Eraso matxistarik ez, ez guri, ezta inori ere

Loli Pisón Ochoa de Eribe

Azaroaren 25a, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

Munduko emakume guztiok dugu hori pairatzeko arriskua bizitzako edozein alditan, edozein egoeratan eta edozein adinetan. Beraz, gu, emakume pentsiodunok, adineko emakumeok, ez gara hartaz libratzen. Are gehiago, drama sozial handi honen aurrean kolektibo ahulenetako bat gara.

Adineko emakumeak ia ikusezinak izan gara edozein eremu publikotan, eta beraz, gure eremu pribatuan bizi izan ditugun gertaerek ez dute inolako eraginik izan ez jendartean, ez politikan, eta, ondorioz, JASAN DUGUN ETA JASATEN SEGIITZEN DUGUN INDARKERIA ez da kontuan hartu, itzela izan arren.

Gaur egungo adineko emakumeak, frankista izateaz gain, sistema patriarkal batean  sozializatzeak, emakumeek mendetasun-rol tradizionalak onartzea eragiten zuen”. 

Hainbat gertakarik, hala nola ezkontzak, haurdunaldiak, seme-alaben jaiotzak, dibortzioak eta banantzeak, erretiroak, emakumea tratu txarren emailearen zaintzaile gisa edo tratu txarren emailea emakumearen zaintzaile gisa… askotan, indarkeriaren goraldia bultzatu, bizkortu eta larriagotu duten eragile gisa jokatu dute, eta ondorioz, isiltasunean eta bakardadean bizi izan dituzte erasotuek.

Umiliazioak, jeloskortasuna, kontrol eta isolamendu soziala, mehatxuak, beldurra, identitatea deuseztatzea, indarkeria fisikoa, kolpeak, bultzadak, sexu-indarkeria, mota guztietako abusuak, borondatearen aurkako sexu-harremanak, indarkeria ekonomikoa, baliabide-gabetzea, pentsio ziztriñak, zaintzaileek erakunde barruan eta kanpoan mota guztietako tratu txarrak ematea, tratu txarrak ematea tratu txarren emaileen zaintzaile izan garenean, zabarkeria eta abusuak zaintzan, utzikeria zaintzan.

A senior woman, very wrinkled and with two black eyes, looks up, nervously.

Luzea da adineko emakumeok aurre egin behar diegun indarkeriazko egoera guztien zerrenda. Oso zaila da hori, gaur egun oraindik dagoen babesgabetasun pertsonalagatik, ekonomikoagatik eta era guztietako baliabideengatik.

Azken urteetan bakarrik, eta adineko emakumeen eta pentsiodunen kolektiboen lanari esker, lortzen ari da, astiro-astiro bada ere, administrazioak jabetzen hastea emakume zaharrenak jasaten ari garen dramaren tamainaz.

Emakume guztiok, adin guztietan, eguneroko indarkeria matxistak jasaten ditugula azpimarratzea, mikromatxismo deiturikoak, hain zuzen ere, sotilak, ikusezinak, lurperatuak, kamuflatuak eta indarkeria handiagoetara garamatzatenak.

Pentsio ziztriñak ere indarkeria dira.

Guk, emakume pentsiodunok, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzea eskatzen dugu, eta, beraz, aurre egin ahal izateko bitarteko eta baliabide publikoak eskatzen ditugu.

“2020an, ‘Femenicidio.net’ webguneak esaten du 80 emakume hil dituztela Espainiako Estatuan, zenbaki ofizialak indarkeria matxistaren biktimak 41 emakume direla diñoenean . Estatuak erasotzaileak bikotekideak edo bikotekide ohiak izatea soilik baloratzen du, gainerako emakume eta neskak aintzat hartu barik, erdia hain zuzen.” 

Gutxieneko Pentsioa 1.080 euro. Gutxieneko Soldata 1.200 euro.

Emakumeok aurrera!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *