EMAKUMEAREN AHOTSA ASTELEHENERO BILBOKO UDALETXEAN

2020ko ekainaren 8a, astelehena
Maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen, 1987an Emakumeen Munduko Sarearen akordioaren bidez deklaratua.
“Centro Asesor de la Mujer – Argitan” elkarteak salatu du Euskal Osasun Zerbitzuak- Osakidetzak “emakumearen osasuna albo batera uzten duela eta hori, azken hiru hilabeteetan agerian izan den bezala, gu garela zama handiena daramagula. Covid-19 pandemia krisi sozio- sanitarioan.
Bizkaian 65 urtetik gorako 44.225 emakume bizi gara bakardadean, horietatik 12.320 gara 85 urtetik gorakoak. Asko osasun arazo kronikoekin, askok emakumezkoek izaten dugun lan bikoitzarengatik edo beste senitarteko batzuen zaintzagatik, nolabaiteko laguntza behar dutelako. Diru sarrera minimoekin eta euskal eta estatuko gobernuek farmazia kopagintza batekin, indargabetu egingo zutela esan baina, betiko moduan, betetzen ez duten hitza.
Osakidetzako Lehen Arreta, dagoeneko pandemia baino lehenago arazo larriak zituztenak telefonoz tratatzen ari da, diagnostiko oker batzuekin, eta horrek larria dakar erremediorik ez dagoenean. Batzuk daude bakarrik euren etxeetan.
Kalitatezko osasun publikoa eskatzen dugu, emakume guztien eskura. Murrizketarik ez osasunean. Ez diru publikoarekin pribatizatutako Osasuna sistemari.
Alferrikako lanak egiteko dirua badago:
Abiadura Handiko Trenaren proiektuak geldiaraztea: beren inbertsioak premiazko gaietara zuzentzea, hala nola, osasuna, gizarte zerbitzuak, pentsioak eta diru-sarrerarik gabeko pertsonak. Bere aurrekontuaren kostua 15.000 milioi euroraino iristen da, diru hori “lagunen” enraikuntza enpresetara doala.
Nafarroako Gobernuari eta Lakuakoari egingo zaion Bizitzarako Gutxieneko Errentaren transferitze horrek RGIn aitortutako aurrezpena suposatuko du. Pentsio baxuak handitzeko aukera da hau, 1080 euro arte, pobrezia murrizten, batez ere emakumeentzat.
Gutxieneko Pentsioa, 1080 euro. Gutxieneko Soldata, 1200 euro. Emakumeok aurrera !!!!!
LOLI PISÓN OCHOA DE ERIBE – PENTSIONISTAK MARTXAN – GAURGEROA

