|

Bilbon, 2020ko maiatzaren 18an

Bi hilabeteko konfinamenduaren ondoren, non astelehenetik astelehenera leiho eta balkoietan mobilizatzen jarraitu dugun, gaur Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak hemen kalean eta Bizkaiko beste herri askotan, gure haserrea erakutsi nahi dugu pandemia honek adineko pertsonengan eta pentsiodunengan eragiten ari den ondorioengatik. Bizkaiko Zahar-Egoitzetan, apirilaren amaieran eta Foru Aldundiak berak emandako datuen arabera, 247 izan dira kutsatzeagatik hil direnak eta 30 kutxatu susmagarri bezala hildakoak,

Badakigu horietako gehienak bakardade osoan hil direla, haien hurbilekoen azken agurraren kontsolamendurik gabe. Gure elkartasuna eta laguntasuna familia horientzat guztientzat.

Gaur hemen gaude, mendekotasunaren arretarako zerbitzuen ardura, funtsean, Foru- Aldundiena delako, baina ezin dugu alde batera utzi, Zahar-Egoitza pribatuen zein itunpekoen jabe edo kudeatzaile diren patronalen erantzukizunaren larritasuna. Esan nahi dugu, gertatutakoa, iragarritako drama baten kronika dela.

Pentsiodunok urteak daramatzagu salatzen mendekotasunaren arretarako Sisteman izandako murrizketak. Zerbitzu Publiko bat pribatizatzeko joera inposatu digute. Lege bidez ere, eskubide unibertsal eta subjektiboa izan behar zuena, ez da horrela izan, ez da horrela gaur ere. Mendekotasuna duten adinekoei etxean ematen zaien arreta eta adinekoen egoitzetan bizi direnek jasotzen duten zerbitzua, jada eskasak ziren pandemiaren aurretik, eta pandemiak bere gordintasun osoa azaleratu baino ez du egin, duela bi hilabeterarte ezkutuan zegoena.

Gure haserrea adierazi nahi dugu muturreko egoera horri aurre egin behar izan diotelako osasun arloko profesionalek. Hori ere pandemiaren aurreko protestetan iragarritako beste kronika bat izan da. Hori dela eta ordaintzen ari diren prezioa onartezina da. Lan-baldintza egokiak eskatzen ditugu, beren lana duintasunez eta profesionaltasunez egin ahal izan dezaten. Egoera hori ere pribatizazio-politiken eta azken urteetan izan den lanpostu-murrizketen ondorioa da. Duela aste pare bat Rementeria jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusiari, premiazko neurriak hartzeko eskatu genion. Berehala, Aahar-Egoitzetako erabiltzaile eta langileen eskura jar zitezen pandemia geldiarazteko eta sendabidean jartzeko behar ziren prebentzio eta sendatze- bitarteko guztiak. Idazki horretan ere Rementeria jaunari erreklamatzen genion gizarteari zor zaion informazioa ezagutaraztea: Egoitzen eta etxez etxeko laguntzaren egoera osoa, egiazkoa eta objektiboa; egoiliarren eta langileen osasuna bermatzeko

mpbkomunikazioak@gmail.com

hartu diren neurriak, eta Zerbitzu Publikoa negozio pribatu bihurtu duen eredu baten gabeziei aurre egiteko eta horiek konpontzeko aurreikusitako planak.

Baina gaur egun , zoritxarrez, isilunea besterik ez dugu jaso. Horregatik gaude hemen, guk eta gizarte osoak beharrezko informazioa izan nahi dugulako, egoitzetan Covid- 19aren pandemiarekin gertatutakoa berriz errepika ez dadin, neurriak hartzea aldarrikatzeko.

Agerikoa da Arreta-Egoitzak eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak 180o-ko bira eman behar dutela, langileek, senideek, sindikatuek eta pentsiodunen elkarteek aspalditik eskatzen duten bezala. Gizarte eta osasun krisi honek agerian uzten du lehentasun politikoak ez daudela pertsonengan eta Zerbitzu Publiko unibertsal eta Kalitatezkoen garapenean oinarrituta. Pertsonak, baita adinekoak ere, bizi-baldintza duinak izatea lortzea ez da politika publikoen erdigunean egon, eta orain ondorioak pairatzen ditugu. Adinekook, eskubide guztiak eta berezko beharrak dituzten pertsonak gara, eta ezin dira alde batera utzi. Ezin dugu onartu, gure behar eta eskubideekin negozioa egiten jarraitzea eta bitartean gu, gure ingurunetik urrun dauden zentroetan ezkutatzea. Erantzunen zain jarraitzen dugu eta kalean jarraituko dugu, Pentsio Publiko duinen Sistema Publikoa, Zerbitzu Publiko Unibertsalak eta mendekotasunaren arretarako zerbitzu soziosanitarioen sare publiko eta unibertsala defendatzen.

Ez dugu onartuko urteetako lan eta borrokaren bidez lortutako guztia, pikutara joatea.

BIZKAIKO PENTSIODUNENE MUGIMENDUAK

Views: 1
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude