Babestu elkarteak Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuaren dimisioa eskatu du.

Bere interesagatik, Babesturen komunikatua osorik argitaratzen dugu.

BABESTU ELKARTEA

Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi jakinarazi du egoitza-zentroetako familiek oso aldeko iritzia dutela 2020an. Babestuk honako balorazio hau egin nahi du Gizarte Ekintzako diputatu Sergio Murillo jaunak zuzentzen duen arloak egindako inkestei buruz egindako adierazpenei buruz eta foru-erakundearen kudeaketari buruz egindako azterketari buruz.

Foru-laguntzaren balorazioa egiteko senideei egindako inkestetan emandako datuek opakotasun handia erakusten dute, galderak, nork egiten dituen eta egindako metodologia erakutsi gabe. Horrek guztiak baliorik gabe uzten du azterketa, eta fidagarritasun eta zorroztasun gutxi ematen dio. BFAk 2020ko udaberrian egindako kudeaketari buruz emandako datuak oso lagin txikia dira, eta horren ebaluazioak Aldundiaren iritziak zorroztasun eta oinarri gutxirekin elikatzen ditu. Era berean, babestuk familia-kopuru handi samar baten artean egindako inkestan, BFAk pandemiaren lehen olatuan egindakoa baino handiagoa, REMENTERIA jaunak gobernatutako foru-kudeaketa txartzat jotzen zen.

Inkesten emaitzetan senideek langile gehiago eskatzen dituzte, baina datu hori ez dute azaldu nahi izan. Denok dakigu zein garrantzitsua den ratioa handitzea, pandemia osoan ez dute ratio hobetzeko proposamenik egin. Babestuk behin baino gehiagotan ratioa igotzea premiazkoa jo du kalitatezko zaintza izateko. Gure senideak bakardadean eta isolamenduan egon dira ia urte bete. Argi dugu langile gehiago kontratu izan balira kutsatu gutxiago egongo zirela, protokoloak behar bezala bete ahal izango zirelako. Baina Aldundiak ez du zaintzaren kalitatea lehenesten, aurten ere iazko aurrekontua ezarri du pandemia garaian, ez du inolako esfortsurik egin aurrekontua handitzeko bestelako inbertsio nahiago ditu, ez du egoitzetan hobekuntzaren beharrik ikusten.

Aldundiak adinekoen egoitzetan eskainitako kudeaketaren balorazioaren emaitzak ez datoz bat pandemiak iraun zuen bitartean sortutako egoerarekin; izan ere, egoitzetan hildakoen kopurua guztizkoaren erdia izan daiteke Bizkaian. Sinesgaitza da BFAk gaur egun hain argi izatea inkestetan datuetan egiten duen kudeaketa, eta ezin izatea eskaini zentroetako hildakoen benetako kopurua; are gehiago, Osakidetzak ukatu egiten ditu Bizkaiko egoitzetako heriotzen datuak.

Osasun Sailak esaten du pandemia osoan 788 hildako egon direla eta Aldundiak lehengoan 302 eta bigarrenean 215. Datuak ez dira berdinak eta ez dakigu zergatik ari diren informazioa ezkutatzen.

Aldundiaren inkestek ez dute galdetzen zer iritzi duten egoitzetan dauden COVIDeko biktimen senitartekoek, Bizkaiko Foru Aldundiak, laguntza-zentroek eta horretarako irekitako zentroek emandako tratuari buruz.

Atzo bertan Barakaldoko Vitaliseko senideek komunikabideetan aipatu zuten bi aldiz taldeka kexak jarri dituztela bai egoitza berari eta Aldundiari. Azkeneko lau hilebeteetan senideek benetako drama eta larritasuna izan dute, komunikabidean hainbat kasu azaldu dituzte bizi duten egoera larria. Enpresak orain arte subentzionatuta zeuden zerbitzuengatik ere orain kobratu nahi dizkie adibidez psikologia, fisioterapia eta logopedia zerbitzuengatik.

Balorazioak ez ditu aintzat hartzen jasotako kexak. Gaur egun ez dakigu zenbat kexa egon diren pandemian, zenbat aztertu diren eta zenbat emaitza lortu diren. Jakin dugu pandemia osoan 365 ikuskapen egon direla, hau da, bi egoitza bakoitzean.

Oraindik ez dakigu zer gertatu den Zamudioko Truiondo egoitzan ( 98 kutsatu), Muskizeko Marcelo Gangoitin (95 kutsatu) eta Txurdinabarrin (165 kutsatu). Ermuako Abeletxen 50 hildako egon dira eta oraindik senideek astero erreklamatzen dute ikerketa egitea eta zergaitia argitzea. Pasa den ostiralean PSOEK eta EAJK bat egin zuten eta Bizkaiko Batzar Nagusitan uko egin zioten ikerketa orokorra egiteari. Kasuak egon direla eta ez dela ikertu behar adierazi zuten.

Babestuk Sergio Murillo Gizarte Ekintzako Ahaldun Nagusiaren dimisioa eskatu nahi du, COVIDeko hildakoen datuak ezkutatu eta manipulatzeagatik, ikerketa gehiago ez irekitzeagatik, senideen erreklamazioei kasurik ez egiteagatik, ia egoiliar guztiak kutsatuta egon diren zentroetan esku ez hartzeagatik eta bigarren olatu honetan COVIDeko hainbeste hildako saihesteko muturreko neurririk ez hartzeagatik

Bilbon, 2021eko otsailaren 23an

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude