Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak abenduaren 13an deitutako mobilizazioekin bat egin du Gaurgeroak

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak abenduaren 13an deitutako mobilizazioei babesa ematen die Gaurgeroak. Eta bere afiliatu eta jarraitzaile pentsiodun guztiei dei egiten die horietan parte hartzera.

Iruñean azaroaren 28an 2.000 lagunek egindako manifestazioaren jarraipena egiteko deitutako manifestazio hauek 12: 00etan abiatuko dira.

Donostia: alderdi Eder. Gasteiz: Andre Maria Zuriaren plaza. Bilbo: Eusko Jaurlaritza.

Horien helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuari planteatzea 2021erako aurrekontuetan kontuan har dezala eta erantzun egokia eman diezaiela jarraian jasotzen diren 7 eskaerei.

1.- Zerbitzu publikoen garapena.

2.- Administrazioek 10.000 plaza sortzea zaintza-sistemaren aldaketa bermatzeko, pertsonen bizitza osoko zainketak bermatuko dituen sistema publiko, unibertsal, doako eta kalitatezkoa sortuz.

3.- LEIn pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka planteatutako neurriak.

4.- 1.080 euroko gutxieneko diru-sarrera erretiratuentzat.

5.- Sektore publikoko azpikontrata guztietan gutxienez 1.200 euroko soldata eta gehienez 35 orduko lanaldia bermatzea.

6.- Proposamen honek sortutako gastu-gehikuntza eta zor publikoaren gehikuntza, guztira, finantzatzeko, errenta altuak, kapital-errentak eta enpresa-etekinak zergapetu behar dira.

7.- Administrazio-egoera irregularrean dauden eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa bermatzea.

Pentsiodunak, langileak, emakumeak, gazteak eta gainerako herri-sektoreak premiaz behar ditugu gizarte-neurri horiek. Denok igandeko manifestazioetara.

2020ko abenduaren 10a

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude