Datorren astelehenean, urriak 5, EAEko eta Nafarroako Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioa

Datorren astelehenean, urriak 5, EAEko eta Nafarroako Pentsiodunen Mugimendua mobilizatu egingo gara, goizeko 12etan Euskal Herriko ehun bat herritan, exijitzeko negoziatzen ari diren Pentsio Erreforma ez dadila aukera galdu berri bat izan Pentsio Publiko duin, bidezko eta nahikoen Sistema Publikoa bermatzeko.
Mobilizazio horietan, honekin batera doan balorazioa argitaratuko dugu.
Ezagutzen ditugu gomendioen titular nagusiak eta pozten gara, diotenez, Pentsioak Balioberritzeko Indizea ( % 0,25, 2013ko erreformak dioena) KPIak ordezkatuko duelako; espero dugu akordioen letra txikiak, titularrak diona berretsiko duela. Gaur egun, %0,25 indizea defendatzen duen alderdirik ez egotea, gure mobilizazioen arrakasta da.

Gobernu berrien bi urteren ondoren, onartezina da pentsio publiko duinen sistema publikoa bermatzeko beharrezko eta agindutako erabakiak hartu ez izana, eta 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformek eta 2010eko eta 2012ko lan-erreformek indarrean jarraitzea, pentsioak eta soldatak murriztea baitute helburu.
Egin nahi den erreformak sistema hobetzeko balio behar du, eta:
Pentsio-sistema publikoaren finantzaketa bermatzeko. Gizarte Segurantzaren egungo defizita desagertu egingo litzateke, baldin eta, indarrean dagoen araudia betez gero, Estatuko aurrekontuen transferentziekin ordainduko balira sistemari ez dagozkion gastuak, eta kotizazioak konpentsatuko balira, enplegu gehiago eta hobea sortuz eta kotizazioak hobetuz. Dagoeneko Gizarte Segurantzari, Estatuaren Aurrekontu Orokorren bidez ordaindu behar zitzaion gastu desegoki horiek .

Indargabetu beharko lirateke 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen alderdi atzerakoiak, besteak beste, jasangarritasun-faktorea, erretiro-adina 67 urtera igotzea, eta pentsioa kalkulatzeko kotizazio-urteak; 40 urte kotizatuta dituzten erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak, etab. Gutxieneko pentsioa 1080 eurora igotzea eta Lanbidearteko gutxiengo soldata 1200 eurotan ezartzea, Europako Gutun Sozialeko konpromisoak betetzeko helburuarekin.
Pentsioen errebalorizazio automatikoa bermatzea, gutxienez bizi-kostuaren gehikuntzaren arabera, hura murrizten duten beste indizerik eta hura baldintzatzen duten aurrekonturik gabe. Soldatetan eta pentsioetan dagoen genero arrakala ezabatzea, eta emakumeek pentsio duina jasotzeko duten eskubide subjektiboa aitortzea, eta alarguntza-pentsioa, oinarri arautzailearen % 60tik % 100era igotzea.

Erreforma berriari buruz ,publiko egiten ari diren proposamen asko, gure eskaeren aurka doaz, eta ez da baliabide faltaren arazoa; pentsioen sistema publikoa “bideragarria” da.
Erreforma honetan erantzukizun propioak eta Pentsio Publiko duinen Sistema Publikoa bermatzeko behar diren erabaki politikoak hartuko dituzten EAEko eta Nafarroako alderdiei dei egiten diegu, gutxieneko pentsioa 1080 euroraino osatze aldera, erabakia har ditzaten
Gaur egungo negoziazioek gure proposamenak kontuan hartzeko balio izatea nahi dugu; aukera hau pasatzen uztea onartezina da Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarentzat, eta gure gaitzespen borobilena izango du.
