BESTE URTEA PLAZETAN

  Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak LAUGARREN URTEURRENA OSPATZEKO (urtarrilak 15) Bilbon, Donostian, Iruñean eta  Gasteizen, 2018an hasitako mobilizazio jendetsuen. Urte hauetan, milaka eta milaka pentsiodun kalean izan gara, eta gobernuek Pentsioen Sistema Publikoaren etorkizunari buruz hartutako erabakiak baldintzatu ditugu. 2013ko pentsioen erreformaren funtsezko bi neurriak eraginik gabe geratzea lortu genuen:

1- Pentsioak Birbalorizatzeko Indizea aplikatzeari utzi zitzaion (PPren erreformaren %0,25).

2- Iraunkortasun Faktorea indarrean sartzea atzeratu zen.

3- Gainera, gure ekintza ezinbestekoa izanda, eskubide batzuk berreskuratu ziren, adibidez 52 urtetik gorakoen subsidioa, LGSaren igoera, eta abar.

Guk argitu dugu, Gizarte Segurantzaren sistema publikoa guztiz bideragarria dela eta pentsioen diruarekin ezin dela Aurrekontu Orokorrei dagokion gasturik ordaindu. Gure mobilizazioek gure pentsioak are gehiago murrizteko aurreikusita zeuden neurriak posible izatea eragotzi dute.

Egindakoaz harro gaudela ospatuko dugu, eta gure pentsioak eta belaunaldi berrienak bermatu arte borrokan jarraituko dugula iragarriko dugu. Estatuko gobernua osatzen duten alderdien promesak ez direla bete, ez pentsioen arloan, ez lanaren arloan, gaitzesten dugu.

Aitzitik, onartu berri den pentsio-erreformak ez ditu indargabetzen 2011ko erreformako pentsioen murrizketak (erretiro-adina handitzea, kotizazio-aldiak handitzea pentsioaren % 100 eskuratzeko eta oinarri arautzailea kalkulatzeko); KPI errealaren araberako pentsioen errebalorizazio-indizea KPIaren urteko igoeraren batez bestekoarekin ordezten du; horrek, 2021ean, % 3 murriztuko du gure erosteko ahalmena. Murrizketa horiek estaltzeko Belaunaldien Arteko Mekanismo berriarekin  datoz.

Gure aldarrikapen gehienak erreformatik kanpo geratu dira; gutxieneko pentsioek aldarrikatzen ditugun 1080 euroetatik urrun jarraitzen dute; soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakala betikotzen da, eta ez dira indargabetzen 40 urte kotizatutako erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak, murrizketen alternatiba gisa Estatuko Gobernuak konpromisoa hartzen du pentsioen sistema osagarria garatzeko finantza-erakundeen esku.

2018an PPren Gobernuarekin egin genuen bezala, PSOEren eta Unidas-Podemosen Gobernuari gure oinarrizko eta premiazko aldarrikapenei erantzuteko eskatzen diegu:

–  2011, 2013 eta 2021 erreformen alderdi atzerakoiak indargabetu egin behar dira, eta ez dira aplikatu behar.

– Eskatzen dugu KPI errealaren igoera berehala aplikatzea 2021eko atzerapenean eta pentsioen errebalorizazioan.

– 1080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1200 euroko LGS. 

– Genero arrakalarekin bukatzea. Alarguntza pentsioa % 100.

– Ez dago pentsio duinik soldata duinik gabe; konpromezuak bete egin behar dira eta PPren Lan-Erreforma indargabetu.

Dei berezia egiten diegu pentsiodun, langile eta, oro har, gizarte guztiei Euskal Herriko kaleak betetzeko, PSP eta Pentsio publiko duin eta nahikoak, soldatak eta lan-baldintza duinak bermatzeko.

BERDIN DIO NORK GOBERNATU, GUK PENTSIOAK DEFENDATU

Gasteiz, 2022ko Urtarrilak 3

Spread the love

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.