Apirilaren 18a, Pazienteen Eskubideen Europako Eguna hain zuzen

Loli Pisón Ochoa de Eribe

¡paper bustia besterik ez da!

Pazienteen Eskubideen Europako Egunaren jatorria Herritartasun Aktiboaren Sarea erakundetik sortu zen. 2002. urtetik aurrera, Gaixoen Eskubideen Gutunaren bidez, Europa osoko gaixoek izan behar dituzten hamalau eskubideak aldarrikatu zituen, eta horiek behar bezala onartu eta bete behar dituzte osasun-zentro guztiek, hala nola ospitaleek, klinikek eta beste osasun-leku batzuek.

Horrekin lortu nahi da arreta medikoko zerbitzuak ekitatiboak eta berdintasunezkoak izatea Europako herritar guztientzat. 2007tik aurrera lortu zuen Europako Parlamentuak data hori egutegi ofizialean sartzea.

Pentsiodunok baieztatzen dugu Osasun Sistema Publikoak, definizioz, kalitateko eta doako osasuna bermatu behar duela herritarrentzat, “ordaindu” egiten dugulako gure zergen bidez eta Gizarte Segurantzara bideratutako soldaten portzentaje batekin.

Sare publikoa desegitea ez da kasualitatea. Duela 34 urte hasi zen pribatura bideratzen 1986. urteaz geroztik, Osasungintza Lege Orokorra onartu zenean Estatu Espainiarrean. Geroago, 15/97 Legea onartu zenean, inbertsio-funtsak, aseguru-etxe pribatuak, itunak eta osasun-sistematik esternalizazioak sartu ziren, eta, horren ondorioz, lan-baldintzen debaluazioa, ohe-kopuruaren murrizketa, itxarote-zerrenda luzeak eta arretaren atzerapena gertatu ziren.

Covid19ren krisiak are nabarmenago utzi ditu pribatizazio horren ondorio guztiak, batez ere mendekotasunaren eta zerbitzu soziosanitarioen arloan. 

Frogatu da ez dela egia osasun pribatuaren eredua eraginkorragoa denik, eta gastuak kontrolatzen direnik; guztiz kontrakoa gertatzen da.

 Astelehenero eta mobilizazio puntualetan plazetan izaten garen adineko emakumeok, eta, bizi dugun egoeragatik edo hainbat arrazoirengatik ezin direnak egon, gainontzeko pentsionistek bezala, ederto badakigu negozio pribatua eta osasun publikoa bateraezinak direla.

Aurrez-aurreko osasun-arreta behar dugu, larrialdietako zerbitzu irekiak, 65 urtetik gorako proba mediko espezifikoak, denboran luzatu gabeko osasun-kontrolak. Zerrenda osatzen segi genezake, egunez-egun gure osasun sisteman, publikoan hain zuzen, gertatzen ari dena zerrendatzen jarrai genezake, pertsona guztientzat kalitatezkoa eta solidarioa izan beharko lukeena. Ez diote “murrizketa” deitzen, hori asko da. Berregokitzapenak, protokoloak, prebentzioa, baliabideen berrantolaketa…, hitz hutsak, osasun publikoa desegitea besterik esan nahi ez dutenak.

OSASUN PUBLIKOA EZ DA SALTZEN,  

OSASUN PUBLIKOA DEFENDATU EGITEN DA.

Eta beti, Gutxieneko Pentsioa 1.080 euro. Gutxieneko Soldata 1.200 euro.

Emakumeok aurrera!! 2021eko apirilaren 26aa, astelehena

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude