Albiste eta informazio interesgarriak 2024ko urtarrilak 27

Interesgarritzat jotzen ditugulako zabaltzen ditugu pentsiodunen mugimentuko berri hauek

1.- 40 urtetik gora kotizatuta justifikatu gabeko zigorrak erretiro aurreratuengatik

Espainiako Gobernuak aitortzen duenez, Gizarte Segurantza eta Gizarteratze Ministerioaren datuak kontuan hartuta, gaur egun Estatuan 865.439 pertsona daude (hamarnaka mila EAEn eta Nafarroan) aldez aurretik erretiratuak, bizi osoan bere pentsioetan murrizketa handiak jasaten dituztenak, 40 urte edo gehiago kotizatuak izan arren. 

Erretiro aurreratu horien kopururik handiena honako arrazoi hauengatik izan da: enpresen itxierak, berregituraketak, etab. Horietako batzuek 20 urte baino gehiago daramate erretiratuta eta beren lanpostuak utzi behar izan zituztenetik hil arte sufritzen %30eko edo gehiagoko penalizazioak pentsioetan, 40 urte edo gehiago Gizarte Segurantzan kotizatu arren.

ASJUBI/40k (aldez aurretik erretiratuen kopuru handi bat biltzen duen elkartea) urteak daramatza zigor horiek baliogabetzeko borrokan. Hainbat erakunde autonomiko eta alderdiren babesa jaso du, baita egoera hori berriz aztertuko zela, neurri batean behintzat. Baina oso kale eginda sentitzen dira. 

ASJUBI/40ko iturrien arabera, 2023an eta 2024an nahitaezko erretiro aurreratuak %26ko murrizketa dakarkie 41 urte eta 6 hilabete (baina 44 urte eta 6 hilabete baino gutxiago) kotizatuta dituztela egiaztatzen dutenei, hau da 61 urterekin, legezko erretiroa baino lau urte lehenago hartu behar izateagatik.

Eta nahitaezko erretiro aurreratua 63 urterekin gertatzen bada murrizketa %13koa izango da lanaldi luzeetarako, 41 urte eta sei hilabeteko kotizatuta; eta %12koa 44 urte eta 6 hilabete edo gehiago kotizatuta pertsonen kasuan. 

Hainbeste urtez borrokan egon ondoren, aldez aurretik erretiratutako pertsonak -gehiago nahitaezko erretiratuen kasuan- 40 urte edo gehiagoko kotizazioaz, penalizatuta ez egoteko ASJUBI/40ko ordezkariek honakoa salatu dute “desengainu handia hartu dugu pentsioen erreformaz, lehenengo eta bigarren faseetan, biak ere, orduko ministroa zen José Luis Escrivák diseinatua, eta UGT eta CCOO sindikatuek berronetsia”. Eta ikusi dutenez Estatuko Gobernuak ez diela beren beharrei kasurik egiten, itxaropena galdu dute; hori dela-eta aspaldi Europako erakundeen aurrean arazoa planteatzea erabaki zuten eta Europako Parlamentuak dagoeneko izapidean onartua du Espainiako Estatuaren aurkako kexa, karrera profesional luzeetan koefiziente murriztaileak direla-eta.

Era berean adierazi dute Espainiako legediak diskriminatu egiten dituela eta “alderatze bidegabekeria” ezartzen diela, funtzionario edo polizia bezalako kolektiboen aurrean. Azken hauek bai, 35 urte pasatxoko kotizazioez, erretiroa har dezakete 60 urterekin eta ez dituzte zigortzen. 

Gure ustez, lanean egon den edozein langilek 40 urtez kotizatuz gero, %100arekin erretiroa hartzeko eskubidea izan beharko luke. Horregatik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua bere egiten eta defendatzen ari da ASJUBI/40ren eskariak.

2.- Zer dago bizitza garestitzearen atzean? Enpresen mozkin tarteak

Joan den astean mahai-inguru bat egon zen Iruñean SASOIAk antolatuta (Pentsiodunen Mugimenduko mobilizazioetan parte hartzen duen pentsiodun elkartea). Bertan, gaur egungo bizitza garestitze zakarraren jatorria eta ondorioak aztertu zen; enpresa-marjinen erantzukizuna agerian geratu zen garestitze izugarri horretan, eta horrek pentsiodun eta gazteengan dituen ondorio birrintzaileetan. Bertan, Juan Carlos Longas, Nafarroako Unibertsitate publikoko (NUP/UPNA) Ekonomia irakaslea eta Edurne Larrañaga, Zientzia politikoetan lizentziatua eta Ipar Hegoa fundazioko kidea. 

Longas-ek inflazioaren jatorria ardatz izan zuen, arazo oso gogorra dela adieraziz, oso larria modu desorekatuan pertsona ahulenei eragiten baitie. Arazo suntsitzailea bere ondorio indartsu eta aldakorrengatik. 

