DENBORARIK GABEKO ARRETA, ARRISKU-ARRETA

Loli Pisón Ochoa de Eribe

Beharrezkoa da Lehen Mailako Arretara sartzeko murrizketekin amaitzea, betikotu egin daitezkeelako, eta aitzakia izan daitezkeelako  beren duintasun ezari eusteko eta pribatizazioari bide emateko.

Lehen Mailako Arreta funtsezkoa da gure gizarteak behar duen osasun-sistemaren jasangarritasunerako eta ekitaterako, eta, krisi eta desberdintasun garaian, inoiz baino gehiago behar da.

COVID-en aitzakiarekin, anbulatorioak hustu egiten dira. Funtsik gabe, Deustuko NPB itxi egiten da ere.

Osasun publikoa hondatzea ezinbesteko baldintza da pribatizaziorako. Diru publikoak finantzatzen du eta etekina pribatua da.

Pentsio-Mugimenduak egoitza geriatrikoen alde, osasun publikoaren alde, zerbitzu soziosanitarioen alde eta zerbitzu sozial publiko eta kalitatezkoen alde, zaintzako langileen lan-eskubideen alde egiten duen borroka, guztiak bizitzarako, gure bizitzarako guztiz funtsezkoak diren zerbitzuak…, ezinbestean, pentsio duinen aldeko borrokari lotuta dagoen borroka da. Gure eskubideak dira-eta.

Toledoko Itunean egindako Pentsioen Erreforma honek, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiko eragileek onartu nahi dutena, alegia, emakume pentsiodunoi desanparorik gupidagabeenean uzten gaitu oraindik ere.

2011ko Erreformak kalte handia egin zien gure pentsio ziztrinei. Guretzat, egungo pentsiodunentzat, ez da nahikoa hura indargabetzea; aitzitik, Gutxieneko Pentsioak handitu egin behar dira, 1080 eurora iritsi arte, kotizaziopekoak eta ordaindutakoaren araberakoak ez direnak ere.

Toledoko Itun horrek, orain Elkarrizketa Sozialerako Mahaia denak, 2011ko edizioan ezarri zuen pentsioen kalkulua, eta 15 urtetik 25era igo zen, pixkanaka, 2022ra arte. Orain, 2020an, 35 urte inposatu nahi dituzue pentsioak kalkulatzeko, xantaia eginez, 25 urteak gaitz txiki gisa onar ditzagun? Lanaldi eta soldata prekarioak dituzten emakumezko langileek, gehienek, ez dute inoiz erretiroa hartuko, ez 25ekin, ez 35ekin!

Erreforma horrek murrizketak gehitu dizkie jada jasan ditugun murrizketei.

LEHEN  MAILAKO ARRETA ZIURRA, KALITATEZKOA ETA PRESENTZIALA! 

TOLEDOko ITUNARI EZ!

2011ko eta 2013ko ERREFORMAK INDARGABETU, eta 2020ko ERREFORMA BALIGABETU!

Gutxieneko Pentsioa 1080 euro, Gutxieneko Soldata 1200 euro.

Emakumeok aurrera!! Kalera!!!!

Loli Pisón Ochoa de Eribe

Views: 4
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude