“Euskal Herriko pentsiodunak LHE bat aurkeztu dute, pentsioak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatara iritsi arte osagarri ekonomiko bat bermatzeko”

Gaur asteazkena, hilaren 25ean, 11:30ean, Bilboko “La Bolsa” eraikin zaharrean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak honako hau aurkeztu du: Herri Ekimen Legegilea (LHE), gutxieneko pentsioak osatu nahi dituena Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren kopurura iritsi arte.

Herri Ekimen Legegilearen  laburpena

LHEren helburu nagusia da bermatzea Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) pentsiodun guztiek 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren osagarria jasoko dutela 14 ordainsaritan. Errebindikazio hori pentsiodunek bizi-baldintza duinak eskuratu ahal izatea bermatzeko beharrari erantzuteko sortu zen, batez ere inflazioa gero eta handiagoa den eta funtsezko ondasun eta zerbitzuen kostuei eragiten dien testuinguru batean.

1.080 €-ko osagarri hau gutxieneko pentsioak LGSrekin parekatu arte proposatzen den aldi baterako neurria da. Gaur egun, EAEko 160.000 pentsiodunek baino gehiagok kopuru horretatik beherako diru-sarrerak dituzte, eta horrek prekarietate ekonomikoko egoeretan jartzen ditu. LHEren helburua da osagarri horrek pentsiodunei duintasunez eta segurtasun ekonomikoarekin bizitzeko aukera ematea.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua sei urte baino gehiagoz aritu da mobilizatzen, hainbat jarduera egiten eta EAEko 150 udaletan laguntza jasotzen. LHEren helburua ez da pentsiodunen egoera ekonomikoa hobetzea soilik, pentsioetan dagoen genero-arrakala ixtea ere bada, emakumeak baitira pentsio txikiek gehien eragiten dietenak, ordaindu gabeko zaintza-lanetan eta etendako lan-karreretan parte-hartze handiagoa dutelako.

LHEk zioen azalpen bat jasotzen du, pentsiodunen erosteko ahalmenaren galera eta bizimodu duina bermatzeko diru-sarrerak osatzeko premia zehazten dituena. Argudiatzen da gutxieneko pentsioa ez dela mugatu behar pobreziaren atalasea gainditzera, baizik eta pentsiodunei aukera eman behar zaiela bizitza sozial eta kulturalean bete-betean parte hartzeko.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak espero du Eusko Legebiltzarrak LHE hau izapidetzea eta gizartearen eskaera horri erantzuteko beharrezko erabakiak hartzea, EAEko pentsiodun guztiak duintasunez eta segurtasun ekonomikoarekin bizi ahal izatea ziurtatuz.

“Era berean, Herri Ekimen Legegilea hilaren 26an (osteguna) 11:00etan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Legebiltzarrean izapidetuko dela iragarri da. Bertan ehunka pentsiodun bilduko dira ekimena babesteko. Hauek euren kontsignak abestuko dituzte, giro alai eta aldarrikatzailea sortuz. “

Views: 4
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude