Bilboko TAOko araudi berriari EZ esaten diogu, gure mugikortasuna eta autonomia pertsonala mugatzen dituelako

Bizkaiko pentsiodunen artean 20.000 inguru ezgaitasun iraunkorragatik gara pentsiodun eta horietatik portzentaia handi bat mugikortasun urriko pertsonak gara.

Beste edozein pertsonak bezala, ezgaitasunen bat dugun pertsonok, eta batez ere, mugikortasun urria daukagunok, zoriontasunez eta eginkizunez betetako bizitza edukitzea espero dugu, eta gure nortasuna eta izatea garatu.

Gure egunerokoan beste edozeinek burutzen duen edozein eginkizun egiteko, hau da, unibertsitatera joan, ikastetxera seme-alaben eta biloben bila joan, edozein jolas- jardueratara, gure terapietara joan, edo kirola egitera joan nahi badugu, garraiobide egokitu baten beharra dugu, erabiltzeko erraza eta ezgaitasuna duen pertsonarekiko abegikorra. Eta kasu gehienetan, garraio publikoak ez ditu ezaugarri horiek betetzen.

Hori dela eta, garraio pribatua, autoa, premia handiko tresna da gure egunerokoan, laguntza teknikoa da, makulua edo gurpildun aulkia diren bezalaxe, eta ez erosotasunagatik erabiltzen dugun tresna.

TAO berriak ez ditu gure beharrak kontuan hartzen, eta, horren ordez, dirua biltzeko grina lehenesten du. Kobratzen digu. Desgaitasuna duten pertsonen diru-sarreren maila batez bestekoa baino askoz txikiagoa den arren, aparkatzeagatiko gainkostuarekin zigortzeak pobretze handiagoa ekarriko digu, gure ibilgailua mugitzeko laguntza tekniko gisa erabiltzera behartuta gaudelako.

Aparkatzeko denbora eta tokiak murrizten dizkigu, eta, beraz, gure mugikortasuna eta autonomia pertsonala mugatzen ditu, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen legearen espiritua urratuz. Lege horrek administrazio publikoak behartzen ditu mugikortasunaren arloan desgaitasuna duten pertsonen eskubideak bereziki babestera.

Araudi berri horrekin Bilboko Udalak, autotik atera eta makinetaraino joan-etorria egitera BEHARTZEN gaitu, hain zuzen ere, zailtasunez burutzen dugun hori egiten behartzen gaitu, tratu txar instituzionala eraginez ezgaitasuna dugunoi.

Araudi berri horrek, diskriminazio anizkoitza eragiten digu. Zer dela eta anizkoitza?:

– Hainbat denbora-tarte eta kostu ezartzen ditu, txartelaren titularra gidaria den edo ez kontuan hartuta, desgaitasuna edo mugikortasunik eza ibilgailuaren titularra izatearen edo gidabaimena izatearen mende egongo balitz bezala.

– Diskriminazio ekonomikoa eragiten du. Gutxien duena gehiago pobretuko du, eta horrek aberatsen eta pobreen arteko desberdintasun handiagoa ekarriko du.

– Irisgarritasun diskriminazioa sortuko du ere bai. TAO berriak mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna ez du bermatuko. Hau da, irisgarritasun arazo handiak eta garraio-publiko egoki gutxiago duten pertsonen garraioa oztopatuz. Bilbo irisgarritasuna bermatzen ez duen hiriburu bat izango da, eta areagotuko du pertsona nagusi eta mugikortasun urriko pertsonek jasaten duten “efecto manzana” delakoa. Hau da, nork bere etxe ingurutik mugitzeko beldurra handituko litzateke.

Kezkatuta egon beharko genuke, lotsa eragin beharko liguke, Bilbo izango baita Euskadiko hiriburu bakarra non mugikortasun urriko pertsonei aparkatzeagatik kobratu egingo diena. Gainera, Bilbok aurrekaria (negatiboa) ezarriko du eta eredu izango da Bizkaiko gainontzeko udalerrietan antzeko neurriak hartzen has daitezen. Irisgarritasun unibertsala eta gure autonomiarako dugun eskubidea mugatuta geratuko da.

Hori guztiagatik, uste dugu Bilboko Udalak baztertu egin behar duela TAOren araudia berria, mugikortasuna arazoak eta ezgaitasunak dituzten pertsonenganako atala, alegia. Arartekoak2018ko gomendio orokorrean esaten zuen bezala, orduko TAOa diskriminatzailea zela eta ez zuela bermatzen pertsonen arteko berdintasuna. Bada, gaur egungoa are diskriminatzaileagoa da.

Eta eskari hau luzatu nahi diogu Bilboko Udalari, Estatuko eta Europako beste edozein herri eta hiriburutan bezalaxe, mugikortasun urriko pertsonek edozein aparkatzeko toki erabili ahal izatea, doan, eta denbora murrizketarik gabe Europako Estazionamendurako Txartelaz identifikaturik egon beharko du.

Sinatzen du: Bordillo Aplastao kolektiboak.

Views: 7
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude