joan den igandean, Europako Parlamenturako hauteskundeak zirela eta, herriko pentsiodunen mugimenduko kideek mahai bat jarri zuten bozketa-zentroaren lekuan, sinadurak biltzeko eta hiru medikuak itzultzea eskatzeko. Botoa ematera joan zirenen babesa masiboa izan zen, eta hurrengo bi egunetan biltzen jarraitu zuten sinadurekin batera 1.785 sinadura bildu zituzten 4.700 biztanleko herri batean.

Asteazkenean, sinadura horiekin, Galdakaoko Ospitalera joan ziren, eta Osakidetzako ospitaleko gerenteari eman zizkioten. Lankide pentsiodunek eskatuta, gerenteak erantzun zuen ezin diotela erantzun falta diren bi medikuak betetzeko eskaerari, ez dituztelako. Ostegunean, beste elkarretaratze handi bat egin zen Berrizko anbulatorioaren aurrean, herriko pentsiodunen mugimenduak deituta. Herriko jendearen haserrea izugarria da, arazoa ez baita konpontzen, eta protestekin jarraitzeko prest daude.
Zumaian ere argi gorriak piztu dira anbulatorioaren egoera kaskarragatik. Joan den maiatzaren 30ean, Udalean aho batez onartu zen mozio bat Osasun Zentroaren egoera salatzeko eta bertako langileei laguntzeko, sei medikuk egin beharko luketen lana bi medikuk bakarrik egin behar dutelako, gehiegizko lan-karga jasoz eta pazienteei arreta egokia emateko ezintasunarekin.
Mediku bakoitzak 1.500 pazienteko kupoa izaten du, eta gaur egun Zumaian kupo hori 4.500era igo da. Bi pediatra daude, baina batek bakarrik artatzen du aurrez aurre, eta 15:00etatik aurrera ez dago medikurik pazienteak artatzeko. Etengabeko Arretako Zentroak ixten ari dira, eta gertu dutena, Zarauzkoa ere bide horretatik doa, ez baitira medikuak kontratatzen ari. Lehen edozein patologiarekin joan zitekeen, eta asteburuetan 24 orduz egoten zen irekita. Orain Donostiako ospitalera joan behar duzu, 29 minutura baitago.
Mendaroko ospitalea 26 minutura dago, baina osasun-zentro txikiagoa da, eta Elgoibartik datorren anbulantzia medikalizatuak 23 minutu behar ditu. Bihotzekoa baduzu, anbulantzia medikalizatuak 8 minututan egon beharko luke, baina 23 minututan iristen da. Horregatik guztiagatik, ZUOPA (Zumaia Osasun Publikoaren Alde) izeneko plataforma sortu da. Lehenengo mobilizazioa joan den astelehenean egin zen, hilak 10, anbulatorioaren aurrean, eta Zumaiako pentsiodunen taldearen ekimenez egindako elkarretaratzea izan zen. Laster mobilizazio gehiago izango dira.
