Ekainak 15, Zahartzaroan Abusuaren eta Tratu Txarren aurkako eguna

Bideoen esteka. https://youtu.be/78WoUm_r4Hg. https://youtu.be/EFGbvNomVYA

Gogoeta egin nahi dugu egun honen esanahiari buruz, Pentsio-mugimenduan gure eskaerei erantzuten ez dieten sistema eta erakunde batzuek gaizki tratatzen gaituztelako.

  • Abusua da eta tratu txarra da egoiliarrak artatzeko langile nahikorik ez duten erakundeetan, egoitzetan eta arreta-zentroetan zainketa eskasak gertatzea. Eta indarkeria da egoitzetan behar adina plaza ez egotea, kalitatezkoak, harreman beroak dituztenak, horiek negozio bihurtu direlako. Hori horrela izan ez dadin, debekatuta egon beharko litzateke zaintzekin negozioa egitea.

EZ EGIN NEGOZIORIK MENDEKOTASUNAREKIN:

  • Abusua da eta tratu txarra da zaurgarritasun-egoerak gertatzea, gizartea ez delako gai adineko pertsonak zaintzeko, larrua lanean utzi dutelako eta askok eta askok larrua uzten jarraitzen dugulako familiaren zaintza-lana geure gain hartuz. Orain bilobak zaintzen, inork ez baitu irtenbide kolektibo, malgu eta demokratiko batean pentsatzen, haur horiek ahalik eta modu egokienean zaindu ahal izateko.
  • Abusua da eta tratu txarra da bankuek, gure diruarekin espekulatzen dutenek, adineko jendea mespretxatzea ilaretara eramanez, komisioen kobrantza neurrigabeak eta jende askok eskuratzeko aukerarik ez duen sistema digitalizatu batera egokitzeko eskakizuna. Sistema digitalizatu horrek langile gehiago kaleratzeko aukera ematen die, etekinak handitzen jarraitzeko. Adinekoak gara, pentsiodunak, baina ez dugu denborarik ilarak sortzen galtzeko, asko dugu borrokatzeko, mobilizazio handiak prestatu behar ditugu, joan den maiatzaren 29koa bezalakoak.
  • Tratu txarrak, abusua eta indarkeria ekonomikoa da  zahartzaroan duintasunez bizitzeko aukerarik ematen ez duen pentsioa kobratzea da, ez baita iristen Eskubide Sozial eta Ekonomikoen Europako Gutunak ezartzen duen 1080 eurora. Hori da emakume alargun askoren kasua; bizitza osoan zaintzan lan egin ondoren, gizona lanera joan zedin, orain egoera ekonomiko penagarria dute. Egoera ekonomiko horrek genero-indarkeria jasaten duten adineko emakumeen egoera larriagotzen du, diru-sarrera propiorik ez dutelako.
  • Tratu txarra da IUPak zerbitzurik gabe geratzea, zerbitzu publikoak hondatzen joatea…
  • Abusua eta tratu txarra da, edadismo deitzen zaion hori, hau da, ona, erabilgarria gaztea izatea dela pentsatzea. Gu ez gara alferrekoak sentitzen; aitzitik, gure bizi-ibilbidea da pentsiodunen borrokaren mugimendu miresgarri eta errepikaezin honetan amaitu dena. Badakigu kemenaren eta erresistentziaren eredu garela.

Horregatik guztiagatik eta askoz gehiago, gaur, gogor aldarrikatu nahi dugu gure zeregina adinekoen duintasunaren aldeko borrokan, eta horiek lortu arte hasitako bidean jarraitzera animatzen zaituztegu.

PENTSIONISTAK, AURRERA

  Pentsionistak Araba. Gasteizen 2021-06-14

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude