Escrivá jauna: seriotasun eta erantzukizun apur bat!

Escrivá jaunak Gizarte Segurantzako ministroak, Toledoko Itunaren Batzorde Parlamentarioaren aurrean joan den astelehenean egindako agerraldian, berriro ere berretsi zuen bere, negoziatzeko eta hiru neurri lehenbailehen aplikatzeko proposamena.
Kotizaziopeko pentsioen KPIaren igoera.
Ez du egiten iraganean, izoztearen eta %0,25aren aurretik, egin zen bezala, ezta azken hiru urteetan egindakoaren arabera ere. Orain kalkulu-formula berri bat aurreratzen du, orain arte aurreratu zuenaren aldean, ulertzeko eta baloratzeko formula zail samarra.
Pentsioen urteko igoera EINak aurreko bi urteetan erregistratutako batez besteko KPIaren arabera zehaztu nahi du. Baina uneko urteko KPIaren igoera, urte hasierakoa baino handiagoa denean, aurreko igoerak ez dira finkatzen, hurrengo hiru urteetan murriztu egin daitezkeelarik. Kontrakoa gertatzen bada, hau da, pentsioen igoerak, KPIaren igoera gainditzen badu; behin desbiderapena egiaztatuta, Gizarte Segurantzak gaurkotuko luke Aurrekontuetan onartutako igoera, aurreko bi urteetako batez besteko KPIaren arabera. Horrela berreskuratuko litzateke aurreko urtean galdutako erosmen-ahalmena.
Hori bai, pentsioak KPIaren gainetik igotzeko aukera guztiak ixten ditu, 2019an eta 2020an lortu genuen bezala. Bestalde, ez du zehazten kotizaziopekoak ez diren pentsioak zenbat igotzeko asmoa duen, are gutxiago 1080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea, ezta LGSrekin parekatzea ere. Erretiro aurreratua hartu nahi dutenak are gehiago zigortzea.

Erretiro aurreratua hartzera behartua direnak ez ezik, erretiroa hartzeko legezko muga baino 2 urte lehenago egin nahi duten guztiak ere barne hartzen ditu. Adin hori, gaur egun, 66 urtekoa da, eta 2027an 67koa.
Are gehiago, badago zigor-koefiziente berri baten proposamena, eta ondorio bezala, pentsio murrizketa ekarriko diena pentsiodun kaltetuei.
Halaber proposatzen du borondatezko erretiroa legezko gehieneko adinaren ondoren luza dadin bultzatzea, urteko 4.786 eta 12.060 euro arteko osagarriarekin, erretiratzeko legezko adinetik gorako atzerapen-urte bakoitzeko. Gorabehera hori lan egindako urteen eta kotizazio-oinarrien araberakoa izango da eta, beraz, kotizatutako urte berdinekin, oinarri arautzaile handiagoa daukanari, hau da pentsio altuagoa jasotzen duenari egingo dio mesede
Eta proposamen hori, Europar Batasuneko Estatuen artean, langabezia-tasarik altuena daukan lurraldeak zuzen du, 25 urtetik beherakoen artean, %39,9, 2011eko otsailaren 28an. Europako batez bestekoa %18,8koa den bitartean. (Euskal Autonomia Erkidegoan, %31,1 gizonen artean eta %41,8 emakumeen artean).
Era berean, Escrivá jaunak ez luke ahaztu behar azken 8 urteetan bere bizilekua atzerrira eraman duten gazteen kopurua% 79 handitu dela, eta, beraz, enplegu baten bila abiatu diren 700.000 pertsona baino gehiago izan direla, nahiz eta hemen, gehienetan, ez duten aurkitu beren prestakuntza-gaitasun garrantzitsua. Kostu handiko prestakuntza-ezagutza Estatuarentzat: Lanbide
Heziketako goi mailako graduko formakuntzak, batez beste, 13000€ suposatzen du eta unibertsitateko karrera batek, 39000€ kostua dauka.
Ulertezina da Gizarte Segurantzako ministro batek, bere burua aurrerakoitzat duen gobernu bateko kide den batek, neurri horiek defendatzea eta proposatzea. Kongresuan dauden ezkerreko indarrek ozenki hitz egin behar dute, neurri horiek salatuz eta horien aurka eginez. Horregatik, lehenik eta behin, euskal ezkerreko indarrak horretara gonbidatzen ditugu.
Jakina, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ez du etsiko bere protesta eta mobilizazioetan, hala nola maiatzaren bigarren hamabostaldirako prestatzen ari garena sindikatuekin eta beste talde sozial askorekin, bai eta Estatuko gainerako herrietako Pentsiodunen plataformekin ere.
EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA
