“Dena ez dago galduta”: Faxismo globalaren aurkako borrokaren ziklo berri baten seinaleak

Joxe Iriarte “Bikila” -ren artikulu hau argitaratzen dugu, nahiz eta beste bide batzuetatik ibili den, bere analisiak indarrean dirauelakoan. Faxismoaren aurrerabideari aurre egiteko erresistentzia globalei buruz planteatzen dituen hausnarketek hedapen zabalagoa merezi dute. Garai nahasietan duen begirada itxaropentsuak munduko hainbat txokotan agertzen diren aldaketa-seinaleak bistatik ez galtzeko gonbita egiten digu.
Azken urteetan munduak okerrera egin du: faxismoa toki guztietan zabaltzen ari da eta AEB munduko herri boteretsuan txotxongilo arriskutsu bat gobernuaren jabe egin da.
Gerra eta sarraskiak Ukrainan eta GAZAN. Herrialde horretan IKUSTEN ari garena gure amets gaiztoak gainditzen ari da. Gure begien aurrean herri bat masakratzen ari dira munduko nagusien konplizitatearekin. BAINO ZORIONEZ, horrek ekarri du protesta, haserrea ere, inoiz ez bezala. Mundu guzian herritarrek Israeli boikota eskatzen ari gara. Eta hau berria da, hauspotu egiten du injustiziaren kontrako mundu protesta.
Aldi berean Estatu Batuetan Trump “erregearen” aurkako protesta biziak eta zabalak ikusi ditugu, eta New Yorken eta beste tokietan demokratak hauteskundetan irabazten ari dira demokratak; hori berez ez litzake izango nobedade bat, izan ez balitz Zohian Manda Alkate berria sozialista bat dela Trumpen aurkari sutsua.

Frantzian, Fronte Popularren garaipena ondoren “blokeatu dezagun dana” herri mugimendu indartsuak giro politikoari astinaldi berri bat eman dio.
Irlandako hauteskundetan Catherinek Connollyk inoizko ehunekorik handiena eta boto kopuru handiena lortu zuen eta haren inguruan mugimendu sozial handia sortu zuen. Ez dago aurrekaririk tamaina horretako mugimendu bihurtu den presidentetzarako kanpaina baten historia hurbilean.
Karrera armamentististaren aurrean, armagabetzea eta neutraltasuna babesten ditu, etxebizitza-eskubidea babesten du eta gizarte berdinzaleagoa eta bidezkoagoa nahi du. Eta Palestinaren askatasunari buruz argi hitz egingo duen presidente bat nahi du. Connollyk berak “Errepublika berri bat” deitu zuena eraikitzeko lan egingo zuen mugimendu bat sortzeko egindako deiak oihartzun handia izan zuen.
Marokon gaztediak protestari egin dio, halaber Nepalen matxinada bat ezagutu dugu.

Mundu zabalean, zantzu batzuk besterik ez dira. Baina, agian norabide aldaketa adieraz lezake
Izan ere klase borrokan ZIKLOAK IZATEN DIRA. Ziklo berri baten aurrean gaude zeinan errekazioari erantzungo diogu.?
2011ko maiatzaren 15ean usten ez genuenean gazte suminduek planto egin zuten Iberiar Penintsulako (Portugal barne) hiriburuetako plazetan. Grezian eta, batez ere, arabiar herrialdeetan suminduen loraldia ezagutu genuen.
Dena ez dago galdua, gurean ere faxismoaren aurkako sentsibilitatea gora egiten ari da kalean zein gizartean, eta gure arten eztabaida sortu bada borroka moldeen inguruan, garrantzia dauka danon artean aritzea bloke eraginkor bat sortuz..
