Emakume pentsiodunok gure pentsioen eta etorkizuneko pentsioen alde borrokan

Loli Pisón Otxoa de Erbe

Hiru urte luze hauetan, emakume pentsiodunok gure duintasunaren aldeko eta pobrezia-baldintzen aurkako borroka, emakumeok gehienbat kobratzen ditugun gutxieneko pentsioak igotzea lortzeko.

Hala ere, inolako sentiberatasunik izan barik, legegileek ez dute kontuan hartzen bidezko aldarrikapen hori. Pentsioen genero-arrakalarekin betetzen zaie ahoa, baina ez dute inolako neurririk, bat bera ere ez, martxan jartzen hura desagerrarazteko.

Toledoko Itunak, mozorrotzen saiatu arren, agerian uzten du Pentsioen Sistema Publikoa bideragarria dela, baina zutik eusten diete murrizketa berriei atea irekitzen dieten erreformei. Murrizketa horiek, batez ere, emakumeongan izango dute eragina, erretiroen aurretik soldatapeko lan-baldintza prekarioak dauzkagulako edo, aitzitik , halakorik ez daukagulako.

Pentsio publiko duin, bidezko eta nahikoak bermatu gabe igarotzen den egun bakoitzak, lan- eta pentsio-erreformak indargabetu gabe igarotzen den egun bakoitzak, gure prekarietatea, ezberdintasuna eta pobrezia areagotzen ditu.

Estatuko Gobernuak eta Gasteizko Gobernuak gure aldarrikapenei erantzuteko ardura daukate, baina erantzunen zain jarraitzen dugu.

Emakume pentsiodunok garen aldetik, pentsioen genero-arrakalarekin amaitzea eskatzen dugu:

1080 euroko Gutxieneko Pentsioak, hamalau ordainsaritan.

1.200 euroko Gutxieneko Soldatak, hamalau ordainsaritan.

Ezkontidearen soldataren edo pentsioaren %100, alarguntza-kasuetan.

Erretiro aurreratua, zigorrik gabe: emakumeok gehienbat zerbitzuetan egiten dugu lan, gogortasun fisiko eta mental handiko lanetan.

Kotizazio-urteak murriztea pentsio propioa eskuratu ahal izateko.

Astelehenero eta manifestazio luzeetan, euriarekin eta eguzkiarekin plazetara joaten garen emakume eta gizon pentsiodun ausartak gara; izan ere, ulertzen dugu, etxean geratuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioan dauzkagun agintari horiek, beren bulego erosoetatik, hotza, bakardadea, desolazioa, pobrezia, egoitzetan abandonatzea, etxegabetzeak eta botiken truke trukatuak izatera kondenatzen gaituztela. Hori guztia, osasuna, pentsioa, bizitza, politika neoliberal pribatizatzaileekin lapurtzen ari zaizkigulako damurik gabe, guztiok gure zergekin ematen dugun diru publikoaz jabetuz, orain pentsiodun gisa eta lehen etxetik kanpo lan eginez, edo doan, etxekoandre gisa. Bai! Zergak ordaintzen, egunero erosten dugun ogitik argindarraren fakturan lapurtzeraino.

Mobilizazioa da gure aukera bakarra gure eskubideak lortzeko eta inposatu nahi dizkiguten murrizketa berriak eragozteko.

EZ TOLEDOKO ITUNARI, NEOLIBERALA, MATXISTA ETA PATRIARKALARI!

BAI BIZITZA DUIN ETA OSASUNGARRI BATI!

Emakume pentsionistok aurrera!!! 2021eko maiatzaren 31a, astelehena

Views: 4
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude