“Arabako Pentsionistak Lanean” elkarteak ordainketa automatikoak eskatu ditu Auzitegi Gorenaren 255/2023 epaiaren bidez.

ARABAKO PENTSIONISTAK LANEAN ELKARTEAK (AIARALDEKO PENTSIODUNAK) HONAKO ESKAERA HAU AURKEZTEDU AUZITEGI GORENAREN 255/2023 EPAIAREN ONDORIOZKO ORDAINKETAK OFIZIOZ EGITEAREN ALDE, DAGOKIEN ERREKLAMAZIO ESKAERA EGIN BEHARRIK GABE, 2018. URTEKOAK BARNE.

Auzitegi Gorenaren 255/2023 epaiaren ondorioz, otsailaren 18koa, bidegabez jasotako dirua itzul dakien eskubidea dute 1979ko urtarrilaren 1a baino lehen, erretiroagatik edota baliaezintasunagatik, Lan Mutualitateetan kotizatu zuten pentsio-hartzaileek.

Itzulketa hori eskuratzeko, idatziz eskatu behar da. Prozesu osoa Errenta Aitorpenean oinarrituta egiten da. Itzulketen kalkuluetarako, Gorenaren epaia eman aurreko bost urteak zenbatzen dira, hau da, 2018, 2019, 2020, 2021 eta 2022 urteak.

2023 urteko ordainketa Foru Ogasunak egin die ukitu guztiei, ofizioz (aurretiazko eskabiderik gabe), 2024 urtean egindako Errenta Aitorpenaren bidez.

Azaroan eskaera 2024ko ekainaren 25a baino lehen egin zutenei hiru ordainketa egin zaizkie 2018, 2019 eta 2020 urteetako errenta aitorpenen kontura. 2021 eta 2022 urteko errenta aitorpenari dagokion ordainketa, ukitutako batzuei, abendu honetan egin dela dirudi.


Azken urteotan hildako pentsiodunen oinordekoek dagozkien kopuruak kobratzeko eskubidea dute.

Arabako Foru Aldundiak azken bost urteetako errenta aitorpena egin bada soilik ordaintzen ditu ordainketa horiek. Erreklamazioa 2024ko ekainaren 25az gero egiten bada, 2018ko ordainketa galduko da.


Alabaina, ehunka pentsiodun dago hainbat arrazoigatik Foru Ogasunari diru kopuru horiek ordaintzeko eskatu ez diona.

Adineko pentsiodunik askok, bakarrik bizi denak, egoitzetan dagoenak, aholkatzeko eta laguntzeko inor ez duenak, ez du epai honen berri izan; beraz, pentsiodun horientzat ezinezko izango da diru hori kobratzea, gaur egungo eskakizunagatik, erreklamazio-eskaera idatziz egin behar dutelako nahitaez.

Ez gara hitz egiten ari Aldundiak pertsona batzuei, pentsiodun batzuei, ematen dizkien diru-kopuru batzuei buruz. Pentsiodun hauenak diren diru kopuru batzuei buruz ari gara, EUREN DIRUA DENA, 2018, 2019, 2020, 2021 eta 2022 urteetako errenta aitorpenetan modu irregularrean atxiki zaiena (eta aurrekoetan, legez preskribatu badira ere).


ESKAERA

Aurreko guztia kontuan hartuta, eta Auzitegi Gorenaren 255/2023 epaiaren ondoriozko ordainketak dagozkien pertsonek jaso ditzaten, ARABAKO PENTSIONISTAK LANEAN elkarteak Arabako Foru Aldundiari eskatzen dio:

LEHENENGOA.

– Auzitegi Gorenaren 255/2023 epaiaren ondoriozko ordainketak ofizioz eginak izan daitezen, dagokien erreklamazio-eskaera egin beharrik gabe, Bizkaian eta Gipuzkoan egin den bezala.

BIGARRENA.

– 2018. urtea ere sartzea, ondorio guztietarako.

HIRUGARRENA.

– Azken urteetan hil diren pentsiodunen jaraunsle eta kobratzeko eskubidea duten pertsona guztiei postaz jakinaraztea zorraren ordaina erreklamatzeko aukera dutela.


Gasteizen, 2024ko lotazilaren 16an.


ARABAKO PENTSIONISTAK LANEAN (G01496868)

Views: 10
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude