EKAINAREN 20, LARUNBATEAN, 11:00tan “GIPUZKOAKO SENIDEAK” DONOSTIAKO GIPUZKOA PLAZAN EGINDAKO ELKARRETARATZEA

Egun on! Eta mila esker bertaratu zareten guztiei.

Ezertan hasi aurretik, minutuko ixil-unea egingo dugu Covid- 19aren eraginez hil diren guztien oroimenez.

Beste behin, aldarrikapen bera egiteko lehen deialdia egin genuenetik urtebete pasa ondoren, Foru Aldundiaren aurrean elkartzeko deialdi luzatu dugu Gipuzkoako Senideak elkartetik, Zaharren egoitzetako lan gatazka berehala konpontzeko, neurriak har ditzan eskatzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, deialdi hau babestu duten eragileei: ELA, LAB, CCOO, UGT Sindikatuei, Duintasuna, Alderdi ederreko pentsiodunen plataforma eta Gaurgeroa Pentsiodun elkarteak, EH bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiak.

Gipuzkoako udaletxeei ere eskerrak emateko aprobetxatzen dugu ekitaldi hau, Aldundiari gatazka honen konponbidean parte har dezan eskaria babestu duelako gehiengo handi batek.

Change.org-en ere, 1136 sinadura jaso ditugu, eskari bera babestuz.

Bestalde, azken aste hauetan, Gipuzkoako Batzar Nagusietako alderdi politikoekin harremanetan jarri gara eta guztiei proposamen bera luzatu diegu:

“Gipuzkoako egoitzetan Covid-19ak eragin duen krisi egoera latzaren azterketa zehatza egiteaz arduratuko den mahai, batzorde, lan talde͙ bat eratzea.” Helburua, egoeraren azterketa objektiboa eta osatua eginda, ondorioak atera eta aurrera begira antzeko egoerei aurrea hartzeko moduak eta hobetzeko neurriak proposatzea, izango da.

Eskerrak, EH bildu, Elkarrekin Podemos, PPren alderdiei eginziguten harreragatik, bereziki proposamena Nagusietan Ebazpen proposamena aurkeztu duten EH Bildu eta Elkarrekin Podemosi. Lehen hasieran aipatu ditugun sindikatu eta Pentsiodun elkarteek eta Gipuzkoako Erizain elkargoak ere babesten du proposamen hau, Mila esker!

Bukatzeko, gure nahigabea eta haserrea adierazi nahi dugu, krisi honen aurrean, Aldundiak egin duen kudeaketa kaxkarragatik. Gainera, abenduaz geroztik agintzen ari diren kuotak ez dituztu itzuli eta Batzar nagusietan elkarte honek agerraldia egiteko egindako eskariari uko egin diola salatu nahi dugu.

Ez dugu bukatu, beste behin, langileei gure esker ona adierazi gabe. Krisi honi aurre egiteko urtebete luzeko greba bertan behera utzi, lanera itzuli eta bere onene emandutelako. Gainera, ia babes neurririk gabe, euren osasuna arriskuan jarri dute egoitzetan bizi diren pertsonak zaintzeko. Eskerrik asko benetan!

Views: 3
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude