Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua

 Azaroaren 25ean, Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduko emakume eta gizonok gure ahotsak batuko ditugu munduko emakume guztien ahotsekin, gaur egun oraindik ere emakumeok pairatzen ditugun mota guztietako indarkeriak eta desberdintasunak ikusarazteko eta salatzeko.

Adineko emakumeoi ere eragiten digute askotan erailketa bihurtzen diren indarkeria eta desberdintasun horiek.

Tratu txarrak ematen dituenaren beldur edo seme-alaben mantenua galtzeko beldurrez, urteetan etxe barruan izandako harreman zoroen emaitza dira. Irainetan, mehatxuetan, diruaren kontrolean eta tratu txarrak ematen dituen pertsonaren laguntasun-harremanetan oinarritutako harremanak dira. Indarkeria horiek areagotu egiten dira zahartzaroan, zainketa gehien behar direnean, eta, askotan, isilik egoten dira, axolagabetasunez eta ingurune hurbila alde batera utzita.

Bizi garen sistema soziopolitikoan eta ekonomikoan emakumeei esleitzen zaien bigarren mailako eginkizunaren emaitza ere badira, sistema horretan haien jarduera gizonena baino okerrago baloratuta baitago.

Emakumeei esleitzen zaie zaintza-lana, doakoa etxean eta gaizki ordaindua besteren kontura. Enplegu eta soldata prekarioak ugariak dira, kotizazio baxu edo nuluekin. Kontziliazio-zerbitzuen gabezia laneko baimen eta eszedentziekin ordezkatu behar dugu. Horrek guztiak pentsioen prekarietatea dakar, eta horrek eragotzi egiten die emakume askori hilaren amaierara iristea.

Emakumeok askatasunean, konfiantzan eta errespetuan oinarritutako bikote-harremanak eraiki nahi ditugu, eta gizonen enpatia eta konpromisoa espero dugu hori lortzeko. Autonomia ekonomikoa ere nahi dugu. Horregatik, enplegu aukerak eta soldata justuak eskatzen ditugu guztientzat, soldata eta pentsioetan dagoen genero-aldea gainditzea, alarguntza-pentsioaren % 100 eta 1080 euroko gutxieneko pentsioa.

Hala ere, jakin badakigu emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko gizarte osoaren konpromisoa behar dela. Horrexdegatik, irmotasunez eskatzen ditugu politika publiko eraginkorrak, hezkuntza, zerbitzu soziosanitarioak, epaileak, etab. bezalako sektoreen inplikazioarekin, aipatutako indarkeria desagerrarazteko gogor lan egin dezaten.

Hilaren 25ean, gizon eta emakume pentsiodunak Euskal Herriko herri eta hirietan zehar deitutako indarkeria matxista desagerraraztearen aldeko manifestazioetan izango gara.

Orain gure elkartasuna adierazi nahi diegu Elgoibarko 24/7 Plataformako lankideei, Eusko Jaurlaritzako Osasun Batzordearekin agerraldia baitute eguneko 24 orduetan, asteko egun guztietan, osasun-arreta eskatzeko. 

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ!

        2020ko  Azaroaren 21a

Views: 3
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude