Bidegabekeria batekin amaitu: alarguntza-pentsioa = pentsio osoaren % 100.

Alarguntza-pentsioa jada existitzen ez den gizarte-eredu baterako pentsatuta zegoen. Erretiro-pentsio propioa bihurtu beharko litzateke.
Alarguntza-pentsioa 1900eko urtarrilaren 30eko Lan-Istripuen Legean jasota dago. Francok ez zuen alarguntza-pentsioa sortu. Hurrengo urteetan, zenbatekoa handitu eta baldintzak hobetu ziren.
Familia edo bizikidetza-unitate batean, pentsioaren eragilea hil ondoren, bizirik irauten duenak pentsio osoa jasotzeko eskubidea duela aitortzea bidegabekeria batekin amaitzea da, bereziki kotizatzen ez duten emakumeekikoa, denboratan iraun duena.

Era berean, pentsioaren sortzaileak pentsio osoa izango badu, bikotekidea hiltzen denea, bizirik irauten duenak pentsio horren %100 jasotzeko eskubidea izan beharko du, sortzailea pentsioduna bazen; edo oinarri arautzailearen %100, jardunean bazegoen. Onuraduna pentsioaren sorreran partaide izan dela aitortu behar da, batez ere emakumeen kasuan, etxekoandreen rolean, ezarritako lan-banaketa tradizionalean.
Ondorioz, egungo oinarri arautzailearen %60tik oinarri horren %100era igotzea aldarrikatzen dugu alarguntza-pentsioetan, gurea bezalako banaketa-sistema batean ezar daitezkeen errenta-eskuragarritasunari buruzko baldintzekin. Gaur egungo baldintzekin, alarguntza-pentsioen %16 baino ez dira gaur egun oinarri arautzailearen %60 eskuratzen dutenak. Funtsean, DSBEren osagarriak xurgatzen direlako eta 65 urte izan behar dituztelako.

Erreklamatzen dugu: oinarri arautzailearen %100eko alarguntza-pentsioa izatea, eta, hala ere, pentsio hori 1080 eurora ere iristen ez bada, Gasteizko gobernuak osagarri bat aplika dezala, legez aplikatzen ez duten bitartean, ez baitugu itxaroteko adinik. Eskumenak, gaitasuna eta baliabideak dituzte.
Eta ez dezagun ahaztu injustizia sozial handia dakarrela milaka emakume zaharrek pentsio propiorako eskubiderik ez izateak, gure bizitza osoan familia- eta gizarte-zaintzan lagundu ondoren.
Euskal Autonomia Erkidegoko alarguntza-pentsioen %96 emakumeek jasotzen dute, eta zenbatekoa ez da hilean 700 eurora iristen.
Gutxieneko pentsioa 1080 euro, gutxieneko soldata 1200 euro.
Emakumeok aurrera!!!
