COVID-19ak eragindako mundu mailako krisiak are gehiago areagotu ditu ezberdintasun sozialak, batez ere emakumeoi dagokigunez.

Loli pisón Ochoa de Eribe

Adineko pertsonak abandonatuta egon gara. Zahartzaroa “argi eta garbi feminizatuta” dago. Emakumeak dira nagusi bizitzako etapa horretan, eta %32an gainditzen dute gizonek.

Eta ez da bat-batean sortu den arazo bat, ez da izan alarma-egoera horren etorrerarekin, ez eta kutsatzeko edo ez kutsatzeko beldurragatik bakarrik. Bakarrik geunden.

Emakume pentsiodun gisa oso profil apala daukagu, pentsio eskasakin eta gizarte-laguntzen menpe. Igogailurik gabe gure etxebizitzetan eta, askotan, berogailurik gabe.

 Pentsio-eskubideen arloko arrakala %39koa da batez beste, eta ezberdintasun iraunkorrek sortutako desoreken emaitza da, alde batetik, soldatei eta enplegua lortzeari dagokienez, eta, bestetik, diskriminazioaren eta lan-merkatuan emakumeon eta gizonen arteko soldata-arrakalaren ondorioz. Pentsioen arloko arrakala hori oztopo bat da emakumeon independentzia ekonomikorako eta Pobrezia-mugaren azpitik erortzeko arrazoietako bat da. Beraz, beharrezkoa da neurriak hartzea emakumeok pentsio duinak eskuratzeko aukera berdinak izan ditzaten bermatzeko.

Miseriak belaunaldien ezberdinetan isladatzen denez, gizarte-bazterketari eta pobreziari aurre egin behar dieten neska eta mutil gazteen egoerari heltzea erabakigarria da pobreziaren feminizazioari aurre egiteko.

        1080 euroko Gutxieneko Pentsioa 

      eta 1.200 euroko Gutxieneko Soldata eskatzen ditugu!

Erretiratutako eta pentsiodun emakumeok dei bat egiten diegu emakume guztiei (gazteei eta adinekoei) aldarrikapen horrekin bat egin dezagun, lehenago edo geroago, guztiok erretiratuak edo pentsiodunak izango garelako.

Aipatu behar ditugu ere, bere larritasun bereziagatik, ezartzen zaizkigun beste murrizketa askoren artean, lehen mailako arretako zentroetan aurrez aurreko laguntza medikoa mugaketa, bai eta horren ondorioz espezialisten kontrolak, tratamenduak eta asistentzia atzeratzea ere, horrek danak Covidak eragindakoekin paraleloan dauden kalteak sortzen ari denean.

Erakunde feministek salatu dutenez, Toledoko Itunaren 21 gomendioetatik 20k bizkarra ematen diete emakumeoi, emakume guztiei. Hitzarmen hori enpresa-eragileekin, sindikatuekin eta gobernu zentralarekin Gizarte Elkarrizketarako Mahaian landu zen. Eta hura aurrera eramateak are larriagoa egingo du gure zaurgarritasuna.

Beraz, esaten dugu, TOLEDOko HITZARMENARI EZ!

Emakumeok aurrera!! 2021eko apirilaren 19an, astelehena

Views: 1
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude