EUSKAL HERRIKO EGOITZETAKO SENIDEEN TOPAKETA ESKUBIDE SOZIALEN ESTATU IDAZKARIAREKIN

Uztaliaren 22an, Podemos-Ahal Duguk gonbidatuta, Zaintza Babesten federazioak (Babestu Bizkaia, Babestu Araba eta Gipuzkoako Senideak) elkarrizketa ireki batean hartu zuen parte Nacho Alvarez Eskubide Sozialen Estatu Idazkariarekin, Bilbon. Federazioak kritika konstruktiboa egin zuen egoitzetako egungo zaintza-ereduaz. Honako gai hauek planteatu zituen:

1.- Egoitzen eredu berriari buruzko lurraldeen arteko akordioak, egungo euskal legediak bezala, ez digu balio, ez da nahikoa, ez dio egoitzetako errealitate gordinari erantzuten. Gainera, gizarte-zerbitzuen eskumen-esparruko erabakiak hemen hartzen dira, ez estatuan.

2.- Madrilgo mahai zibilean senideek parte hartzeko aukera duten arren, Euskadin aldiz senideen parte-hartzea ez dago bermatuta, ez mahai zibilean ez egoitzetan. Ez da betetzen EAEko legeriak jasotzen duen parte-hartzea, eta egoitza-kontseiluei buruzko lege-hutsunea dago.

3.- Ratioak ez dira nahikoak kalitatezko zaintza duina eman ahal izateko. Ez da bermatzen egoiliarren zuzeneko arreta minimoa: 2 ordu goizez, 2 ordu arratsaldez eta ordu bat gauez, urteko 365 egunetan. Gure aldarrikapena: osasun-arreta etengabea, 24 ordu 365 egunetan.

4.- Ikuskapena prekarioa eta eskasa da. Behar-beharrezko da, modu azkar eta eraginkorrean egina, aldez aurretik abisatu gabe. Bizkaian 7 ikuskatzaile baino ez daude gizarte-zerbitzu guztietarako.

5.- Pribatizazio-prozesua irauli beharra dago. Egoiliarren arreta medikoa Osakidetza lehen mailako arretan txerta daiteke. Gure azterketen arabera, horretarako aurrekontuaren % 1 soilik igo beharko luke Osakidetzak. Horrekin batera, ituntzearen kontzeptua desagertuko litzateke.

6.- Bero-boladak eta aldaketa klimatikoa kontuan hartu behar dira protokolo berrietan eta baliabide asistentzialetan. Ikuskapena ezinbestekoa da.

7.- Euskadin iaz % 0,94 diru gutxiago gastatu zen mendekotasunaren arloan. 13.000 pertsona baino gehiago daude itxaron-zerrendan, eta 2.000 pertsona baino gehiago hil ziren erantzunaren zain.

8.- Pandemia-garaian gure erakundeek ez dute ezer ikasi herrialde aurreratuagoetatik. Eskozian, Anneren legeak (senide batek eskatuta onartu zen legea, bertan benetan parte-hartzen dutelako) aukera ematen du senide edo erreferentziazko pertsona bat edozein pandemiatan edo egoera larrietan beti presente egoteko.

9.- Osasun-arretaren kudeaketaren eta kontratazio publikoaren aldeko apustua egiten dugu, egoitza guztietarako: erizaintzako laguntzaile, erizain, mediku, fisioterapeuta eta abarren kontratazio publikoa. Guztientzat eskatzen ditugu prestakuntza, gardentasuna eta lan-baldintza duinak.

Spread the love

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.