Nabarmendu zuen egonkortasun-aldi batetik gentozela, aldi horretan enpresa-marjinak ekoizpen-kostuen murrizketan oinarritzen ziren. Baina egoera hori aldatu zen Covid 19aren pandemiagatik, hornikuntza-kateen deslokalizazioaz, eta Ukrainako gerragatik, erregaien, ongarrien eta elikagaien salneurrietan. Inguruabar hori baliatu dute enpresek beren mozkin tarteak handitzeko, prezioen igoerara joz. Horrek eragin handiagoa izan du errenta baxuetan altuen aurrean, lehenengoen artean gazteenak, lan-prekarietateagatik, eta adinekoenak. 

Inflazioa geldiarazteko hartutako neurriak, hala nola zuzeneko laguntzak, erregaiak diruz laguntzea, elikagaien BEZa murriztea edo moneta-politika murriztailea, ez dira eraginkor izaten amaitu. Inflazioa “errenten aldeko borroka da”, eta kapitalak irabazi egiten du, Nafarroan errentaren banaketan %53k jasotzen duena, eta %47k soldatek. 

Bestalde, Edurne Larrañagak bizitzaren garestitzearen ondorioak aztertu zituen. Adierazi zuenez, aurreikuspen ekonomikoen arabera, 2024an atzeraldia izango da eurogunean, horrek eragina izango du EBn aplikatzen diren politika ekonomikoetan (Europako Batasuna). 

Prekarietate handia nabarmendu zuen, Hego Euskal Herrian 25 eta 64 urte bitarteko pertsonen artean %53,2k ez dute “bizitza duin baterako diru-sarrerarik”. Gainera, pentsiodunek “prekarietate-indizea zabaltzen dute”, 1.080€ko edo hortik beherako pentsioa dute %33k eta horietatik %68 emakumeak dira. Beste ondorio bat da soldaten eta pentsioen erosteko ahalmenaren galera, bizitza kostu handiaren aurrean. 

Zerbitzu publikoen pribatizazioa aipatu zuen, esparru horretan azpimarratu zuen: “egoitza pribatuek publikoak baino Administrazioen finantzazio handiagoa jasotzen dute”. Kontsumoari dagokionez, etxeetan behera egin duela nabarmendu zuen, diru-sarreren ehuneko handiagoa bideratu behar baita etxebizitza bezalako gaietara, elektrizitatea, baita elikagaiak, eta alkoholik gabeko edariak, neurri txikiagoan. Hori gertatu da izan ere, “gutxiago kontsumitzen dugu, nahiz eta gehiago gastatu” prezioen igoera neurrigabeagatik; eta aisialdi, kultura, jantziak eta oinetakoak erosteko gastua behera egin du ondorioz. 

Etxebizitzari buruz era esan zuen, etxebizitzarako eskubidea “luxuzko artikulu” bihurtu dela, izan ere, “urte gehiago behar dira etxebizitza bat jabetzan eskuratzeko”, Nafarroan oraingoan 43 urte, 2019an baino bi urte gehiago. Alokairua, berriz, egoera ez da askoz hobea, soldataren gero eta zati handiagoa erabili behar baita, %37ra iritsi arte. 

Azkenean azpimarratu zuen ezberdintasunak hazten ari direla, izan ere, ” soldatek BPGrekiko behera egin dutenez, pobreziaren arriskua %17,1ean dago, hau da, “2008tik %20ko igoera”.

3.- “2024 borroka urtea izango da, ez gara geldituko!” 

Eslogan horrekin, Urretxu-Zumarragako 24/7 herri plataformak bere protestak eta mobilizazioak berrabiarazi ditu. Hiru urte daramatzate borrokan eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan Urgentziak izateko Urola Garaia eskualdean. Pandemian zehar zerbitzu horren murrizketak bere horretan dirau ordutik eta 2024. urte honetan plataformak argi du bere “fronteak jarraitzen dutela ez irekita solik” baizik eta biderkatuta Larrialdietatik Lehen Arretara. 

Lehenengo Covid-19a izan zela salatu dute, orain profesional falta, baina hasi-hasieratik osasun publikoaren kaltearen aurrean aurkitzen gara. Mundu guztiarentzako oinarrizko eskubide unibertsal gisa defendatu beharrean, “desberdintasun sozialaren” faktore bihurtu da; dirua duenak arreta pribatua jaso dezake, eta ez duenak arreta publikora jo behar du, non murrizketak gero eta handiagoak diren. Aldi berean batzuek negozioa egiten dute osasun arretaren pribatizazio gero eta handiagoarekin. 

Errealitateak ez duela gezurrik esaten nabarmendu dute, eta kontsulta izateko itxaron-zerrendak erakutsi dizkigute, kasu askotan telefono bidezko arreta presentzialaren ordez eta, Legazpin gertatu den bezala, ordezkatuak izan ez diren medikuen erretiroak. Eta profesionalen falta horren adibide dramatiko gisa jartzen dute duela bi aste Laudion gertatua: bizilagun bat hil zen bihotzekoak jota anbulatorioan, bi erizainen arretaz, baina medikurik ez zegoen. 

