“Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Pentsioei buruzko Nazioarteko Topaketa salatu du BECen”

Astearte honetan, urriaren 22an, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzea egin du BECen, Barakaldon, Pentsioei buruzko Nazioarteko Topaketa gaitzesteko.

Novaster aholkularitza-enpresak antolatutako ekitaldi honek “adituak” eta politikariak bildu zituen, Robert C. Merton Ekonomia Nobel sariduna eta Latinoamerikako hainbat ministro barne, pentsio-sistemen etorkizuna eztabaidatzeko helburuarekin.

Topaketaren antolatzaileek ekimena aurkeztu zuten ezagutzak trukatzeko eta irtenbide berritzaileak bilatzeko gune gisa, erronka ekonomikoen eta herritarren bizi-luzetasunaren aurrean. Hala ere, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak zalantzan jartzen ditu ekitaldi horren atzean dauden benetako asmoak, haien arabera, pentsio publikoen sistemetan murrizketak sustatzea eta finantza-sektoreak kudeatutako funts pribatuak bultzatzea bilatzen bait.

Bere komunikatuan, mugimenduak pentsio sistema publiko eta duinak defendatzeko beharra nabarmendu du, duintasunez bizitzeko gutxieneko pentsio nahikoak bermatuko dituztenak, batez ere emakumeentzat, horiek baitira pentsio eskasek gehien eragiten dietenak. Gainera, Herri Ekimen Legegilea aurkeztu dute Gasteizko Legebiltzarrean, gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzeko.

Kontzentrazioa pentsio publikoen sistemen iraunkortasuna mehatxatzen duten politiken aurkako mezu argia izan da, baita Euskal Herrian eta mundu osoan pentsiodunen eskubideen defentsa ere.

Views: 3
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude