Euskal Herriko Emakume Pentsiodunen hirugarren Asanblada aurkeztu dute

Gaur goizean Donostian III Euskal Herriko Emakume Pentsiodunen Asanblada aurkeztu dute. Komunikatua osorik argitaratzen dugu,
EMAKUME PENTSIODUNEN III. BATZARRA
2023ko URRIAK 20 – 10:30 – BERGARA (SEMINARIOXUA ARETOA)
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko emakumeok Emakume Pentsiodunen III.
Batzarra antolatu dugu “Zaintza eta pentsio duinak” “1080 € Orain” lelopean.
Ia 6 urte daramatzagu mobilizatzen 1080 euroko gutxieneko pentsioa lortzeko, 14 ordainsaritan; izan ere, ezin da pertsona bat duintasunez bizi pentsio horretatik behera, eta kopuru hori lortzeak nabarmen murriztuko luke pentsioetan dagoen genero-aldea.

III. Batzar honetan, arreta jarriko dugu zainketetan. COVID 19aren ondoren, argi geratu zen zaintzetan eredua aldatu beharra zegoela, hainbat eta hainbat gabezia izan baitziren, batez ere egoitzetan, eta horrek ondorio mingarriak izan zituen egoiliarrengan eta haien senideengan.
Urte asko daramatzagu eskatzen Zainketei emakumeek bakarrik ezin dietela eutsi, gizonek ere parte hartu behar dutela, bereziki, egiten ez dutenek. Zaintza ezin da emakumeen betebeharra izan.
Zainketen eztabaida oso presente dago gizartean, adinekoen populazioa handitzen ari baita, eta ez gara konformatzen orain arte egin denarekin bakarrik. Ildo horretatik, Euskal
Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeok Dekalogo bat egin dugu, III. Batzarrean eztabaidatuko dena, eta gizartean nahiz erakundeetan eztabaida pizteko balioko duena.
Zainketen gizarte batean aurrera egiten jarraitzeko aukera dugu, erakundeen konpromiso eta lehentasun soziala ezinbestekoa den gizarte batean, hain zuzen.
Nabarmendu nahi dugu Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeok Zainketen arloko greba feminista orokorraren alde gaudela, azaroaren 30ean.

Azpimarratu nahi dugu Mugimendu Pentsioduneko emakumeok ere babesten dugula azaroaren 30ean egingo den Zaintzaren Greba Feminista Orokorra.
ZAINKETEN SISTEMA PUBLIKOA ETA KALITATEKOA!
GUTXIENEKO PENTSIOA 1080 euro!
Donostian, 2023ko urriaren 10ean
EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUKO EMAKUMEEN BATZARRA
