“Duintasuna” k bere Batzar Orokorra egiten du pentsio publikoetan, zaintzan eta osasunean oinarrituta.

Atzo, ekainak 13, Gipuzkoako “Duintasuna” Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak Batzar Orokorra egin zuen Usurbilgo Sutegi Kultur Etxean.
Elkarteak, Euskal Herriaren testuingururako Gaurgeroa elkarteko kide denak, bere egitarauko hainbat puntu jorratu zituen batzarrean.
Elkarteko lehendakariak, Jose Mari Uriak, ongietorria eman zien bertaratutakoei eta hurrengo aldian elkartearen lana garatzeko ildo nagusiak zehaztu zituen. Ondoren, gai-zerrenda eztabaidatzeari eta garatzeari ekin zitzaion.
Gai garrantzitsuenak zainketak, osasunaren egoera, egoitza-ereduak eta pentsio duinak eta publikoak izan ziren. Beti ere elkartearen balioen barruan, sistema publikoen defentsan eta beharrezkoa denean proposamenak eta aldarrikapenak egitean zentratzen dena, Gipuzkoan eta Euskal Herrian gizarte justuago bat eraikitzeko.

Elkartearen barne-funtzionamendurako proposamena onartu zen, baita zuzendaritzaren osaera berria eta iraunkorra ere. Txosten eta eztabaida aberasgarrien ondoren, “La Internacional” euskaraz eta “Eusko Gudariak” abestuz amaitu zen batzarra.
Ondoren, Xabier Etxeberriak girotutako bazkariaz gozatu zuten bertaratutakoek.