Uste dute herritarren mobilizazioak bere tresnetako bat izaten jarraituko duela, hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenean, 18:00etan, jadanik hasiak diren kontzentrazioekin jarraituz, anbulatorioaren aurrean. Aurreikusitako beste jarduera urte hasiera honetan mahai-inguru bat izango da eta otsailaren 14an egingo dute, 19:00etan, Zelai Arizti Aretoan. Dagoeneko parte hartuko dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta Satse sindikatuak. Bestalde datozen hilabeteetan eskualdeko manifestazioa aurreikusi dute, eta martxa bat Zumarraga, Urretxu eta Legazpiren artean. 

Era berean, adierazi dute “bilera-sorta bat egiten ari direla talde politiko guztiekin eta udalen inplikazioa eskatzen jarraituko dugu gure herrietan, Osasun Publikoaren aldeko borrokan”

4.- CEBEK Bizkaiko patronalak enpleguko BGAEak bultzatzea proposatu du 

Geroak Gipuzkoan duen ereduari jarraituz, CEBEK, Bizkaiko patronalak, enpleguko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE) negoziazio kolektiboaren bidez bultzatu nahi du Bizkaiko 140.000 inguru langileentzat. Geroa kontratatuko ahalko lukete osa dezaketen erakundearen inbertsioak  eta burutuko dituen zerbitzuak kudeatzeko. 

Ekimen hau Gizarte Segurantzako ministro ohiaren erreformaren esparruan txertatzen da, enpleguko BGAEak José Luis Escrivák (12/2022 Legea), iaz sustatua. Baina 2018an Unai Rementeria Bizkaiko orduko ahaldun nagusiak eta, ondoren, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak, 2019an, laguntza fiskalen bidez horiek sustatzeko interesa adierazi zuten. Aldi berean, CEBEK, Bizkaiko eraikuntzaren hitzarmena ere erreferentziatzat hartuta, zeina berritu egin baitzen 16.000 langilerentzat iazko abenduaren amaieran, estatu-esparruko akordioa barne hartu zuen eraikuntzaren sektorean, zeinean CCOOk eta UGTk sinatutako pentsioen plan osagarria baitzen. 

CEBEKek eta enpresek kenkari fiskalak eskatzen dituzte PFEZn eta baita sozietateenean. Eusko Jaurlaritza dekretu bat prestatzen ari da une honetan, noski BGAEak sustatzeko, laguntza fiskalak arautu ditzan, nahiz eta BGAEek foru-aldundiek eta haien segurtasun juridikoak zehazten dituzten. Eusko Jaurlaritzari dagokion dekretua soilik, ez baitu Gasteizko Legebiltzarraren onespenik behar eta laster onar daitekeena. 

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hainbat aldiz adierazi du BGAEen aurkako iritzia, langileen artean desberdintasunak sortzen dituztelako; Gizarte Segurantza publiko eta kaudimenduna izatearen garrantzia ahultzen dute, guztiontzako pentsio publiko eta duinak bermatzeko; gainera, gizarte osoak egiten duen herritar guztientzako kalitatezko zerbitzu publikoak izateko ekarpenetik eratorritako laguntza fiskalekin murriztuz. 

5.- Animoa eta ilusioa Santurtziko pentsiodunen manifestazioan

Joan den astelehenean, Meatzaldeko (Meatzaldea) eta Ezkerraldeko (Ezkerraldea) pentsiodunen mugimenduak berriro ekin zion eskualdeko manifestazio tradizionalari. Oraingoan, Santurtzin, 600 pentsiodunek hartu zuten parte, eta herriko kaleetan zehar ibili ziren, gogo handiz, parte-hartze handiz eta ilusio handiz, bete gabe ditugun aldarrikapen guztiak lortzeko.

Harro agertu ziren Fatima Bañez Iraunkortasun Faktore ospetsuaren %0,25 bertan behera uzteagatik eta iragartzen ziren murrizketen zati bat geldiarazteagatik. Salatu zutenez, egungo %3,8ko igoerak ez du uzten azken urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzen, eta, beraz, 21/2021 Legearekin kendu diguten konpentsazio-ordainsaria irmo exijitu zuten. Era berean, gutxieneko pentsioek miseria izaten jarraitzen dute, batez ere emakumeei eragiten diena. Hori dela eta, 1.080 €-ko gutxieneko pentsioa osatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Ez zuten ahaztu Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta osasun publikoa defendatzen jarraitzeko deia egin zuten, gaur, larunbata, 12: 00etan Portugaleten egingo den manifestazioari babesa emanez. Azkenik, Portugaleteko pentsiodunen ohiko zapiarekin itxi zuten ekitaldia.

Views: 3
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude