Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko emakumeen batzarra.

Gaur, azaroaren 5ean, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa auzo etxean Euskal Herrikon Pentsiodunen Mugimenduko ehunetik gora emakumeok Asanblada burutu dugu.

 EMAKUME PENTSIODUNEN ESKUBIDEEN ALDE 

 Bertan, Andrea Uña, Barrientos, Arantza Corrales Gutierrez eta Arantza Urkaregi Etxepare pentsiodunek hitz egin dute Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduan emakumeen parte-hartzeaz, Alarguntza pentsioaz eta Pentsioen genero-arrakalaz, hurrenez hurren. 

Hizlarien azalpenak entzun ondoren, bertaratutako emakumeen txanda ireki da eta iritzi, galdera eta proposamen interesgarriak agertu dira. 

Gaurkoak eztabaidarako eta hausnarketarako bidea zabaldu du. Aldarrikapen gehiago emakumeei dagokienez, esate baterako, osasun arloan. Eta baita dauden aldarrikapenetan jauzi kualitatiboa emateko beharra azaldu da. 

Helburuak argi geratu dira, besteak veste, guztiontzako 1.080 €-ko gutxieneko pentsioa eta 1.200 €- Lanbide arteko Gutxieneko Soldata. 

Ondoren, manifestua irakurri da eta, ALFA izenburuko poema irakurriz amaiera eman diogu Asanbladari. Manifestuan, Gure, denon eskubideen alde! Azaroaren 13an izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diegu emakume guztiei. 

Andrea Uña Bizkaiko Pentsionistak taldeko kideak idatzi eta errezitatu du poema

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *