BATAK ALA BESTEAK GOBERNATU, PENTSIO PUBLIKOEN ALDE BETI

Pentsioen Sistema Publikoa soldata-ordainsariez elikatzen da. Hala ageri da Kontabilitate Nazionalean eta BPGan. Ulertzen behar da lan-merkatuaren barruan edo bizitzari eusteko ezinbestekoak diren zereginetan lan egiteak, ordaindutako zerbitzutzat hartzen ez direnean, duintasunez bizitzeko aukera eman behar diela gizonei eta emakumeei lan-bizitzan zehar, bai eta zahartzaroan edo erretiroan ere.
Gizarte Segurantza, beste erakunde edo ministerio batzuk bezala, ez da sistema ekonomiko bat berez. Jakina, kontabilitate propioa erabiltzen dute Estatuko Aurrekontu Orokorrek esleitzen dizkioten diruetan oinarrituta. Ekonomia osoaren parte dira. Horregatik, Pentsio Sistema Publikoaren arazoen konponbidea jarduera EKONOMIKOAN dago, eta ez kontabilitatean soilik.

Pentsio-sistema kotizazioetatik elikatzen da, eta sozietate osoak ordaintzen dituen zuzeneko eta zeharkako zergen ministerioen aurrekontuak: %85 Soldata Errentetatik ateratzen dira. Pentsioen diruzaintza-arazoak artifizialki eta interes handiz eraiki dira, besteak beste, duela hamarkada batzuetatik hona egiten ari diren gastu bidegabeen bidez, eta pentsioen zati bat pribatizatu nahi duen bankuen patroien kanpainaren bidez.
Langileen mugimenduaren garapena, eta XX. mendearen hasieran gizarte-babeserako arauak eta erakundeak sortzea, hala nola Aurreikuspeneko Institutu Nazionala, Derrigorrezko Langileen Erretiroa, Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Nahitaezko Asegurua eta beste batzuk, Oinarrien Legean eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean sartu ziren 1963an eta 1966an, baina langileen borroka iraunkorra izango zen, hirurogeita hamarreko hamarkadan, irabazien banaketa hobetu zuena, Gizarte Segurantzako pentsiodunen kopurua eta pentsioak handituz ( hauek, hirukoiztu egin ziren 1972 eta 1977 tartean), jendarteari babesa soziala emateko oinarriak finkatuz, frankista diktaduraren ondoren.

Gizarte Segurantzak, akatsak izan arren, lan eskerga eta orokorra egin du erretiratutako adinekoen pobrezia eta eskasia desagerrarazteko, eta gizarte osoa eta, bereziki, langileak babestuko dituen sistema bat ezartzeko. Izan ere, hainbat belaunaldiren langile-borroken emaitza eta konkista izan da. Azken 40 urteetan erakutsi du PSP-ak onura handiak ekarri dizkiola ekonomiari eta gizarte osoari, baina oraindik ere tratu diskriminatzailea izan du emakumeekiko, eta hori gainditu beharra dago.
Esan daiteke Banaketa Pentsioen Sistema Publikoa gizartea babesteko jarduna etengabe hobetzearen emaitza dela; gizartearen erronka aldakorrei egokien erantzuten dien bilakaera. Eboluzio horretan jarraitu behar da, horregatik gure borroka. Horregatik, 1080ko Gutxieneko Pentsioa eskatzen dugu, genero-arrakala atzeraezin konpontzea, edo 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen eta 2010eko eta 2012ko lan-erreformen alderdi atzerakoiak indargabetzea. Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 1080 euroko gutxieneko pentsioak osatzea eskatzen jarraitzen dugu.

Mutualitateek, Funts Pribatuek, BGAEek, errenta handienei bakarrik egiten diete mesede. Izerdia, odola eta malkoak kostatu ziren konkisten aldean atzera egitea esan nahi dute. 26/1985 Legearekin hasitako murrizketei, gutxieneko kotizazio-urteak eta oinarri arautzailea kalkulatzeko urteak gehituz, greba orokor batekin erantzun zitzaien, baina 2011-2013ko erreformetan jarraitu dute, eta anomalia bat dira Gizarte Segurantzaren babes-ekintza etengabe hobetzeko prozesu historikoan.
Hau guztiagatik, MAIATZAREN 29an, larunbata, mobilizazio handia egingo dugu estatuko erkidego eta herri guztietan, PENTSIO PUBLIKO DUIN ETA NAHIKOAK DEFENDATZEKO ETA MURRIZKETAK ETA PRIBATIZAZIOAK BAZTERTZEKO. Gure aldarrikapenei jaramon egin diezaien lehen astindua emango diogu Gobernuari. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari arreta emango diegu, gutxieneko pentsioak 1080ra osa ditzaten.
BATAK ALA BESTEAK GOBERNATU, GUK PENTSIO PUBLIKOAK DEFENDATU
Pentsionistak Araba 2021ko maiatzak 17

