Ekainaren 19an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren Euskal Herriko hiriburuetan bultzatzen duen mobilizazioa babesten dugu Gaurgeroa

Ekainaren 19an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren Euskal Herriko hiriburuetan bultzatzen duen mobilizazioa babesten dugu Gaurgeroa
Oso positibotzat jotzen dugu hainbat gizarte-sektoretatik berriro kalera irtetea, betikoek betiko erabakiak har ez ditzaten, osasun-krisia eta ekonomia-krisitik onik ateratzeko.
Pentsioak, soldatak, bizitza eta pertsonak, gizonak zein emakumeak, arriskuan daude, gobernuek hartzen dituzten neurriak besteen premien kontura, gehiengoaren kontura, gutxi batzuen negozioa errazten jarraitzeko tresnak direnean.
Ez dugu onartuko 2020an 2008ko murrizketa eta austeritate politiken berriro indarrean jartzea.

Hori saihesteko, ezinbestekoa iruditzen zaigu gizarte-sektore guztien artean indarrak batzea eta mobilizatzea; borrokan jarraitzea da bermea, aurtengo urtarrilaren 30eko mobilizazio handian eta greba orokorrean batu gintuzten helburuak lortzeko.
Euskal Herria, ekainak 12
