Elkarizketa Sozialerako Mahaiaren akordioaren balorazioa (prentsaurrekoa)

Donostiako prentsaurrekoa https://youtu.be/J7d9naV0RkI

OHARRAK

  1. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Estatuko herri eta Erkidegoetako Plataformekin batera Pedro Sanchezi eskutitza bidali diotela ekainaren 28an elkartzeko eskatuz, baina oraindik ez dutela erantzunik jaso.
  2. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak eta Estatuko herri eta Erkidegoetako Plataforma horiek bat egiten dutela azaroaren 13an mobilizatzeko beharrarekin.
  3. Azaroaren 13an kalean gure indarra erakutsiko dugula, eta Euskal Herrian beste zenbait mobilizazioetan egiten dugun bezala erakunde sindikalekin eta sozialekin saretuko garela mobilizazioa indartsua eta arrakastatsua izan dadin.

KOMUNIKATUA

2021eko uztailak 12 

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren komunikatua. 2021eko uztailaren 12a 

Pentsioen erreformak aurrera jarraitzen du Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren akordioarekin;  badirudi legez bermatuko dela, pentsioen igoera KPIaren arabera eta bertan behera geratuko dela  2013ko erreformaren Iraunkortasun Faktorea. Egia esan, pentsiodunen eta mobilizazioetan parte  hartu duten mugimendu sozial eta sindikalei esker, pentsioen berrbalorazio indizea (%0,25) ez da aplikatu 2018tik, eta Jasangarritasun Faktorea 2023ra arte zegoen aparkatuta. 

Adostutakoa irakurri ondoren, onartezina iruditzen zaigu: 

1. 2011ko erreformak, beste murrizketa batzuen artean, erretiro-adina 67 urtera luzatzea ; pentsioa  kalkulatzeko beharrezkoak diren kotizazio-aldiak 25 urtera arte gehitzea eta pentsioaren % 100era  iritsteko 37 urtera arte kotizatu behar izatea. Onartezina iruditzen zaigu guzti hori indargabetzeko  asmorik ez agertzea. 

2. Ez Akordioan, ez Lege-Proiektuan, ez da bere gain hartzen gutxieneko pentsioen gehikuntza  nabarmena, KPIaren errebalorizaziotik harago; pentsio horiek Lanbide arteko Gutxieneko  Soldatarekin parekatu beharko lirateke gutxienez, eta Europako Gutun Sozialak, Lanbide arteko  Gutxieneko Soldataren horretarako ezarritako nahikotasun-maila lortu beharko lukete, 1080 euroko  gutxieneko pentsiotik hasita. 

3. Onartezina da inolako urratsik ez egitea pentsioetan, generoen arteko arrakala desagerrarazteko,  emakumeek pentsio duin eta nahikoa izateko duten eskubide subjektiboa finkatuz eta alarguntasun pentsioa hobetuz

4. Enpresako plan pribatuen bidez Pentsioen Sistema Publikoaren pribatizazioa bultzatu egingo da,  eta hemendik aurrera zehazten hasiko da, erreformaren bigarren zatian sartzeko. 

5. Ez dugu onartzen, pentsiodunak, gure pentsioei eragiten dieten negoziazioetatik kanpo uztea. 

Elkarrizketa Sozialeko Mahaian lortutako akordioak 2011ko erreformaren pentsioen murrizketak  berresten ditu; gutxieneko miseria-pentsioak betikotzen ditu; Iraunkortasun Faktorearen izena  aldatzen du, baina bere funtsari eusten dio; Pentsioen Sistema Publikoa pribatizatzeko eta murrizketa  berriak egiteko atea zabalik uzten du, eta ez ditu pentsio publiko, duin, bidezko eta nahikoak  bermatzen; gure aldarrikapen gehienak betetzeke daude oraindik. 

Pentsiodunen Mugimenduak kalean jarraituko du gure aldarrikapenak eskatzeko, Toledoko Ituna eta  Elkarrizketa Sozialerako Mahaia ez baitira horiek betetzen ari Mobilizazioa da gure bermea. 

GOBERNATZEN DUENAK GOBERNATU, PENTSIO PUBLIKOAK DEFENDATU

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua

Views: 3
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude