Emakumeen ahotza – Azaroak 30

Gure herrietako pentsiodunen mugimenduak mobilizazio-jardunaldi bateratua deitu dugu beste behin ere. Oraingoan ezin izango dugu hiriburuetan zentralizatu, beste batzuetan bezala, baina gure haserrea eta ahotsa Euskal Herriko bazter guztietatik entzungo da.
Datorren larunbatean, hilak 5, gizon eta emakumeok plazak beteko ditugu, eta beste behin ere emakumeok izango gara gure suminik handiena adieraziko dugunak.
Toledoko Itunaren gomendioak irakurri eta berriz irakurtzen ditugu, lerro artean emakume pentsiodun eta adineko emakume gisa ditugun baldintzek etorkizun hurbilean hobera egingo duten itxaropen txiki bat emango digun zerbait aurki dezakegun ikusi nahian, baina irakurtzen dugun hitz bakoitzarekin, esaldi bakoitzarekin, gomendio bakoitzarekin, gure etsipena eta haserrea areagotu egiten da.

Agintari jaun-andreak, guztion ongiaren babesle omen zareten agintari jaun-andreak. Beste behin ere, emakumeak bakarrik utzi gaituzue, beste behin ere ez duzue aurrez aurre begiratu nahi izan Espainiako estatu osoko milioika emakume zaharrek bizi duten pobrezia- eta babesgabetasun-egoera. Izan ere, genero-arrakala ixteko neurriak hartuko dituzuela aho betetzen bazaizue ere, badirudi betetzeko materialak ahaztu zaizkizuela. Zubi txikiak egiteko ohol txikirik ere ez duzue ekarri.
Gaur egun pentsiodunak diren emakumeek, miseria pentsioak dituzten gehienek ez dute egoera hobetuko, eta etorkizuneko pentsiodunek egiaztatu ahal izango dute beren pentsio publikoak ez direla ongintza laguntza miserableak baino izango. Gure lan ordaindua edo ez, eskubideduna edo ez, gure ekarpena funtsezkoa izan da eta oraindik ere bada gizarte honi eusteko.
Hiru urte baino gehiago daramatzagu plazetan gure ahotsa altxatzen, gu gara mugimendu honen zati oso garrantzitsua eta izaten jarraituko dugu, erakutsi dugu dagoeneko ez garela isiltzen, justizia eta duintasuna nahi ditugula gure zahartzaroa bizitzeko.
Agintari jaun-andreok, huts egin diguzue, baina gure frustrazioak errebeldia bihurtzen jarraituko du.

Baina entzun ondo agintari jaun-andreok….Emakume pentsionistak eta adinduak hilaren 5ean aterako gara gure kideekin batera kaleak eta plazak betetzera,
Bidegabekeria handi honi amaiera eman behar diogulako.
Gutxieneko Pentsioa 1.080 euro. Gutxieneko Soldata 1.200 euro.
Emakumeok aurrera!
